Erromatarrek Iberiar Penintsulan Izandako Eragina
Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,02 KB
ERROMATARREN AURREKO HERRIAK
Erromatarrak Penintsulara iritsi baino lehenago (k.a. 218) bizi ziren herriak dira. Ugariak eta anitzak ziren. Iberiar Penintsula 3 multzotan sailkatzen zen: lehenengo, Iberiarrak Mediterraneo inguruan. Lurralde garatuagoa zen, bizimodu hiritarra zuten eta erromatartzen lehenak izan ziren k.a. 218an modu baketsuan. Ondoren, Zeltak zeuden Penintsula mendebaldean eta erdialdean. Ez zuten batasunik, bizimodu kuturala zuten eta k.a. II mendean zehar konkistatuak izan ziren. Azkenik, Iparraldeko Herriak zeuden Kantauri inguruan. Garapen maila txikiena zuten, herrixkak kastroetan antolatzen zituzten eta erromatartzen azkenak izan ziren. Ondorioz, dena erromatartua izan zen eta haien bizimodua aldatu zen.
BASKOIAK
Erromatarrak iritsi baino lehenago, Nafarroan eta inguruan bizi ziren herriak ziren. Euskaraz mintzatzen ziren. Hainbat tributan antolatzen ziren, horregatik batasun politikorik ez zegoen. K.a. 75ean Pompaelo sortu zen. Bizimodua bi eremutan banatu zen: bat, Ager Vasconum. Hegoaldean eta erdialdean kokatu zuten eta nekazaritza nagusi zen. Bestea, Saltus Vasconum. Mendialdean kokatu zuten eta abeltzaintza nagusi zen. Azkenean, Erromatarren menpe gelditu ziren eta bere bizimodua aldatu zen.
ERROMATARREN KONKISTA HISPAINIAN
K.a. III. mendean Erromatarrak Penintsulara iritsi ziren Mediterraneoa kontrolatzeko eta I. mendean amaitu zen prozesua. II. gerran sortu ziren (k.a. 218) eta Gerra Punikoak sortu ziren. Interes ekonomikoengatik konkistatu zuten. Zeltiar eta Baskoi eremua k.a. IIan konkistatu zuten. Azkeneko fasea iparraldean izan zen k.a. I. mendean. K.a. 75ean hegoaldetik iritsi ziren eta Pompaelon ezarri ziren. Azkenean, Erromatarren menpe (politikoki) gelditu ziren eta akulturazio prozesua orokortu zen.
ERROMANIZAZIOA
Akulturazio prozesu bat da. K.a. III. mende bukaeratik aurrera hasi zen Mediterraneoaren inguruan eta V. mendera arte iraun zuen (konkista 200 urte iraun zuen). Penintsulako biztanleak bereganatu zituzten: hizkuntza propioa mantendu zuten (latina), antolaketa politiko bat inposatu zuten, hasieran erlijioa politeismoa zen eta ondoren kristautasuna, etab. Nafarroako Erriberan sakonago zen nekazaritzako lurralde hobeagoak zeudelako, eta ekonomikoki sutsua izan zen. Azkenean, Erromatarren bizitza aldatu zuen.
ERROMATAR PROBINTZIAK
Sistema politiko eta administrativo bat da. Hobeto antolatzeko sortu zen. Hasieran bi probintzietan banatu zen: Hispainia Citerior (iparraldea) eta Ulteruir (hegoaldea). Penintsula oso konkistatua zutela, 5 probintzietan banatu zuten: Tarraconesis (Euskal Herria), Gallaecia (Galizia), Carthaginesis (Kartagena), Lusitania (Portugal) eta Baetika (Kordoba). Azkenean, azpi probintziak conventusetan banatu zituzten, eta hauek, civitasetan (hirietan). Zergak kobratzeaz enkargatutako sistema politikoa zegoen barruti bakoitzean.
ANDELOS
Hiri erromatarra izan zen. Gaur egun Mendigorrian dagoen aztarnategi ekologiko garrantzitsuenetariko bat da. Erromatarrak iritsi aurretik baskoien herrixka izan zen, baina erromatartua izan zen. Loraldia k.o. I-IIan izan zen. Aztarnetako mosaikoak, etxebizitzak, Cardo eta Decumanus kale nagusiak, termak, etab. aurkitu dira. Baita aztarna erromatar anitz aurkitu dira. Azkenean, Erdi Aro bukaeran despopulatu zen izurrien ondorioz.
MONARKIA BISIGODOA
507 eta 711 urte bitartean Iberiar Penintsulan indarrean egon zen estatua bisigodoek kontrolatua. Jatorri germaniarrako herria zen, hiriburua Toledo zen eta erlijioa kristautasuna zen. Iberiar Penintsulari batasun politiko, juridiko eta erlijiosoa eman zioten. Inperioa hobeto defendatzeko bi inperio sortu zituzten: batean Erroma hiriburua eta bestean Estanbul. Sueboak sartu ziren eta azkenik, bisigodoak. Gerra ondoren lurraldea eskuratu zuten. Hurrengo erregea gatazka sortu zuen. Amaitzeko, 711an musulmanak sartu ziren, monarkiari amaiera emanez.