Errusiako Iraultza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,3 KB

Errusiako Iraultza mundu osoko historian garrantzi erabakigarria izan zuen. Errusia historiako lehen erregimen komunista izatera heldu zen. Iraultza oso bizkorra eta erradikala izan zen. Gerra zibil odoltsu baten ondorioz Leninek Sobietar Estatu berria sendotu egin zuen, Lenin hil zenean, 1924-an Stalinek planifikazio berria ezarri egin zuen, erregimen totalitario oso gogorra ere ezarri zuen.

Erregimen Tsarista

Tsarismoa erregimen autokratikoa izan zen, botere absolutuak zituen tsar batek gidatuak eta eredu sozioekonomikoa tradizionaletan oinarrituta.

Errealitate Ekonomikoa

Antzinako laborantzan oinarritzen zen Errusiako Inperioko jarduera ekonomikoa. Errusia herrialde atzeratua zen oso lehiakortasun txikikoa.

Errealitate Soziala

Gizarte errusiarra feudalismoaren eta gizarte industrialaren arteko erdibidean zegoen.

Errealitate Politikoa

Erregimen autokratikoa izatea zen Errusiar politikaren ezaugarri nagusia, tsarraren mendekoa zen eta aristokrazian armadan, polizia sekretuan, errusiar eliza ortodoxoan eta Estatuko burokrazian oinarritzen zen.

Errusiako Gerra Zibila

1918-1922 iraultzaren lehen uneetako kaosaren ondoriozkoa izan zen. Indar kontrairaultzaileek; mentxbikeak, sozial-iraultzaileak, liberalak eta tsaristak. Leninen gobernuaren kontra elkartu eta Armada Zuria osatu zuten (Iberia, Polonian, Krimean eta Don ibaian).

SESB

1922.urtean Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna sortu egin zen Sobietar Batasuna esaten zaio barruan bildu egin ziren (ESESF), Ukrania, Transkaukasia eta Bielorrusia.

Gerra Komunismoa

Gaztazkarekin batera gerrako komunismoa zabaldu zen (1918-1921), helburua estatua erabat kontrolatzea zen sektore guztietan produktibitatea ahalik eta gehien kontrolatzea.

Hirugarren Internazionala

1919-ko Martxoan Lenine langile erakunde guztiak bildu zituen Moskun, internazionalismo proletarioa berregitzeko. Errusia Alderdi Komunistaren kontrolpean egin zen Internazional berriaren batzar konstituziogilea.

Leninengandik Stalinenana (1924-1927)

Gerrako Komunismotik PEB-ra: Iraultzak gerrako komunismoak eta gerra zibilak laborantza eta industria ekoizpena gutxitu zuen. Hirietan hornigaia barik, inflazio handia, era horretan goseteak eta izurriketak zabaldu ziren eta jende asko hil egin zen.

1924-ko Konstituzioa

Lehe Konstituzio Sobietarra idatzi zen 1923-an alderdiaren Biltzarrean onartu zen eta 1924-ko urtarrilean onetsi zuen Sobieten Biltzarrak. Konstituzioaren puntu nagusiak:

Leninen Ondorengotza

1922-an Lenin oso gaixorik zegoen lehia gogorra hasi ziren Trotski eta Stalinen artean, 1924. urtean Lenin hil egin zen.

Stalinen Lehen Aldia (1928-1941)

Ekonomia planifikazioa: Botereaz jabetuta gainditutzat eman zuen BEP Stalinek nahitaezko ekonomia planifikazioari hedu zion. Estatuak Gosplan izeneko organismo planifikatzaile bat sortu zuen.

1929-ko Crasha eta Depresio Handia

1929-an gertatu zen New Yorkeko Burtsaren chasha eta hilabete gutxitan depresioa bihurtuta. Jarduera ekonomikoa gutxitu egin zen eta beherakada ia mundu osoari eragin zion. Beherakadaren kausa finantzen alorrekoak izan ziren, nagusiki espekulazioa eta maileguaren gehiegizko hazkundea. Garai hartako superprodukzioak areagotu egin zuen krisia.

1929-ko Crasha

Hogeiko hamarkadako bukaeran, Estatu Batuetako enpresen emaitzak negatiboak ziren, agerian geratu egin zen bertako produkzioa ekonomiaren ahultasuna. Burtsan, aldiz, inbertsioen errentagarritasun altuak bere horretan eusten zion sukar espekulatzaileari.

1929-ko urriaren 21ean inbertitzaileek Wall Streeteko Burtsan gertatzen ari zenarekin ikaratuta, akzioa asko jarri zituzten salgai. Morgan bankuak erosi zituen gehienak eta kotizazioen beherakada eten egin zuen hark. Hiru egun geroago Ostegun Beltza eman zen. Izumen handi bat zabaldu egin zen eta salgai jarri egin ziren 13 milioi akzio baina iñork ez zuen erosi ordu gutxitan New Yorkeko merkatuak kiebra jo zuen. Urriaren 29-an 16 milioi akzio jarri egin ziren eta egun bakarrean urte bateko irabaziak galdu egin ziren. Crack hau hainbat hilabete gehiago iraun egin zuen milioi bat estatubatuar baino gehiago zeukaten guztia galdu egin zuten.

Depresio Handia

Estatu Batuek 1932-an izan zuen unerik larriena 1929-an hasitako depresio ekonomikoagaitik. Burtsatik bankuetara igaro zen eta handik produkzio jardueratara.

  • Milioika inbertitzaile txiki eta ertainek egun gutxitan galdu zuten aurreztutakoa. Kalkuluen arabera 20.000 suicidio eman ziren,

  • Ehunka banku kiebra jo zuten beren kapitala burtsan inbertitu baitzuten edo partikularrei egindako maileguetan, akzioak erosteko.

  • Produkzio industriala %38 jaitsi zen 1929-1932 bitartean.

  • Nekazaritzako prezioak ikaragarri igo ziren.

  • Langabezia 13 milioi langabetura heldu zen eta enpleguari eutsi ziotenek erosketa ahalmena galdu egin zuten.

New Dealen: Lehen Fasea (1933-1935)

1933-1935 urte hauen artean Estatua susperraldi ekonomikoa bultzatu egin zuen enpresa pribatuak jarduten ez zuen eremuetan. Rooselveten Administrazioak neurriak aplikatu zituen.

New Dealen: Bigarren Fasea (1935-1938)

1935-tik aurrera jarri zen martxan eta nolakotasun soziala zuen: Langabetuak hamar milioitik gora ziren, langabezia murrizteko basoetan lanpostuak sortu ziren, eraikin publikoak, zubiak, aireportuak eta errepideak eraikitzen. Estatuak maileguak bultzatu zituen, langabetu ekintzaileei emateko.

Ondorioak

Depresio handiak hainbat ondorio larriak utzi egin zituen eta bizitzaren alderdi guztiei eragin zieten.

Ondorio Ekonomikoak

Garrantzi handiak eduki zuten.

  • Estatu Batuetako produkzio industrialak oso behera egin zuen, 1932-an ia %50 jaitsi zen. 1936 arte produkzio industriala ez zen 1929-ko maileguetasunera itzuli.

  • Gariaren prezioak ondoratu egin ziren, nekazari askori kiebrara eraman zuten.

  • Estatuek esku hartu zuten ekonomian, XIX. mendeko liberalismo ekonomiaren doktrina hautsiz.

Ondorio Politikoak

Nazioartean, herrialdeetan errezeloak sortu egin ziren, elkarri leporatzen baitzioten krisia eragina izana. Denak politika protekzionismoa aplikatuz borrokatzen zuten merkatuak eskuratzeko. Herrialde batzuei adibidez Alemaniari ekimen imperialista eragin zizkieten beren auzokoei, lehengaien edo merkatuen bila.

Ondorio Demografikoak

Estatu Batuek eta beraiekin batera beste Amerikako herrialde batzuek XIX.mendetik aurrera Europako milioika etorkin hartu zituzten. Herrialde industrializatuetan Depresio Handiak jaiotza tasa behera joatea ekarri egin zuen. Eropatik amerikar kontinteetara ziohazen ozeanoz gaindiko migrazioek behera egin zuten. Bestalde ugaldu egin ziren fortuna bila zihoazen barne migrazioak eta eten egin zen landaldetikako exodoa.

Ondorio Soziala

Langabezia drama soziala bihurtu egin zen, 30 milioitik gora langile geratu ziren lanik gabe batez ere herrialde industrializatuetan. Hogeita hamarreko hamarkadan bukaeran oraindik langabezia oso altua zen.

Entradas relacionadas: