Erronkei Aurre Eginez (Pausoak)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,49 KB

Urratsa

Erronkaren izenburua -1-2-4-Dinamika

Ideien Zaparrada

Gaiaren inguruan ikasleei bururatzen zaizkien ideia guztiak arbelean idatzi

Urratsa

Ikasketa emaitzak edo helburuak

Urratsa

Zein gaitasun profesionali lotua dago? 3.1.Aisialdi eta kirol animazioa 3.2. Haur eta gazteen denbora libre hezitzaileko jardueren zuzendaritza eta koordinazioa 3.3.Igeriketa jarduerak 3.4.Musikarekin gauzatutako taldeen egokitzapen fisikoa 3.5.Animazio turistikoa 3.6.Uretako sorospena

Kontratua:

Ikasleek egingo dutenarekiko konpromezu kontratua

Urratsa

Informazio bilaketa interneten. Folio biratzailearen dinamika

Urratsa

Rol banaketa

Urratsa

Bezeroen adin eta ezaugarrien arabera: Jarduerak aukeratu, sortu eta zehaztu. Material beharrak zehaztu. Instalakuntza beharrak zehaztu. Giza baliabide beharrak zehaztu.

Bezeroekiko Harremana

Erronkaren bezero izango direnekiko harremana galdetzeko eta informatzeko

Urratsa

Erronka egunaren/egunen antolaketa: espazioak, materialak, ordutegia, rol banaketa...

Urratsa

Talde hausnarketa. Alde baikorrak eta hobetu beharrekoak. Proposamen berriak egin. Ebaluaketa

Gaitasun Profesionalak

Lan merkatuak eskatzen duen lan ildoaren arabera, neurgarria den lan eraginkor bat egiteko gaitasuna. XXI. mendeko hezkuntzako erronka gehienek , etenik gabeko ikasketarekin, eta gatazken ebazkenerako dugun gaitasuna, gaitasun profesionalekin lotzen dute, eta EZ aldakorrak izan daitezkeen edo zaharkituak gelditu daitezkeen ezagutzekin. Honek, -Irakaslearen aldetik, bere orojakiledun tokia utzi eta laguntzaile bihurtzeko ahalegin handia eskatzen du -Ikaslearen aldetik, lankidetzan aritzeko borondatea eta ikaskuntzarako motibazio handia.

Rolen Aldaketa

Ikaslegoa erdigunean izateak ez du esan nahi edukiak alde batera uzten direnik, hobeki banatzen direla baizik. Laguntzaile eta gidari den irakaslearen paperak zentzua hartzen du, ikasketaren protagonista den ikaslegoa lanean hasten denean, eta galderak, zalantzak sortzen zaizkionean; orduan, irakasleak aholkatu, lagundu, hausnar arazi eta behatu egingo baitu.. Ezagutzak, beraz, garrantzitsu izaten jarraitzen du, baina erdigunean dagoen ikasleak bere garapenerako baliabide bat gehiago bezala erabiltzen du. Ikaslegoa erdigunean izateak, ezinbesteko errespetua eskatzen du prozesuaren etapa guztietan, bai ikasleen artean baita ikasle-irakasleen artean ere.

Ikasketa Emaitzen Adibidea

1-Animazio turistikoa helburu duela, gaubelak eta kultur jarduerak, eta aisialdirako jolas eta kirol jarduerak programatzen ditu, testuinguru bakoitzaren ezaugarriak kontutan hartuz. 2-Animaziorako jardueretarako baliabideak eta tresnak antolatzen ditu, erreferentziatzat duen proiektuaren irizpideak kontutan hartuz eta partaideen interes eta ezaugarrien arabera moldaketak eginez. 3.Aisialdirako ekitaldi, jolas eta kirol jarduerak zuzendu eta dinamizatzen ditu, animaziorako diren metodologiak erabiliz eta partaideen segurtasuna bermatuz. 4-Komunikazio eta dinamizazio teknikak erabiliz, gaubela eta ekitaldiak gidatzen ditu partaideen asetzea bermatuz. 5-Turismoaren animazio helburu duten kultur jarduerak zuzendu eta dinamizatzen ditu, partaideen gozamena bermatuz. 6-Animazio jardueren garapena eta emaitzak ebaluatzen ditu, beren egokitasuna eta eta ezarritako helburuekiko egokitzapena baloratzeko teknika eta baliabide egokienak erabiliz, baita partaideen asetze maila baloratuz ere.

Zein Da Irakaslearen Papera Edo Zeregina.

Ezagutzan oinarritua -Irtenbide bat baino gehiago -Hasieran zirriborrotsua -Ikasleentzat urbila eta interesgarria -Ikasleen arteko konfidantza -Osagarri subjektiboak izan ditzake -Bizitza errealako egoerak

Bertsio Positiboak Eta Negatiboak

Negatiboak: Liderrek aurkariak kritikatzen dituzte, beren iniziatibak saihesten dituztenak, edota axolagabeak kritikatzen dituzte aktibo eta eraginkorragoa ez izateagatik. Diktadore bilaka daitezke. Aurkariek liderrak kritikatzen dituzte beren proposamenetan harroegiak izateagatik edota beren erabakien ondorioak ez ikusi nahi izateagatik, alegia, gutxiengoekiko kaltegarriak diren erabakiak. Biktima edo terrorista bilaka daitezke. Axolagabeek ez dute gustuko ez liderrek, ez aurkariek agindu diezaieten.

Positiboak: Liderra taldearen zerbitzura jartzen da, eta bere proposamenak taldearen esku uzten ditu. Maixu, elder bilakatzen da. Aurkariak taldearentzat argitasuna, segurtasuna, osoatasuna nahi du. Ikastun, elder bilakatzen da. Axolagabeak ikuspegi zabalagoa nahi du, pazientzia, moderazioa, gogoeta. Bideratzaile, elder bilakatzen da.

Liderra Ona Izateko Gutxienez 7 Ezaugarri

Egiaztatutako gaitasun pertsonalak -Gaiarekiko, besteek baino ezagutza handiagoa -Taldean kokapen ona -Antolakuntza gaitasuna -Besteekiko konfiantza eragiten duena -Taldea elkartzeko, bateratzeko gaitasuna -Taldekideek errespetatu eta maite duten pertsona

Estilo Zaharreko Liderra:

Egia goitik dator -Ikuspegi bakarra dago -Erantzunak zuzenak edo okerrak dira -Taldearen aniztasuna arazoa da -Eztabaida -Akordioak gehiengoz -Liderrek ideiak sortu, besteek aurrera eraman ditzaten

Estilo Berriko Liderra:

Pertsona guztiek dakite zerbait -Egia ikuspegi anitzetik sortzen da -Esperientzia guztietatik ikasten da -Aniztasunak prozesua eta edukiak aberasten ditu -Elkarrizketa -Prozesuari arreta -Norbera, hartzen dituen erabakien arduradun da

Zer Da Rol Gorena:

Norberaren balio eta ikuspegien arabera rol horiek ierarkizatuta daude eta batzuk besteek baino gehiago definitzen dute norberaren identitate soziala. Rol horri rol gorena deritzo.

Rola Kontzeptua:

Rola, antzerki batean, pertsona batek jokatzen duen papera da. Bizitzan ere, paper ezberdinak jokatzen ditugu, gizartean jokatzen dugun posizio jerarkikoa, zenbait unetan erabiltzen dugun maskara hura, lanean dugun jokaera... Horiek gure rolak dira. Jatorri bikoitza izan dezakete: -Batetik, modu kontzientean jaso den heziketatik. -Bestetik, inkontzienteki gizarteak eta familiak eragin diguten imitazio, jolas, ipuin eta abarretik.

Rolen Papera Taldean:

Taldetan, subjektuek ez dute funtzio berdina jokatzen. Batzuk liderrak dira, batzuk isilak... Egia da batek ez duela beti rol bera jokatzen, baina bai gehienetan. Rol hori oso lotua dago nortasunarekin eta zerikusi handia dauka txikitatik etxean jokatu dugun rolarekin.

Rolen Ezaugarriak:

Rola, egin beharrekoak definitzen duen zerbait da.-Erlazio zuzena du harremanekin.-Etengabe aldatzen den zerbait da. Rol batek, gehienetan, beste rol bat definitzen du.

Rol Motak:

Rol Preskribatua: Gizarteak onartzen duena da. Prototipoarekin du zerikusia. Gizartean orokortua dago zein den medikuaren rola, amarena...Rol horrek irudikapen bat sortzen du besteengan. Rol Subjektiboa: Nahiz eta rol preskribatua era batekoa izan, gizaki bakoitzak era  ezberdinean integratzen du hori bere nortasunean. -Rol Jokatua: Jokatzen duguna, askotan norberak ideia bat izan dezake bere zereginaz, baina inguruak bultzatuta aldatu egin dezake.

Entradas relacionadas: