Erromatar Arkitekturaren Ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,49 KB

Arte erromatarrarekin iritsi zen gorenera Mediterraneoko zibilizazioeneboluzio-prozesua. Zibilizazio hau K.a. VIII. mendetik K.o. III. mendearen amaiera artegaratu zen eta bi eraginek markatu zuten hasiera- hasieratik: etruskoenak etagrekoenak. Hauek ez ziren ordea, guztiz erabakigarriak izan. Arte erromatarrak berebehar historikoei eta egunerokoei egokitu zizkien jatorrizko eragin horiek. Kulturaerromatarrari berezko nortasuna eman zioten ezaugarri nagusiak hauexek izan ziren:gizabanakoaren goraipamena, soiltasuna, praktikotasuna eta luxurik eza.

Hiru Oinarri Izan Zituen Erromatarren Arkitekturak

Praktikotasuna, hilezkortasun nahiaeta monumentaltasuna, azken hau botere erromatarraren erakusle.

Eraikuntza- Materialak

Erromatarrek materialak maisuki erabiltzen zituzten. Materialtradizionalekin batera, beste berri batzuk berreskuratu, hobetu eta erabili zituzten,hala nola hormigoia edo morteroa eta adreilua.

Teknika

Hormigoia ez zen gaur eguneanerabiltzen dugun substantzia erdi likidoa (porlanaz eginda) baizik eta uharria, harripuskak, harea eta igeltsuz osaturiko nahasketa.

Material Honen Abantailak

Begi bistan daude: gogorra, iraunkorra eta merkea, baina balore estetikorikez dauka, horregatik erromatarrek eraikuntzak apaintzeko dekorazio-teknika anitzgaratu behar zituzten (adibidez marmolezko xaflak, pinturak edo mosaikoak).

Eraikuntza- Elementuak

Erromatarrek, etruriar artetik arkua (erdi-puntukoa) etaganga (kanoi-ganga, ertz-ganga eta kupula) hartu zituzten.

Proportzio-Ordenak

Greziar arkitekturatik ordena klasikoak hartu zituzten, bainaerromatarrek beren erara eta askatasun osoz erabili zituzten, adibidez, altueran ordenadesberdinak konbinatu zituzten (Coliseoan).

Eraikuntzen Tipologia

1.- Eraikuntza erlijiosoak.

Tenplua:Jatorri ezberdinetako elementuak konbinatzen zituzten: etruskoenak eta batez eregrekoak. Oinplano angeluzuzena.- Sistema arkitrabatua.- Ordena grekoak, batez ere korintiarra- Fatxada nagusian bakarrik arkupe sakona,- Podium-aren gainean kokatua. Bakarrik aurreko aldean ditu eskailerak.- Tenplu prostiloa (zutabeak aurrealdean) eta sasiperipteroa (zutabeak cellarenhormari atxikita).- Barnean gela bakar bat, izan ere erromatarrek espazio zabalak behar zituzten,tenpluetan jainkoaren eta jainkosaren estatuak gordetzeko eta konkistetakolortutako trofeoak erakusteko.- Tenpluen neurriak txikiak ziren.Adibideak: - “Fortunata Viril”: ezagutzen dugun tenplurik zaharrena. Erroman dago.

Entradas relacionadas: