Erromatar Hirietako Bizimodua eta Ekonomia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,04 KB

Hirigintza-eredua sarrera eta irudia txertatu

Erromatar Inperioan, hiriek garrantzi handia izan zuten. Hiri asko sortu zituzten, Inperioko lurralde zabaleko politikaren, ekonomiaren eta kulturaren ardatz izan zirenak. Hiri berriak koadrikula baten arabera eraikitzen zituzten, kanpamentu militarrak bezala. Harresiz inguratuta zeuden, eta bi kale nagusi zituzten: Cardusa (Iparretik Hegora zijoan) eta Decumanusa (Ekialdetik Mendebaldera zijoan). Kale horiek elkartzen ziren lekuan, plaza edo foroa zegoen. Bertan zeuden eraikin publikkorik garrantzitsuenak (basilikak, kuriak eta tenplua), eta merkataritzagune nagusia zen.

Erromatarren Hirietan Etxe Motak

  • Herritar arrunten (plebeioak) etxeak: Insula eraikinetan bizi ziren.

    • Bost edo sei solairu zituzten.

    • Txikiak ziren.

    • Deserosoak ziren.

  • Aberatsen (patrizioak) etxeak: Domus izena zuten.

    • Banakako etxeak ziren.

    • Gela asko zituzten erdiko patioaren inguruan.

- ERROMATAR HIRIETAKO BIZIMODUA ETA EKONOMIA

  • Hiriak merkataritzagune handiak ziren. Bertan egoten ziren salgaiak: inguruko soroetako produktuak eta Inperioko kolonia urrunetako nahiz Inperiotik kanpoko lurraldeetako salgai asko. Foroetan egoten ziren merkatuak.

  • Bazkaritan, hiritar arruntek lekaleak, ogia eta fruituak jaten zituzten, eta aberatsenak baita arrautzak eta arrain lehorrak ere.

  • Afaria zen otordu nagusiena. Afaritan hau jaten zuten: irin-zopa, barazkiak, urdaia eta urardoa.

  • Aberatsen etxeetan, oturuntza oparoak egin ohi zituzten afaltzeko orduan, tricliniumean (jangela).

  • Bazkarietan eta afarietan hiru plater zituzten, gure antzera.

  • Ikuskizunak doakoak ziren, ez ziren ordaindu behar. Ikuskizunak: gladiadore-borrokak, zalgurdi-lasterketak eta antzezlanak (oso gustokoak zituzten). Oso gustokoa zuten termatan egotea beraien aisian.

Entradas relacionadas: