Erromatar Erlijioa eta Kultura: Azterketa Laburra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,84 KB

ERLIJIOA

• Erromatarrek greziar panteoia kopiatu zuten, jainkoen izenak aldatu: Zeus-Jupiter, Afrodita-Venus, Ares-Marte, Hades-Pluton, Hera-Juno... Desberdintasun nagusia, erromatarrek enperadorea ere jainkotzat zutela. Beste kulturetako jainko-jainkosak ere errotu ziren Erroman: Isis (Egipto) edo Zibeles (Asiria).

• Erromatar jainkoak grekoak baziren ere, etxeetako gurtza desberdina zen: familiako arbasoen gurtza ematen zen, lare jainkoena.

• Erromatarrek aurre egin behar zuten arazo nagusia kristautasunaren garapena izan zen, erlajio monoteista izanik.

– Hasieran enperadoreek kristauak aurkakotzat izan zituzten, bere autoritatea ukatzen zutelakoan. Horregatik, askok jazarriak izan ziren.

– 313. urtean Konstantinok Milango ediktua argitaratu zuen gurtza kristaua onartuz; 380. urtean, Teodosiok inperioko erlijio ofizial bihurtu zuen, Tesalonikako ediktuarekin.

KULTURA

• Kulturaren ezaugarri nagusia konkistatutako herrialdeetatik onena hartzeko ohitura zen, Greziatik gehien bat. Gainera, oso kultura praktikoa izan zen.

• Konkistatutako herrien kontrola bermatzeko, erromanizazio prozesu bat hasi zuten, erromatar inperioko ezaugarri kulturalak han inposatzea: latina hizkuntza ofizialtzat eta zuzenbide erromatarra.

• Literaturaren alorrean, antzerkia garatu zuten greziarrak bezala, baina poesian izan zuten osperik handiena, batik bat Virgiliorekin. Filosofia arloan ere Seneka nabarmendu zen, eta enperadore famatuek kronika historikoak idatzi zituzten, Julio Zesarren kasu.

• Azkenik, erretorika arloa dugu (jendaurrean ondo mintzatzeko artea), erromatarrek asko baloratzen zutena. Erretore nabarmenena Zizeron izan zen.

Entradas relacionadas: