Errusiako Iraultza eta 1929ko Krisia: Analisi Historikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 7,42 KB
Errusiako Iraultza eta Ondorengo Eboluzioa
Errusiako Iraultza mundu osoko historian garrantzi erabakigarria izan zuen. Errusiak historiako lehen erregimen komunista izatera heldu zen. Iraultza oso bizkorra eta erradikala izan zen. Gerra zibil odoltsu baten ondorioz, Leninek Sobietar Estatu berria sendotu egin zuen. Lenin hil zenean, 1924an, Stalinek planifikazio berria ezarri zuen, erregimen totalitario oso gogorra ere ezarriz.
Erregimen Tsarista
Tsarismoa erregimen autokratikoa izan zen, botere absolutuak zituen tsar batek gidatua, eta eredu sozioekonomiko tradizionaletan oinarrituta zegoen.
Errealitate Ekonomikoa eta Soziala
- Ekonomia: Antzinako laborantzan oinarritzen zen Errusiako Inperioko jarduera ekonomikoa. Errusiako Inperioa herrialde atzeratua zen, oso lehiakortasun txikikoa.
- Gizartea: Gizarte errusiarra feudalismoaren eta gizarte industrialaren arteko erdibidean zegoen.
Errealitate Politikoa
Erregimen autokratikoa izatea zen Errusiar politikaren ezaugarri nagusia; tsarraren mendekoa zen eta aristokratian, armadan, polizia sekretuan, errusiar eliza ortodoxoan eta Estatuko burokrazian oinarritzen zen.
Errusiako Gerra Zibila (1918-1922)
Iraultzaren lehen uneetako kaosaren ondoriozkoa izan zen. Indar kontrairaultzaileek (mentxebikeak, sozial-iraultzaileak, liberalak eta tsaristak) Leninen gobernuaren kontra elkartu eta Armada Zuria osatu zuten (Iberia, Polonian, Krimean eta Don ibaian).
SESB eta Gerraren Komunismoa
- SESB: 1922. urtean Sobietar Errepubliken Batasuna sortu zen (Sobietar Batasuna esaten zaio), eta barruan bildu ziren ESESF, Ukraina, Transkaukasia eta Bielorrusia.
- Gerraren Komunismoa (1918-1921): Gaztazkarekin batera zabaldu zen, helburua estatua erabat kontrolatzea eta sektore guztietan produktibitatea ahalik eta gehien kontrolatzea zen.
Hirugarren Internazionala
1919ko Martxoan, Leninek langile erakunde guztiak bildu zituen Moskun, internazionalismo proletarioa berrezartzeko. Errusia Alderdi Komunistaren kontrolpean egin zen Internazional berriaren batzar konstituziogilea.
Leninengandik Stalinenagana (1924-1927)
Gerrako Komunismotik NEP-era (Ekonomia Politika Berria): Iraultzak, gerrako komunismoak eta gerra zibilak laborantza eta industria ekoizpena gutxitu zuten. Hirietan hornigaiak falta ziren, inflazio handia zegoen, eta horrela goseteak eta izurriteak zabaldu ziren, jende asko hil zelarik.
1924ko Konstituzioa
Lehen Konstituzio Sobietarra 1923an idatzi zen Alderdi Biltzarrean onartu zen, eta 1924ko urtarrilean onetsi zuen Sobieten Biltzarrak. Konstituzioaren puntu nagusiak azpimarratu behar dira.
Leninen Ondorengotza
1922an Lenin oso gaixorik zegoen, eta lehia gogorra hasi zen Trotski eta Stalinen artean. Lenin 1924an hil egin zen.
Stalinen Lehen Aldia (1928-1941)
Ekonomia Planifikazioa
Botereaz jabetuta, Stalinek NEP gainditutzat eman zuen eta nahitaezko ekonomia planifikazioari ekin zion. Estatuak Gosplan izeneko organismo planifikatzaile bat sortu zuen.
1929ko Crash-a eta Depresio Handia
1929ko Crash-a
1929an gertatu zen New Yorkeko Burtsaren crash-a, eta hilabete gutxitan depresio bihurtu zen. Jarduera ekonomikoa gutxitu egin zen eta beherakada ia mundu osoari eragin zion. Beherakadaren kausak finantzen alorrekoak izan ziren, nagusiki espekulazioa eta maileguaren gehiegizko hazkundea. Garai hartako superprodukzioak areagotu egin zuen krisia.
Hogei Hamarkadaren Amaiera
Hogei hamarkadaren bukaeran, Estatu Batuetako enpresen emaitzak negatiboak ziren; agerian geratu zen bertako produkzioaren ahultasuna. Burtsan, aldiz, inbertsioen errentagarritasun altuak bere horretan eusten zion sukar espekulatzaileari.
Ostegun Beltza
1929ko urriaren 21ean, inbertitzaileek Wall Streeteko Burtsan gertatzen ari zenarekin ikaratuta, akzioak salgai jarri zituzten. Morgan bankuak erosi zituen gehienak eta kotizazioen beherakada eten zuen. Hiru egun geroago Ostegun Beltza eman zen. Izumen handi bat zabaldu zen eta salgai jarri ziren 13 milioi akzio, baina inork ez zituen erosi; ordu gutxitan New Yorkeko merkatuak kiebra jo zuen. Urriaren 29an 16 milioi akzio jarri ziren eta egun bakarrean urte bateko irabaziak galdu ziren. Crack hau hainbat hilabete gehiago iraun zuen, milioi bat estatubatuar baino gehiagok zeukaten guztia galduz.
Depresio Handia
Estatu Batuek 1932an izan zuten unerik larriena 1929an hasitako depresio ekonomikoagatik. Burtsatik bankuetara igaro zen eta handik produkzio jardueretara.
- Milioika inbertitzaile txiki eta ertainek egun gutxitan galdu zuten aurreztutakoa. Kalkuluen arabera, 20.000 suizidio gertatu ziren.
- Ehunka banku kiebra jo ziren beren kapitala burtsan inbertitu zutelako edo partikularrei egindako maileguetan, akzioak erosteko.
- Produkzio industriala %38 jaitsi zen 1929-1932 bitartean.
- Nekazaritzako prezioak ikaragarri igo ziren.
- Langabezia 13 milioira heldu zen, eta enpleguari eutsi ziotenek erosketa ahalmena galdu zuten.
New Deal: Lehen Fasea (1933-1935)
1933-1935 urte hauen artean, Estatuak susperraldi ekonomikoa bultzatu zuen enpresa pribatuak jarduten ez ziren eremuetan. Roosevelten Administrazioak neurriak aplikatu zituen.
New Deal: Bigarren Fasea (1935-1938)
1935etik aurrera jarri zen martxan eta nolakotasun soziala zuen:
Langabetuak hamar milioitik gora ziren. Langabezia murrizteko, basoetan lanpostuak sortu ziren, eraikin publikoak, zubiak, aireportuak eta errepideak eraikitzen. Estatuak maileguak bultzatu zituen langabetu ekintzaileei emateko.
Ondorioak
Depresio Handiak hainbat ondorio larri utzi zituen eta bizitzaren alderdi guztiei eragin zien.
Ondorio Ekonomikoak
Garrantzi handiak izan zituzten:
- Estatu Batuetako produkzio industrialak behera egin zuen, 1932an ia %50 jaitsi zen. 1936ra arte produkzio industriala ez zen 1929ko mailara itzuli.
- Gariaren prezioak hondoratu egin ziren, nekazari asko kiebrara eraman zituzten.
- Estatuek esku hartu zuten ekonomian, XIX. mendeko liberalismo ekonomikoaren doktrina hautsiz.
Ondorio Politikoak
Nazioartean, herrialdeetan errezeloak sortu ziren, elkarri leporatzen baitzioten krisiaren eragina izana. Denak politika protekzionista aplikatuz borrokatzen ziren merkatuak eskuratzeko. Herrialde batzuei, adibidez Alemaniari, ekimen inperialista eragin zien beren auzokoei, lehengaien edo merkatuen bila.
Ondorio Demografikoak
Estatu Batuek eta beraiekin batera beste Amerikako herrialde batzuek XIX. mendetik aurrera Europako milioika etorkin hartu zituzten. Herrialde industrializatuetan Depresio Handiak jaiotza tasa behera joatea ekarri zuen. Europatik Ameriketara zioazen ozeanoz gaindiko migrazioek behera egin zuten. Bestalde, ugaldu egin ziren fortuna bila zihoazen barne migrazioak eta eten egin zen landaldetikako exodoa.
Ondorio Soziala
Langabezia drama soziala bihurtu zen, 30 milioitik gora langile geratu ziren lanik gabe, batez ere herrialde industrializatuetan. Hogeita hamarreko hamarkadaren bukaeran oraindik langabezia oso altua zen.