Erronkei aurre egiteko pausoak eta gaitasun profesionalak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 8,4 KB
Erronkei aurre eginez (pausoak)
Pausoak (1–11)
- 1. Urratsa — Erronkaren izenburua - 1-2-4-Dinamika
- 2. Ideien zaparrada - Gaiaren inguruan ikasleei bururatzen zaizkien ideia guztiak arbelean idatzi.
- 3. Urratsa - Ikasketa-emaitzak edo helburuak.
-
4. Urratsa - Zein gaitasun profesionali lotua dago?
- 3.1. Aisialdi eta kirol animazioa
- 3.2. Haur eta gazteen denbora libre hezitzaileko jardueren zuzendaritza eta koordinazioa
- 3.3. Igeriketa jarduerak
- 3.4. Musikarekin gauzatutako taldeen egokitzapen fisikoa
- 3.5. Animazio turistikoa
- 3.6. Uretako sorospena
- 5. Kontratua: ikasleek egingo dutenarekiko konpromiso kontratua.
- 6. Urratsa - Informazio bilaketa interneten. Folio biratzearen dinamika.
- 7. Urratsa - Rol banaketa.
-
8. Urratsa - Bezeroen adin eta ezaugarrien arabera:
- Jarduerak aukeratu, sortu eta zehaztu.
- Material-beharrak zehaztu.
- Instalazio-beharrak zehaztu.
- Giza baliabide beharrak zehaztu.
- 9. Bezeroekiko harremana - Erronkaren bezero izango direnekiko harremana galdetzeko eta informatzeko.
- 10. Urratsa - Erronka egunaren/egunen antolaketa: espazioak, materialak, ordutegia, rol banaketa...
-
11. Urratsa - Talde hausnarketa: alde baikorrak eta hobetu beharrekoak. Proposamen berriak egin.
Ebaluaketa.
Gaitasun profesionalak
Gaitasun profesionalak - Lan-merkatuak eskatzen duen lan-ildoaren arabera neurgarria den lan eraginkor bat egiteko gaitasuna. XXI. mendeko hezkuntzako erronka gehienek, etenik gabeko ikasketarekin eta gatazken ebazkenerako dugun gaitasunarekin, gaitasun profesionalekin lotzen dituzte, eta ez aldakorrak izan daitezkeen edo zaharkitu daitezkeen ezagutzekin. Honek, irakaslearen aldetik, bere orojakiledun tokia utzi eta laguntzaile bihurtzeko ahalegin handia eskatzen du; ikaslearen aldetik, lankidetzan aritzeko borondatea eta ikaskuntzarako motibazio handia eskatzen ditu.
Rolen aldaketa
Rolen aldaketa
- Ikaslegoa erdigunean izateak ez du esan nahi edukiak alde batera uzten direnik, hobeki banatzen direla baizik.
- Laguntzaile eta gidari den irakaslearen papera zentzua hartzen du, ikasketaren protagonista den ikasleak lanean hasten denean, eta galderak eta zalantzak sortzen zaizkionean; orduan irakasleak aholkatu, lagundu, hausnarketa eragin eta behatuko du.
- Ezagutzak, beraz, garrantzitsu izaten jarraitzen du, baina erdigunean dagoen ikasleak bere garapenerako baliabide bat baino gehiago bezala erabiltzen du.
- Ikaslegoa erdigunean izateak ezinbesteko errespetua eskatzen du prozesuaren etapa guztietan, bai ikasleen artean baita ikasle-irakasleen artean ere.
Ikasketa emaitzen adibidea
- Animazio turistikoa helburu duela, gau eta kultur jarduerak, eta aisialdirako jolas eta kirol jarduerak programatzen ditu, testuinguru bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuz.
- Animaziorako jardueretarako baliabideak eta tresnak antolatzen ditu, erreferentziatzat duen proiektuaren irizpideak kontuan hartuz eta partaideen interes eta ezaugarrien arabera moldaketak eginez.
- Aisialdirako ekitaldi, jolas eta kirol jarduerak zuzendu eta dinamizatzen ditu, animaziorako metodologiak erabiliz eta partaideen segurtasuna bermatuz.
- Komunikazio eta dinamizazio teknikak erabiliz, gaubela eta ekitaldiak gidatzen ditu, partaideen asetzea bermatuz.
- Turismoaren animazio helburu duten kultur jarduerak zuzendu eta dinamizatzen ditu, partaideen gozamena bermatuz.
- Animazio jardueren garapena eta emaitzak ebaluatzen ditu, beren egokitasuna eta ezarritako helburuekiko egokitzapena baloratzeko teknika eta baliabide egokienak erabiliz, baita partaideen asebetetze-maila baloratuz ere.
Irakaslearen papera eta zeregina
- Ezagutzan oinarritua.
- Irtenbide bat baino gehiago eskaini dezake.
- Hasieran zirriborrotsua izan daiteke.
- Ikasleentzat ulerterraza eta interesgarria izan behar du.
- Ikasleen arteko konfiantza sustatu behar du.
- Osagarri subjektiboak izan ditzake.
- Bizitza errealeko egoerak kontuan hartu behar ditu.
Bertsio positiboak eta negatiboak
Negatiboak:
- Liderrek aurkariak kritikatzen dituzte, beren inisiatibak saihesten dituztenak, edota axolagabeak kritikatzen dituzte aktibo eta eraginkorragoak ez izateagatik. Diktadore bilaka daitezke.
- Aurkariek liderrak kritikatzen dituzte, beren proposamenetan harroegiak izateagatik edota beren erabakien ondorioak ez ikusi nahi izateagatik; biktima edo terrorista bilaka daitezke.
- Axolagabeek ez dute gustuko ez liderrek ez aurkariek agindu diezaieten.
Positiboak:
- Liderra taldearen zerbitzura jartzen da, eta bere proposamenak taldearen esku uzten ditu. Maisu, elder bilakatzen da.
- Aurkariak taldearentzat argitasuna, segurtasuna eta osoatasuna nahi du. Ikastun, elder bilakatzen da.
- Axolagabeak ikuspegi zabalagoa nahi du, pazientzia, moderazioa eta gogoeta; bideratzaile, elder bilakatzen da.
Liderra ona izateko ezaugarri gutxienez 7
- Egiaztatutako gaitasun pertsonalak.
- Gaiarekiko, besteek baino ezagutza handiagoa.
- Taldean kokapen ona.
- Antolakuntza-gaitasuna.
- Besteekiko konfiantza eragitea.
- Taldea elkartzeko eta bateratzeko gaitasuna.
- Taldekideek errespetatu eta maite duten pertsona izatea.
Estilo zaharreko eta estilo berriko liderra
Estilo zaharreko liderra:
- Egia goitik dator.
- Ikuspegi bakarra dago.
- Erantzunak zuzenak edo okerrak dira.
- Taldearen aniztasuna arazoa da.
- Eztabaida eta akordioak gehiengoz.
- Liderrek ideiak sortu, besteek aurrera eraman ditzaten.
Estilo berriko liderra:
- Pertsona guztiek dakite zerbait.
- Egia ikuspegi anitzetik sortzen da.
- Esperientzia guztietatik ikasten da.
- Aniztasunak prozesua eta edukiak aberasten ditu.
- Elkarrizketa eta prozesuari arreta jartzen dio.
- Norbera hartzen dituen erabakiak arduradun izaten da.
Rol kontzeptua eta rol gorena
Zer da rol gorena: Norberaren balio eta ikuspegien arabera rol horiek hierarkizatuta daude eta batzuk besteek baino gehiago definitzen dute norberaren identitate soziala. Rol horri rol gorena deritzo.
Rola kontzeptua: Rola, antzerki batean, pertsona batek jokatzen duen papera da. Bizitzan ere, paper ezberdinak jokatzen ditugu: gizartean jokatzen dugun posizio jerarkikoa, zenbait unetan erabiltzen dugun maskara, lanean dugun jokaera... Horiek gure rolak dira. Jatorri bikoitza izan dezakete:
- Batetik, modu kontzientean jasotako heziketatik.
- Bestetik, inkontzienteki gizarteak eta familiak eragin diguten imitazio, jolas, ipuin eta abarretik.
Rolen papera taldean eta ezaugarriak
Rolen papera taldean: Taldetan, subjektuek ez dute funtzio berdina jokatzen. Batzuk liderrak dira, beste batzuk isilak... Egia da batek ez duela beti rol bera jokatzen, baina bai gehienetan. Rol hori oso lotuta dago nortasunarekin eta zerikusi handia du txikitatik etxean jokatu dugun rolarekin.
Rolen ezaugarriak:
- Rola egin beharrekoak definitzen duen zerbait da.
- Rolak erlazio zuzena du harremanekin.
- Etengabe aldatzen den zerbait da; rol batek, gehienetan, beste rol bat definitzen du.
- Rolak ez dira gureak eta gu ez gara rolak.
Rol motak
- Rol preskribatua: Gizarteak onartzen duena da. Prototipoarekin du zerikusia. Gizartean orokortuta dago zein den medikuaren rola, amarena... Rol horrek irudikapen bat sortzen du besteengan.
- Rol subjektiboa: Nahiz eta rol preskribatua era batekoa izan, gizaki bakoitzak era ezberdinean integratzen du hori bere nortasunean.
- Rol jokatua: Jokatzen duguna; askotan norberak ideia bat izan dezake bere zereginaz, baina inguruak bultzatuta aldatu egin daiteke.