Erromatar Inperioko Artea eta Arkitektura: Ezaugarriak eta Adibideak
Enviado por L.Lopez y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,16 KB
Arkitektura motak
Eraikin pribatuak
- Etxeak:
- Domus: Familia bakarreko etxebizitzak.
- Insulae: Familia anitzeko etxebizitzak, pisuetan banatuak.
- Villa eta jauregiak: Enperadoreen luxuzko etxebizitzak.
Eraikin publikoak
- Erlijiosoak:
- Tenplua:
- Jainkoak gurtzeko eraikinak.
- Podium baten gainean eraikiak.
- Normalean, pronaos eta naos dituzte.
- Normalean, zutabez inguratuak daude.
- Oinplanoa laukizuzena edo zirkularra izan ohi da.
- Tenplua:
- Zibilak:
- Termak: Bainu-etxe publikoak, ur bero, hotz eta epelekin.
- Antzokia: Egitura erdizirkularra. Ez zituzten maldak erabiltzen eraikitzeko.
- Anfiteatroa: Oinplano eliptikoa. Gladiadoreen edo animalien arteko borrokak egiteko.
- Zirkua: Koadriga lasterketetarako eta atletismorako.
- Administraziorako:
- Basilika: Hiru nabetako eraikin laukizuzena. Kanoizko gangaz estalia eta kupula bat atzealdean. Merkataritzarako eta administraziorako erabiltzen zen.
- Oroitzapenezkoak:
- Zutabeak: Errostralak eta historiatuak (gerren gertaerak kontatzen zituzten erliebearen bitartez).
- Arkuak: Foroan eta hiriko sarreran eraikiak, arku batekoak edo hirukoak izan zitezkeen.
Eskultura
Eskultura arkitekturaren menpe zegoen, eraikinak apaintzea baitzuen helburu nagusia. Etruriar eta greziar artearen eragina zuen. Marmola, harria eta brontzea erabiltzen zituzten. Bi eskultura mota landu zituzten: erretratua eta erliebea.
- Erretratua: Bustoa, eskultura exentua eta zaldizko eskultura. Inperioaren garaian, erretratu idealistak egin zituzten.
- Erliebea: Errealistak. Inperioaren handitasuna azpimarratzeko erabiltzen ziren. Espazio arkitektonikora egokituak (aldareetan, arkuetan, zutabeetan...).
Erromatarren pintura
Pintura ere arkitekturaren menpe zegoen. Hormako freskoak (elizetako hormak, gangak...) eta taula gaineko tenpera pintura (aldareko aurrealdeak egiteko) erabiltzen zituzten. Gai erlijiosoak ziren nagusi. Ez zegoen perspektibarik, eta hondo monokromoak sortzeko joera zegoen. Horror vacui (konposizio gune osoa betetzea) erabiltzen zuten. Perspektiba hierarkikoa erabiltzen zuten. Formak modu geometriko eta simetrikoan irudikatzen zituzten. Siluetak mugatzeko, marra ilunak erabiltzen zituzten. Kolore biziak erabiltzen zituzten.
Trajanoren zutabea
Deskripzio formala
Zutabe hau marmolezkoa da. Idulki laukizuzen baten gainean dago, eta apaingarriz dekoratutako oinarri zilindrikoa du. 29,78 metroko fustea eta kapitel doriarra ditu. Kapitelaren gainean, Trajanoren brontzezko estatua bat zegoen. Fustean, 200 metroko erliebe zizelkatu zuen egileak, kiribilean. 155 eszena zizelkatu zituen artistak, eta, guztira, 2.500 giza irudi ageri dira. Trajano enperadorea 59 aldiz agertzen da, eta beti modu errealistan ikusten dugu, jainkotu gabe. Baliabide metaforikoak erabili zituen eskultoreak jainkoak eta Danubio ibaia irudikatzeko. Ibaiak agure baten irudia du. Espazioa ez zen modu naturalistan irudikatu, eta arreta gutxi jarri zitzaion perspektibari. Gaur egun, marmolezko zutabe zuria bakarrik ikusten dugu, baina, berez, kolore biziz polikromatua zegoen.
Gaiak
Trajano enperadoreak daziarrak garaitu zituenekoa oroitzen du zutabeak. Guduetako pasarte nagusiak zizelkatu zituzten, kronologikoki eta behetik gora. Beheko aldean, cella bat dago, eta han gorde zituzten enperadorearen errautsak, urrezko kutxa batean. Eskailera kiribildu bat dago. 1588an, San Petriren estatua jarri zen. Horrelako monumentuak propaganda egiteko erabiltzen ziren.
Ereduak eta eraginak
Trajanoren zutabearen egitura ondoren egindakoen eredu izan zen, hala nola Marko Aurelioren zutabean.
Donejakue Katedrala
Deskripzio formala
Erromes-elizen berezko gurutze latindarreko oinplanoaren ereduari jarraitzen dio katedralak. Hiru nabe ditu, erdikoa handiena. Burualdean, girola bat dago, baita bost kapera erradial ere, oinplano erdizirkularrekoak. Gurutzadurak ere hiru nabe ditu, eta lau absidiolo ditu burualdeko aldeetan. Zinborioa gurutzaduran altxatzen da. Tenpluaren oinetan, nartexa dago, Aintzaren ataria biltzen duena. Kanoizko ganga batek estaltzen du erdiko nabea. Alboko nabeak ertz-gangez estalita daude, eta, horri esker, kanpoaldeko horma-bularretara bideratzen da gangen indarra, eta argi gehiago sartzen da tenplura.
Ingurua
Obradoiro plaza monumentalean dago, hiriaren bihotzean, bidea egiten duten erromes guztien helmugan.
Funtzioa
Garaiko sinbolismo erlijioso handiari erantzuna eman nahi dion patroi arkitektoniko bati jarraitzen dio eraikinak. Fededunak katedrala zeharkatu, eta hilobiraino eramaten zituzten erlikiak.
Eredua
Erromes-eliza erromanikoaren tipologia frantsesaren barruan kokatzen da katedrala.