Erromatar Literatura: Aro Postklasikoa eta Antzerkia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,97 KB

Aro Postklasikoa (K.o. 14 - 200)

Aro Postklasikoa, Zilarrezko Aroa izenarekin ere ezagutzen dena, bi azpigaraitan banatzen da: lehenengoan, Klaudiotarrak agintean zirela, berrikuntzarako bidea zabaldu zen; bigarrenean, Flaviotarren mendean, klasizismora itzuli zen.

Erromako Antzerkigintzaren Jatorria

Kantu Fescenikoak

Kantu Fescenikoak tonu igoerako adierazpenak ziren, eta haien helburua jainkoen inbidiak uxatzea zen. Ez da adierazpenik gorde oso zaharrak direlako, baina Katulo izeneko idazleak haiei buruz hitz egiten du. Erromako antzerkigintzaren jatorria hemen dagoela esan ohi da, laborarien arteko inprobisazioak baitziren.

Jatorri etimologikoari dagokionez, hiru teoria desberdin daude:

  • Batzuek Fescenio izeneko hiri etruskotik datorrela diote.
  • Beste batzuek "fascinare" hitzetik datorrela diote; hitz horrek "begizkoa" (mal de ojo) esan nahi du.
  • Azkenik, gutxi batzuek "fascinum" hitzarekin lotzen dute.

Farsa edo Fabula Atelana

Farsa edo fabula Atelana genero literario klasiko bat da. Bere jatorria K.a. II. mendean koka dezakegu, eta Atella hiriko hiritarrek sortu zutela esaten da. Farsa edo fabula Atelanak bai bertsoz eta bai prosaz egiten ziren funtzioak ziren, eta bertan farsa herrikoi satirikoak kontatzen ziren. Hauek antzezteko maskarak erabiltzen zituzten eta pertsonaia tipikoak agertzen ziren, esate baterako: konkorduna, tripontzia, ahoberoa, etab. Egile garrantzitsuenak Luzio Ponponio eta Novio dira.

Saturae

Saturae deiturikoak musikatutako elkarrizketak ziren; normalean flautista batek laguntzen zuen eta Erromako aktore profesionalek antzezten zuten. Elkarrekin erlaziorik ez duten hainbat eszenaz osaturik daude. Satura hauek gai anitzak erabiltzen zituzten eta metrika ezberdinetan osatuta zeuden.

Antzezlan Dramatikoak: Tragedia eta Komedia

Antzezlan dramatikoak, tragedia eta komedia kasu, une ezberdinetan garatu, mantendu eta transmititu ziren. Tragedia asko landu zen K.a. 240 eta 90 urteen artean, Accio, azken tragediagile errepublikazalea, hil zen arte. Hemendik aurrera, erromatarrek tragedia idazteari utzi zioten. Esandakoagatik, obra eta idazle hauei buruzko datu gutxi kontserbatzen dira: Ennio, Accio eta Pakubioren berri izan dugu soilik, eta hauen titulu eta zati sakabanatu batzuk baino ez zaizkigu iritsi.

Inperio garaian, herria zirku ikuskizunetan askoz ere interesatuago zegoen eta, ondorioz, produkzio tragikoa zirkulu intelektual itxietan soilik konposatu eta baloratzen zen. Honen ondorioz, tonu erretoriko markatu batek kutsatuta geratu ziren. Honela mantendu zaizkigu Seneka filosofoak idatzitako obra kultuak, guregana osorik iritsi diren bakarrak.

Entradas relacionadas: