Erromatarren Aurreko Herrietatik Erdi Arora: Iberiar Penintsulako Historia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,71 KB

Erromatarren Aurreko Herriak

Erromatarrak Iberiar penintsulara etorri baino lehen, bertan bizi ziren herriak lau multzo handietan bereiz daitezke:

  • Tartesoarrak: Andaluziaren hegoaldean bizi ziren. Feniziarren eraginari esker, sistema politiko konplexu eta garatua lortu zuten, eta kulturan maila handia zuten.
  • Iberoak: Penintsularen ekialdean bizi ziren eta greziarren eragina jaso zuten. Hiri estatuetan antolatu ziren eta idazkera garatu zuten.
  • Zeltak eta zeltiberoak: Barrualdeko bi mesetetan eta ipar-mendebaldean bizi ziren. Tributan antolatzen ziren eta oso gerrazaleak ziren. Ekonomia abeltzaintzari lotua zegoen batez ere.
  • Iparraldeko herriak: Penintsularen iparraldean bizi ziren, Galiziatik Pirinioetara. Herri desberdinak ziren eta haiei buruz gauza gutxi dakigu, erromatarrek beranduen konkistatu eta erromanizatu zituztelako. Mendialdean bizi ziren eta tributan antolatzen ziren. Ekonomia abeltzaintzan oinarritua zegoen.

Baskoiak

Erromatarren aurreko herria zen. Gaur egungo Nafarroan, Gipuzkoan, Errioxan eta Hueska iparraldean bizi ziren. Indoeuropar herrien aurreko herria da eta beraiek erabiltzen zuten euskara. Erromatarrek jarri zieten izena eta beraiekin ongi moldatu ziren. Gutxi erromanizatu ziren eta erromatarrek bitan banatu zuten beren lurraldea: saltus vasconum eta ager vasconum.

Erromanizazioa

Erromak konkistatutako herrien gainean izan zuen eragin sozial, ekonomiko eta kulturala bereganatuz joateari esaten zaio. Herri kaltetua erromatar bihurtzeko prozesua da. Fase ezberdinak ditu prozesuak: okupazio militarra, kolonizazioa, banaketa juridikoa... Erromanizazioaren aztarna nagusiak latina eta zuzenbide erromatarra izan ziren.

Erromatar Probintziak

Erromatar Inperioko lurralde konkistatuak antolatzeko eta kontrolatzeko sortu zituzten egitura administratiboei esaten zitzaien.

Andelos

Baskoien lurraldean kokaturik zegoen hiri erromatarra zen. Gaur egungo Mendigorria herritik gertu zegoen. K.a. I. mendetik K.o. II. mendera arte iraun zuen. Garai horretako aztarna garrantzitsuak daude bertan: ur-horniketako urtegia, hiri-karrikak, mosaikoak...

Bisigodoen Monarkia

Erromatar Inperioaren beherakadaren ondoren, Hispaniara etorritako bisigodoen herri germaniarrak sortutako gobernu mota da. Ez zuten penintsula osoa konkistatu (ipar-mendebalde menditsua eta Pirinioetako mendiak ez zituzten hartu). Kristautasuna eta zuzenbide erromatarra hartu zituzten, Hispaniako biztanle erromatarrekin ongi eramateko. Toledo zen beraien erreinuaren hiriburua eta erregea aukeratzerako momentuan gerra zibil anitz izan zituzten nobleek. Baskoiekin haserre handiak izaten zituzten. 711. urtean, musulmanen konkistarekin amaitu zen beren erreinua.

Kordobako Kaliferria

Al-Andaluseko historiaren garai gorena izan zen (929-1031). Abd-al-Rahman III.ak bere burua kalifa izendatu zuen eta Damaskoko kaliferriarekiko lotura guztiak hautsi zituen. Kordoba zen kaliferriaren hiriburua. Hiriak garapen handia izan zuen arkitekturan, merkataritzan eta kulturan. 1031n gainbehera etorri zen eta, kalifa hiltzean, barne borrokak sortu ziren eta kaliferria taifatan banatu zen.

Taifa Erresumak

Kordobako Kaliferria hautsi ondotik sortutako musulman erreinu burujabeak dira. Jatorriaren arabera, arabiarrak, berebereak eta eslaviarrak ziren. Garaiaren arabera, taifa kopurua aldatu zen eta, banatuak zeudenez, kristauen botere militarraren menpe gelditu ziren. Kristauek ez erasotzeko, pariak ordaindu behar zituzten. 1031tik 1492ra egon ziren taifak, almorabide eta almohadeen inperioek bateratu zituztenean izan ezik.

Mozarabiarrak

Al-Andalusen musulmanekin bizi ziren kristauak ziren. Erlijio kristaua praktikatzeagatik, musulmanen beste biztanleek baino zerga handiagoak kobratzen zizkieten. Erlijio arazoengatik, zergengatik eta matxinadengatik, kristauen lurralde aldera pasatzen hasi ziren. Emigrazio horren ondorioz, kristau eta musulman kulturak nahastu ziren arlo tekniko, zientifiko eta artistikoan.

Errekonkista

718tik 1492ra artean gertatutako kristau eta musulmanen arteko borrokak eta lurren konkista prozesua da, historiografia kristauak dioenez. Horren arabera, Covadongako batailan hasi zen eta Granadako Erresumaren konkistarekin amaitu zen. Konkista militarren ondoren, kristauak populatzen zituzten konkistatutako lurralde horiek.

Iruñeko Erresuma

Baskoien erresistentzia guneek beraien independentziari eutsi zioten Erdi Aroaren hasieran zehar, eta IX. mendearen hasieran, Eneko Aritza Iruñeko lehen erregea izendatu zuten baskoiek. Iruñeko Erresumaren independentziari eusteko, Inperio Karolinjioaren eta musulmanen aurka borrokatu zuten. X-XI. mendeetan hedapenik handiena izan zuen erreinuak, Antso III.a Handia erregearekin.

Navas de Tolosako Bataila

Gaztelako Alfontso VIII.a, Aragoiko Pedro II.a eta Nafarroako Antso VII.a Azkarraren armadek almohade musulmanen armada garaitu zuteneko bataila izan zen (1212). Kristauen garaipenak, batetik, almohadeen kanporatzea ekarri zuen penintsulatik eta, bigarrenik, Granadako taifa erreinua izan ezik, gainerako eskualde musulman guztiak kristauen eskuetara pasa ziren.

Erdi Aroko Gorteak

Erreinu kristauetako erakunde juridiko eta politiko gorena zen. Bertan, noblezia, kleroa eta burgesak biltzen ziren erregearekin, eta erregeak zergen bidez dirua eskatzen zien. Gai askori buruz solastatzeko, erregeak aholkua eskatzen zien. Erreinuaren arabera, botere desberdina zuten. Nafarroan, botere legegilea zuten eta erregeari boterea mugatzeko ahalmena zuten. Gaztelako Gorteek ez; erregeak kontsulta egiteko erabiltzen zituen, bere nahiak onartzeko, egia esan.

Entradas relacionadas: