Erromatar Arkitektura: Koliseoa eta Panteoia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,72 KB

Koliseoa (Anfiteatro Flabiarra)

Identifikazioa eta kokapena

Arkitektura erromatarrari dagokion eraikina, Goi Inperioan egina (I. mendea), erabilera publikorako (Vespasiano enperadoreak agindua). Egilea ezezaguna.

Ezaugarriak

  • Sistema ezberdinak erabili: dintelduna eta gangaduna, batzuetan biak nahastuz.
  • Ordena grekoak erabili, eta gainera, toskanarra eta konposatua ere sortu.
  • Ganga desberdinak: kainoi ganga, ertz ganga eta kupula.
  • Material pobreak (adreilua, morteroa) hormak eraikitzeko erabili, eta aberatsak (harria) estaltzeko.

Deskribapena

Oinplano eliptikoa du. Fatxada lerromakurrean lau maila ageri dira. Lehen hiruretan erdi puntuko arkuak daude, zutabeen eta taulamenduen tartean, ordena hauekin: toskanarra, joniarra eta korintiarra. Azken oinean pilastrak daude. Barruan harmailak, kainoi gangen gainean eginak.

Garai bereko lanak

Erromatar Inperioko eraikin mota nagusiak:

  • Kultur erlijiosorako: Panteoia, Maison Carrée.
  • Aisialdirako: Antzokia, Circo Maximoa eta Koliseoa.
  • Bizi publikorako: Majentzioren Basilika.
  • Gorputz zaintzerako: Termak.
  • Oroigarrietarako: Trajanoren Zutabea.
  • Ingeniaritza lanetarako: Segoviako Akueduktua.

Testuingurua

Greziarren eta etruskoen arteko sintesia izan zen arte erromatarra, eraikin erraldoiak eta boterearen aintzarako eskulturak sortuz. K.a. VI. mendetik K.o. V. mendera arte, Mediterraneo ingurua hartu zuen, Britainiar uharteetatik Mesopotamiaraino.


Panteoia

Identifikazioa eta kokapena

II. mendean egin zen, Adriano enperadoreak aginduta. Erroman dago eta jainko guztiei eskainitako tenplu bat da. Egilea ezezaguna da, baina Adrianok parte hartu zuen diseinuan.

Ezaugarri nagusiak

Koliseoaren antzeko sistema eta materialak erabili ziren (ikus aurreko atala).

Deskribapena

Oinplano mistoa du: tenplu greziar arkitrabatu baten ataria eta hiru altueratan antolatutako gela zirkular gangaduna. Atari oktastilo eta korintiarra du.

  • Zutabeak: Harroina, fuste leuna eta akanto hostoz dekoratutako kapitela dute.
  • Taulamendua: Arkitrabea, frisoa idazkiekin, erlaitza eta bi isurialdeko estalkiak sortutako frontoia.

Barrualdean, hormigoizko horman zazpi kapera ditu. Horien gainean kupula dago, kasetoiez dekoratuta eta okulu batez argiztatua.

Eragina eta inspirazioa

Fatxada oktastiloa Atenasko Partenoian inspiratua dago. Gela zirkularra, berriz, etruskoek erabiltzen zituzten hilobi zirkular gangadunetan. Erdi Aroan eta Errenazimentuan eragin handia izan zuen.

Testuingurua

Arte erromatarra Greziarren eta etruskoen arteko sintesia izan zen, eraikin erraldoiak eta boterearen aintzarako eskulturak sortuz. K.a. VI. mendetik K.o. V. mendera arte, Mediterraneo ingurua eta Britainia eta Mesopotamia arteko lurraldea hartu zituen.


Historiaurrea: Goi Paleolitoa

Datu orokorrak

Garaiak: Europa, K.a. 30.000 inguruan.

Adierazpen artistikoak

  • Eskultura: Willendorferko Venusa.
  • Pintura: Haitzuloetako pintura frankokantabriarra.

Pinturaren ezaugarriak

  • Animalien irudiak perfilez.
  • Pigmentu naturalak erabiliak (odola, ikatza, etab.).
  • Naturalismoa da nagusi.
  • Izaera sinboliko-magikoko erritoekin lotuta.

Kokapen nagusiak

Frantziako Dordoina, Pirinioak, Kostalde kantabriarra.

Adibideak: Lascaux, Ekain, Santimamiñe, Altamira.

Entradas relacionadas: