Erromatarren aurreko herriak iberiar penintsulan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,03 KB

Zer gertatu zen Vesubion? Zergatik dira garrantzitsuak Ponpeia eta Vesubio erromatarren zibilizazioa ikertzeko?

Vesubio sumendiak, kristo ondorengo 79. Urteko abuztuaren 24ean erupzio bat izan zuen eta hondamendi ikaragarri bat sortu zuen, inguruko Herkulano eta Ponpeia herriak eta herritarrak erabat suntsituz. Hautsekin eta gasekin itota hil ziren gehienak. Hondamendi horren ondorioz, erabat desagertu ziren inguru horiek, baina urte dexenteren ondoren, hainbat ikerketa eta eskabatze lanen ondorioz, bertako eguneroko bizitzako hainbat tresna eta ezaugarri topatu dituzte egoera ezin hobeetan oso ondo kontserbatuta. Esaterako, ontziak, pertsonak eurak ere bai… aurkitu zituzten.


ERROMAKO ERLIJIOA

 Nolakoa zen Erromako erlijioa?

  • Erromako jainko nagusiek triada capitolina osatzen zuten, Juno, Júpiter eta Minerva, eta hauen omenez Kapitolio izeneko tenplua eraiki zuten.

  • Erromako erlijioa politeista zen, eta Grekoen antzekoa.

  • Augusto ondoren enperadore guztiak jainkotzat hartu ziren.

  • Etxeko nagusiak ritualak eta etxeko kultoa eramaten zuen.

  • Maneak arbasoen espirituak ziren.

  • Erromako jendea oso tolerantea izan zen konkistatutako herrien erlijioarekin.

  • Erromako jainkoak egiteko Greziako jainkoak hartu zituzten eredu.

ERROMATARREN ERAGINA EUSKAL LURRALDEETAN

 Zertan ikusten da erromatarren eragina euskal lurraldeetan?

Erlazio ona izan zuten, eta erromatarrek ia euskal lurralde guztiak konkistatu eta bereganatu zituzten. Erromatar haien eraginez, gaur egun honakoak dauzkagu: herri edo hiriak (Oiasso), harrizko eraikuntzak, erlijioa, eguneroko bizitzako tresnak, jokoak, hileta errituak (hildako gorputzak erre eta ontzietan sartzea). Latinak eragin handia izan zuen euskal hizkuntzan, eta gehienbat aberatsek eta eskolara joandako jendeak erabiltzen zuten.


IBERIAR PENINTSULA ERROMANIZAZIOA

 Noiz hasi zen iberiar penintsularen erromanizazioa eta noiz osatu zen? Zer tribu zeuden penintsulan erromatarrak etorri aurretik? Zer berrikuntza ekarri zituzten

erromatarrek?


Erromatarren konkista K.A. 218 urtean hasi zen, eta K.A. 19 amaitu. 200 urte penintsula guztia beren mende izateko. Penintsulako herri nagusia iberiarrak ziren.


Horrez gain, zeltiarrak, tartesiarrak, kantabriarrak eta Baskoiak. Azken hauek gaur egungo Nafarroako lurretan eta Pirinioen iparraldean bizi ziren.


Berrikuntzak: Nekazaritzako tresna eta teknika berriak; eraikuntza zibilak harriz eginak; metal desberdinak lantzeko teknikak; lanbide berriak; latina; eskola; administrazioa, etab.


LEGIOA

 Nolakoa zen Erromako erlijioa?

Erromatar ejertzitoa legioz osatuta zegoen. Legionarioak soldadu profesionalak ziren, eta guztiek jantzi eta arma berdinak zituzten. Historian lehen aldiz gertatu zen hau. Ejertzito hau oso aurreratua zen, hainbat formazio mota desberdin zituzten (triangeluka...) eta euren borrokarako teknikak oso eraginkorrak ziren. Batzuetan, gainera, euren aurkariek ere teknika hauek kopiatzen zizkieten eurei. Horretaz gain, formazio militarra ere jasotzen zuten legionario zeuden denbora guzti horretan soldadu haiek; eta besteak beste, horrek eragiten zuen soldadu hauek, aurkariak baino hobeto prestatuta egotea. Bestalde, legioan sartzeko gazteek 16 eta 20 urte bitartean zeuzkaten eduki beharra; eta gainera, baldintza fisiko batzuk bete beharra zituzten. Behin legioan sartuta, 20 urtez aritzen ziren bertan prestaketetan eta borrokan; 20 urte horiek igaro ondoren soldadu bide hori bukatu egiten zitzaien, eta eginiko lan hura ordaindu asmotan, aukeratzeko ematen zizkieten soldaduei eurei lurrak edo-eta dirua.¡Escribe tu texto aquí!

Entradas relacionadas: