Erromatar Poesia Lirikoa: Egile eta Lan Nagusiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,72 KB
Poesia Lirikoa Erroman
Poesia lirikoa berandu garatu zen Erroman; lehenengo poema lirikoak K.a. II. mendearen amaieran agertu ziren. Garai hartan, Poetae novi taldea sortu zen, epikaren tradizioa eta seriotasuna baztertu eta bide berriak ikertzen hasi zirenak. Neoterikoek adiskidetasuna eta arruntasuna aldarrikatu eta poemetako gai nagusi bihurtu zituzten, arrakasta handia lortuz. Elegia kantu erotiko bilakatu zuten: protagonista emakume batekin maitemintzen da, baina oztopoak aurkitzen ditu haren maitasuna lortzeko.
Valerio Katulo (K.a. 84-54)
Familia aberatsekoa zen eta Erroman ikasi zuen. Familiak Zesarrekin harremana izan arren, Katulok ez zuen kargu politikorik hartu nahi izan. Zezilio kontsularen emaztearekin maitemindu zen; Klodia zen Katuloren olerkietako Lesbia ospetsua. Poetae novi taldeko poeta ezagunena da. Erromatar poesia zaharra baztertu zuten, poesia greziarra gehiago miresten baitzuten.
Bere lan nagusia Carmina da, 116 poemaz osatutako liburua. Gehienak laburrak diren arren, badira luzeagoak ere. Neoterikoen gaiak landu zituen:
- Poesia erotikoa eta lagunarteko esperientziak.
- Hizkera naturala eta zuzena poema laburretan.
- Hizkuntza jasoa eta konplexua poema luzeetan.
Publio Ovidio Naso (K.a. 43 - K.o. 17)
Familia aberatsekoa zen; Erroman erretorika ikasten hasi eta Atenasen amaitu zituen ikasketak. Politikan aritu ostean, poesiara itzuli zen. Azkenik, Tomisera erbesteratu behar izan zuen eta bertan hil zen. Bere lanik ezagunenak honako hauek dira:
- Amores: Hiru liburutan antolatua, elegien eragina nabaria da. Korina izeneko neska da protagonista. Kexa, arrangura eta ironia dira nagusi.
- Ars amatoria: Maitasuna nola lortu erakusten duen bilduma ironiko eta barregarria.
- Tristia: Erbestean idatzitako lan nagusia, herriminez eta arranguraz betea.
Kinto Horazio Flako (K.a. 65-8)
Familia xume batean jaio arren, Erroman eta Atenasen ikasi zuen. Militarra izan zen eta Brutoren armadan borrokatu zuen Errepublikaren alde. Bruto hil ondoren, armada utzi eta kargu administratibo bat hartu zuen idazkari gisa. Mezenasen literatura taldean sartu zen eta idazten eman zuen bizitza osoa.
Bi lirika lan nagusi idatzi zituen:
- Epodoak: 17 poema eta kantu labur. Gai nagusiak baserriko bizitza eta Mezenas adiskidearen oroitzapenak dira.
- Odak: 104 poema, lau liburutan banatuta. Eguneroko bizimodua eta sentimenduak jorratzen ditu.
Horaziok gogorarazten digu bizitza laburra dela eta denboraz gozatu behar dugula (Carpe diem).