Errusiako Alderdi Politikoak eta Leninen Ondorengotza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,02 KB

Errusiako Alderdi Politiko Nagusiak

Alderdi Konstituzional Demokratikoa (Kadeteak)

1905ean sortua, Milioukov izan zuten buruzagi. Sistema parlamentarioa eta norbanakoen askatasuna defendatzen zituzten. Gerraren aldekoak ziren, batzorde konstituziogilearen alde egin zuten eta erregimen liberal bat ezarri nahi zuten.

Alderdi Sozialista Iraultzailea (SR edo Eseristak)

1901ean sortua. Estatu liberal bat sortu nahi zuten, langile-estatu batera iritsi aurretik. Buruzagiak Kerensky eta Tchernov izan ziren. Gerran parte hartzearen, batzorde konstituziogilearen eta lurraren banaketaren aldekoak ziren.

Langile Alderdi Sozialdemokrata Errusiarra

1898an sortua, Giorgio Plejanov izan zuten buruzagi, marxismoan oinarrituta. Bi talde nagusitan banatu zen:

  • Boltxebikeak: Gerraren kontrakoak, bakearen eta kolektibizazioaren aldekoak ziren. Sobieten boterea eta proletariotzaren diktadura defendatzen zuten. Alderdi iraultzaile gisa, tsarra boteretik kendu eta diktadura proletarioa ezarri nahi zuten.
  • Mentxebikeak: Moderatuak ziren. Gerraren eta kolektibizazioaren aldekoak izan arren, sistema politiko burges bat ezarri nahi zuten, politikan parte hartu eta erreforma sozialistak bideratzeko.

Leninen Heriotza eta Botere Borroka (1924)

1924an Lenin hil ondoren, Errusiako Alderdi Komunistaren buruzagitza lortzeko eztabaida piztu zen bi figura nagusiren artean:

Trotski

"Etengabeko iraultzaren" aldekoa zen. Iraultza Europara zabaltzen ez bazen, Errusian porrot egingo zuela uste zuen; beraz, sozialismoa herrialde bakar batean eraikitzea ezinezkoa zela zioen.

Stalin

Urriko iraultzan parte hartu zuen. Alderdi Komunistako idazkari nagusi bihurtu zen eta alderdiko baliabide guztiak kontrolatzen zituen, botere ikaragarria pilatuz. Stalinek NEPrekin jarraitzea eta sozialismoa herrialde bakar batean mantentzea defendatzen zuen.

Entradas relacionadas: