Erromatar Arkitektura: Ezaugarriak eta Eraikuntza Teknikak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,46 KB

ERROMATAR ARKITEKTURAREN EZAUGARRIAKArte erromatarrarekin iritsi zen gorenera Mediterraneoko zibilizazioeneboluzio-prozesua. Zibilizazio hau K.A. VIII. Mendetik K.O. III. Mendearen amaiera artegaratu zen eta bi eraginek markatu zuten hasiera- hasieratik: etruskoenak etagrekoenak. Hauek ez ziren ordea, guztiz erabakigarriak izan. Arte erromatarrak berebehar historikoei eta egunerokoei egokitu zizkien jatorrizko eragin horiek. Kulturaerromatarrari berezko nortasuna eman zioten ezaugarri nagusiak hauexek izan ziren:gizabanakoaren goraipamena, soiltasuna, praktikotasuna eta luxurik eza.Hiru oinarri izan zituen erromatarren arkitekturak: praktikotasuna, hilezkortasun nahiaeta monumentaltasuna, azken hau botere erromatarraren erakusle.Eraikuntza- materialak:
erromatarrek materialak maisuki erabiltzen zituzten.
Materialtradizionalekin batera, beste berri batzuk berreskuratu, hobetu eta erabili zituzten,hala nola hormigoia edo morteroa eta adreilua. Hormigoia ez zen gaur eguneanerabiltzen dugun substantzia erdi likidoa (porlanaz eginda) baizik eta uharria, harripuskak, harea eta igeltsuz osaturiko nahasketa.Teknika hau mila urteko bat baino lehenago Ekialde Hurbilean asmatua izan zen, bainaerromatarrak izan ziren bere ahalbide guztiak ustiatu zituztenak.Material honenabantailak begi bistan daude: gogorra, iraunkorra eta merkea, baina balore estetikorikez dauka, horregatik erromatarrek eraikuntzak apaintzeko dekorazio-teknika anitzgaratu behar zituzten (adibidez marmolezko xaflak, pinturak edo mosaikoak). Gaur egunerromatar eraikuntza gehienetatik azaleko dekorazio hau desagertua dago, hormigoiaagerian utziz.Erromatarrek, lehen aipatu dugun bezala, adreilua ere erabili zuten, batez ereingeniaritza-eraikuntzetan, material honekin eraikina arinagoa eta azkarragoa altxatzenzelako.Material hauekin batera marmola ere erabili zuten, bereziki tenpluetan.Material arkitektonikoak lantzeko erari “opus” deitzen zaioEraikuntza- elementuak: Erromatarrek, etruriar artetik arkua (erdi-puntukoa) etaganga (kanoi-ganga, ertz-ganga eta kupula) hartu zituzten.Arkitektura erromatarra, ganga sistemak dituen aukerak material berriekin(morteroa eta adreilu zeramikoa) batera erabiltzerakoan, XIX. Mendean, burdinaeta hormigoi modernoa sortu arte, gainditua ez da izango.Greziar arkitekturatik sistema arkitrabatua ere erabili zuten. Noizbehinka bata nahizbestea. Sistema bi hauek erabiltzean egitura dinamikoak sortu zituzten, oinarrizkoakizan zirenak geroko arkitekturan.Kolomak euskarritzat baino apaingarri gisa erabili zituzten, askotan hormari itsatsita.Pilarea asko erabili zuten gangatuak ziren egiturak hobeto eusteko..Proportzio-ordenak: Greziar arkitekturatik ordena klasikoak hartu zituzten, bainaerromatarrek beren erara eta askatasun osoz erabili zituzten, adibidez, altueran ordenadesberdinak konbinatu zituzten (Coliseoan). Beste ordena bi gehiago gehitu zuten:toskanarra,etruskoengandik jasotako doriar antzekoa baina fuste biluziarekin etakonposatuak, kapitel korintiarra eta kiribildura joniarrak erantsita dituena.Erromatan, grezian ez bezala, eraikinaren barrualdea gehiago baloratzen zen eta izanzuten praktikotasunaren ideiarekin, gizakiari egokitutako barrualdeak eraiki zituzten(barne espazioak erabilpen ezberdinetarako) eta behar izatekotan, greziar ereduestetikoak baztertuz. Erromatarrak barneko espazioaren tratamenduaz askoarduratzen ziren eta agian arte erromatarraren ekarpenik garrantzitsuena espazioideia da. Orokorrean, esan dezakegu, erromatarrek beren zentzu praktikoa dela medioeraikinaren egitura eta erabilpena estetika baino gehiago baloratzen zituzten.Greziarrek erakinaren kanpoaldeaz eta estetikaz gehiago arduratzen ziren.ERAIKUNTZEN TIPOLOGIA1.- Eraikuntza erlijiosoak.Tenplua:Jatorri ezberdinetako elementuak konbinatzen zituzten: etruskoenak eta batez eregrekoak. Oinplano angeluzuzena.- Sistema arkitrabatua.- Ordena grekoak, batez ere korintiarra- Fatxada nagusian bakarrik arkupe sakona,- Podium-aren gainean kokatua. Bakarrik aurreko aldean ditu eskailerak.- Tenplu prostiloa (zutabeak aurrealdean) eta sasiperipteroa (zutabeak cellarenhormari atxikita).- Barnean gela bakar bat, izan ere erromatarrek espazio zabalak behar zituzten,tenpluetan jainkoaren eta jainkosaren estatuak gordetzeko eta konkistetakolortutako trofeoak erakusteko.- Tenpluen neurriak txikiak ziren.Adibideak: - “Fortunata Viril”: ezagutzen dugun tenplurik zaharrena. Erroman dago.

Entradas relacionadas: