Erromatar Poesia Lirikoa: Katulo, Ovidio eta Horazio
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,98 KB
Erromatar Poesia Lirikoa
Lirika generoa berandu garatu zen Erroman. K.a. II. mendeko lehenengoetan Greziako eragina nabarmena zen. K.a. I. mendean, poeta talde garrantzitsu baten inguruan garatu zen lirika, eta poetae novi edo neoteroi lanak egin zituzten. Poeta gazte horiek epikaren tradizioa eta seriotasuna baztertu, eta bide berriak ikertzen hasi ziren. Neoterikoek adiskidetasuna eta egunerokotasuna aldarrikatu, eta poemetako gai nagusia bihurtu zuten. Talde horrek erromatarren artean oso arrakastatsua zen greziar azpigenero bat berritu zuen: elegia. Hori amodiozko kantu erotikoa bilakatu zen. Elegia berri horietako protagonista emakume batekin maitemintzen da, baina emakumearen maitasuna lortzeko oztopoak besterik ez ditu aurkitzen.
Valerio Katulo (K.a. 84-54)
Familia aberatsekoa zen. Erroman ikasi zuen, eta Zesarrekin harremana izan arren, ez zuen politikan sartu nahi izan. Helburua bizitzari etekina ateratzea zen: maitaleekin eta lagunekin gozatzea. K. Zezilio kontsularen emaztearekin maitemindu zen. Klodia da, seguru asko, Katuloren olerkietako Lesbia. Poetae novi edo neoteroi taldeko poeta ezagunena da. Poesia zaharra baztertu, eta sentimenduz betetako poema laburrak proposatu zituen, greziar poesiaren eraginez.
Lanak
- Carmina (116 poema): Gehienak laburrak dira, baina luzeak ere badaude. Poesia erotikoa, lagunartekoa eta esperientzietan oinarritua da. Hizkera gaiari egokituta dago, naturala eta zuzena da. Poema batzuetan hizkuntza jasoa ere lantzen du.
Ovidio Naso (K.a. 43 - K.o. 17)
Familia aberatsekoa zen. Erretorika Erroman eta Atenasen ikasi zuen. Poesia-emanaldiak ematen omen zituen. Politikan oso gutxi aritu zen. Augustok aginduta erbesteratu zuten, eta han hil zen.
Lanak
- Amores (hiru liburutan): Propertzioren elegien eragina nabaria da. Korina izeneko neska bat da protagonista, eta Ovidioren maitale guztiak ere agertzen dira. Gai nagusiak: kexa eta arrangura. Ironia ere agertzen da.
- Ars Amatoria: Maite denaren maitasuna nola lortu irakatsi nahi du. Ironikoa, didaktikoa eta barregarria da.
- Tristia: Erbestean idatzitako poema-lan nagusia da, arranguraz betea. Munduari erakutsi nahi izan zion Augustok ezarritako zigorra guztiz bidegabea izan zela.
Horazio Flako (K.a. 65-8)
Familia xumekoa zen. Erroman eta Atenasen ikasi zuen. Militarra izan zen, eta Errepublikaren alde borrokatu zuen. Armada uztean, kargu administratibo bat hartu zuen: kuestoretzako idazkaria. Mezenas literatur-taldean sartu zen.
Lanak
- Epodoak (17 poema eta kantu labur): Gaiak: baserriko bizitza, gerren hondamena, agure lizunen aurka egitea eta Mezenas adiskidea goraipatzea.
- Odak (104 poema, lau liburutan banatuta): Gaiak: eguneroko bizimodua, sentimenduak, abertzaletasuna eta bizitzaren gozamena. Azken gai hau garrantzitsuena da. Bizitza laburra dela esaten du, eta denbora urria gozatu behar dela.