Erromatar Historiografia: Zesar, Salustio, Tito Livio eta Tazito

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,1 KB

Historiografia Erromatarra: Sarrera

Historiografia: Prosazko generorik garrantzitsuenetakoa izan zen Erroman, egile eta lan ugari, kalitate handikoak eta era askotakoak sortu baitziren. Literaturaren mugak gainditu zituen, tresna politiko gisa ere erabili baitzen.

Julio Zesar: Historiagile eta Estatu-Gizon

Zesar (Errepublika Garaia): Erroman jaioa, alderdi popularrekoa eta alderdiko burua izan zen bere heriotzera arte. Magistratura guztiak bete zituen, baita beste kargu politiko batzuk ere. Ponpeio eta Krasorekin lehen triunbiratua osatu zuen. Galiak konkistatu zituen eta, azkenean, gerra zibilean Ponpeio menderatu zuen, aginte osoa bereganatuz, hil zen arte.

Obra Nagusiak

  • De Bello Gallico: Galiaren deskribapena eta herri ezberdinekin izan zituen gatazkak narratzen dizkigu.
  • De Bello Civili: Gerra zibilaren gertakizunak kontatzen dizkigu.
Ezaugarriak
  • Objektibotasuna: Hirugarren pertsonan idazten du.
  • Lehen Eskuko Iturriak: Oso baliagarriak dira Errepublikaren azken garaia ezagutzeko. Gertakizunak benetakoak dira, baina batzuetan momentua eta testuingurua aldatzen ditu, bere burua defendatzeko eta goratzeko.
  • Hizkuntzaren, Lexikoaren eta Egitura Sintaktikoaren Garbitasuna: Prosa argi eta zehatza erabiltzen du.

Salustio: Historiagile Moralizatzailea

Salustio (Errepublika Garaia): Amiternon jaioa. Kargu publiko batzuk bete zituen. Zesarren heriotzaren ondoren, politika utzi eta bere obra historikoak idazten hasi zen.

Obra Nagusiak

  • Historiae: Silaren aginte politikoaren kritika eta askatasunaren defentsa.
  • Bellum Catilinae: Katilinaren aginte osoaz jabetzeko nahia narratzen digu.
  • Bellum Iugurthinum: Iugurta, Numidiako errege izendatu ondoren bere bi semeorde hil eta gero, erromatarren aurka joan eta haien arteko gerra sortzen da.
Ezaugarriak
  • Historiagile Politikoa: Erakundeen, estatu berriaren eta iraultzen azterketa egiten du.
  • Moralizatzailea: Bizitzaren laburtasunaz, espirituaren nagusitasunaz, ohituren ustelkeriaz eta aberastasunaren mespretxuaz idazten du.
  • Historiaren Ikuspegi Dramatikoa: Pertsonaia eta egoera gatazkatsuak bilatzen ditu.
  • Erretratua eta Hitzaldi Zuzenak: Bi teknika hauek erabiltzen ditu pertsonaiak deskribatzeko.

Tito Livio: Erromaren Historia Monumentala

Tito Livio (Inperio Garaia): Paduan jaioa. Mezenasen zirkuluko kidea eta Augustoren planaren partaidea izan zen. Ez zen inoiz politikaria izan; bere bokazioa literatura izan zen.

Obra Nagusiak

  • Ab Urbe Condita: Erroma hiriaren hasieratik Drusoren heriotzera arteko historia kontatzen du.
Ezaugarriak
  • Helburu Moralizatzailea: Aberriaren handitasuna, ohitura zaharrekiko begirunea eta erlijio sakonaren nahia aldarrikatzen ditu.
  • Historia eta Literatura Uztartzea: Pertsonaien ahoan asmatutako hitzaldiak jartzen ditu, narrazioari bizitasuna emanez.

Tazito: Inperioaren Kronikari Kritikoa

Tazito (Inperio Garaia): Abokatu eta oradore trebea izan zen; kargu publiko asko okupatu zituen.

Obra Nagusiak

  • Agricola: Agrikolaren biografia. Domiziano enperadorearen kritika eta Nerva eta Trajano enperadoreen defentsa.
  • Germania: Germaniako monografia etnografikoa, Erromarekiko konparaketa eginez.
  • Historiae: Neronen heriotzatik Domizianoren heriotzera arteko gertakariak biltzen ditu.
  • Annales: Tiberio, Kaligula, Klaudio eta Neronen aginteei buruzkoa.
Ezaugarriak
  • Iturri Anitzak eta Objektibotasuna: Hainbat iturri erabiltzen ditu, zintzotasun eta objektibotasun handiz.
  • Moralizatzailea: Bertutea berreskuratu eta bizioak baztertu nahi ditu.
  • Estilo Zehatza eta Asimetrikoa: Estilo serioa du, baina bizitasunez eta grinaz beterikoa.

Entradas relacionadas: