Erromatar Poesia Epikoa: Virgiliotik Lukanora

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,38 KB

Poesia Epikoa

Epikaren helburu nagusia buruzagien ekintza heroikoak kantatzea eta gorestea da. Latinezko lehen poema epikoa K.a. III. mendeko Livio Andronikoren Odussia da, helburu didaktikoarekin. Naevioren Bellum Poenicum mende berekoa da; lanaren gaia Naeviok parte hartu zuen gerrak kontatzen ditu. Ez da itzulpen bat eta Erromaren historiari lotuta dago.

K.a. III. eta II. mendeetan Eniok Annales idatzi zuen, Erromaren historia bertsoz jasoz. Erromatarrek ezagututako poema epiko bakarrak Livio Andronikorenak, Naeviorenak eta Eniorenak izan ziren, Virgilioren Eneida agertu arte.

Virgilio Maron (K.a. 70-19)

Italiako iparraldean jaio zen; gaztetan Erromara joan zen erretorika ikasketak egitera. Geroago filosofia eta zientziak gertutik ezagutu zituen, baina Erromara bueltatu, Mezenasen eta Augustoren literatura-taldean sartu eta Eneida idazten hasi zen. Lana amaitu aurretik hil zen.

  • Hamaika urte eman zituen Eneida idazten.
  • Hil zorian zegoenean erretzeko eskatu zuen, baina Augustok ezezkoa eman zuen.

Latinezko literaturan lan epiko nagusiena da. Virgiliok Homerori jarraitu zion, liburuko atalek zerikusia dutelako. Eneas ez da gerlari hutsa, Pius Aeneas baizik; heroi bat. Honek kontraesan bati eusten dio: jainkoaren aginduak bete behar ditu, bere borondatearen aurka baldin badira ere. Idazkera trebea du Virgiliok. Eneidak nobela antza du; bertan abenturak, maitasuna eta gerra nahastuta daude.

Aneo Lukano (K.o. 39-65)

Senekaren iloba zen. Kordoban jaio zen, baina umetan Erromara eraman zuten. Neron enperadorearen agindupean kuestore izan zen. Hauen arteko adiskidetasuna puskatu zenean, Neronek bere aurka egindako konspirazioan parte hartu izana leporatu zion. Honek aginduta, Lukanok bere burua hil zuen.

Gazte hil zen, baina hainbat lan idatzi zituen; heldu zaigun lan bakarra Pharsalia poema epikoa da. Amaitu gabe dago, Lukano lehenago hil zelako. Zesarren eta Ponpeioren arteko gerrate zibilaren ekintzak kontatzen ditu kronologikoki. Lukanok gai historikoak landu eta mitologikoak baztertu zituen. Horrela, Naevio eta Enioren bidea jarraitu zuen. Poemaren ezaugarri nagusia errazionalismoa da: jainkoak baztertu eta gizakiari ematen dio protagonismoa. Idazlearen ustez, gizakiak du ekintzen erantzukizun guztia.

Entradas relacionadas: