Erromatar Literatura Klasikoa: Poesia Lirikoa eta Historia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,9 KB

Poesia Lirikoa

Poesia lirikoa hasieran liraren soinuarekin kantatu zen (hortik datorkio izena). Grezian jaio zen, garai arkaikoan. Bi ezaugarri garrantzitsu ditu: egilearen ikuspegi pertsonala eta subjektiboa. Askotariko gaiak hartzen zituen barne (erotikoak, aberriaren aldekoak, etab.). Poeta erromatarrek jarraitu eta berritasunak sartu zituzten; Erromako gazte talde bat izan zen sartzailea, poetae novi izenekoak.

Katulo (K.a. I. mendea)

Bere lan nagusia Carmina da, 119 poemaz osaturiko bilduma bat. Formaren arabera, hiru multzotan sailkatzen dira:

  • Nugae: Poema laburrak, neurri ezberdinetan idatziak.
  • Epigramak: Distiko elegiakoetan idatziak.
  • Alejandriar tankerakoak: Luzeagoak, adibidez, Tetis eta Peleori buruzkoak.

Gaiak

  • Lesbiari zuzendutako poesia erotikoa.
  • Poema satirikoak (ugarienak).
  • Lagunarteko esperientziak.
  • Huskeriak.

Metrika

Berrikuntza ugari sartu zituen, greziar poesia lirikoko bertso molde ezberdinak erabiliz.

Horazio (K.a. I. mendea)

Lanak

  • Sermones (Solasaldiak)
  • Saturae (Satirak)
  • Epistulae (Gutunak)
  • Epistulae ad Pisones (Ars Poetica edo Pisondarrei gutuna: poetika-ikasbidea)
  • Carmina (Odak)
  • Iambi edo Epodi (Janbo edo epodoak)

Epodoak

Poema motzez osaturiko bilduma bat da. Horien artean, "Beatus ille" da ospetsuena, bizimodu xalo eta etxekoaren aldeko kantua.

Satirak

Bi liburutan banatuta daude eta hexametro daktilikoetan idatzita. Gai nagusiak zuhurkeria eta adulterioa dira, besteak beste.

Odak edo Carmina

Poema lirikoak dira, lau liburutan banatuta. Greziar lirika arkaikotik hartutako bertso eta estrofa moldeak moldatu zituen. Gaiak askotarikoak dira: lagunei kantatzea, Erroma eta Augustoren handitasuna goraipatzea, eta bere filosofia epikurearraren idealak transmititzea, besteak beste.

Epistolak

Eskutitz forma dute eta gezurrezko hartzaileei zuzenduta daude. Ospetsuena Pisondarrei edo Ars Poetica da, non antzerkiari, konposizioari eta idazleak izan behar duen jarrerari buruz hitz egiten duen.

Historia

Historia prosazko genero garrantzitsuena izan zen, kalitate handiko eta era askotako lan ugari sortu zirelarik. Tresna politikotzat ere erabili zen.

Obra motak

  • Historia orokorra: Erromaren historia osoa (adibidez, Tito Livio).
  • Garai konkretua: Garai zehatz bati buruzkoak (adibidez, Tazito).
  • Monografiak: Gai edo gertaera bakar bati buruzkoak (adibidez, Salustio).
  • Memoriak: Egilearen esperientzia pertsonalak (adibidez, Zesarrek idatzitakoak).

Zesar (K.a. I. mendea)

Errepublika garaian idatzi zituen bere lanak.

Lanak

  • Galdutakoak: Oedipus (tragedia).
  • Gordetakoak: Commentarii de bello Gallico (Galietako gerra) eta Commentarii de bello civili (Gerra zibilari buruzkoak).

Biak gerrari buruzko kronikak dira. Zesarrek kanpaina militarraren kontaketa eta bere pentsaera politikoaren azalpena txandakatzen zituen; hitzaldiak eta harengak ere idatzi zituen, beti bera protagonista izanik.

Galiako Gerra

Zazpi liburu idatzi zituen. Galiako gerra azaltzen du, baina alderdi etnografikoek ere garrantzi handia dute. De bello Gallico-ren zazpigarren liburua ez zuen berak idatzi, Hirtziok baizik, bere laguntzaileak.

Ponpeioren eta Senatuaren aurka

Gerra Zibilari buruzko hiru liburu idatzi zituen. Azkenekoetan Ponpeioren Egiptorako ihesaldia agertzen da.

Ezaugarriak

Hizkuntzalari fina, hizlari trebea eta idazle kultu eta dotorea zen.

Entradas relacionadas: