Erromatar Antzerkia eta Poesia Epikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,85 KB
ANTZERKIA: Erromatar Antzerkiaren Jatorria
Erromatar antzerkiaren jatorria k.a. III mendean koka dezakegu. Antzerkia bertsoz idatzitako lana da eta ikuslegoaren aurrean antzezteko da. Antzerkien artean tragedia eta komedia bereiz ditzakegu. Tragediaren protagonistak jainkoak eta heroiak dira eta hizkuntza fina da. Komediarenak, aldiz, protagonistak kaleko gizonak dira eta hizkuntza lizuna da. Komedia erromatarrak monologo batekin hasten dira, iraganeko ekintzak azaldu ondoren, momentuko egoerak azaltzen ditu eta akzioaren etorkizunari buruzko informazioa ematen du. Arlo honetan Plauto eta Terenzio izan ziren autorerik nagusiak.
PLAUTO: Unbrian Jaio Zen
Plauto, Erromako komediagile bakarra, bere obrak galdu ziren, baina ez dakigu zein izan zen Plautoren originaltasuna. Plauto ez zela itzultzaile bat, baizik eta sortzaile eta imitatzaile bat. Plautoren obretan prologoa mantentzen da, prologoaren funtzioa oso zabala da. Argumentoa, pertsonaiak, lekuak, ekintzak, garai horretako gertaera politikoak aipatzen ditu. Plautoren obretan agertutako pertsonaiak kaleko jendea dira.
TERENTZIO: Plautok Euki Zuena Ez Lortu
Terentziok ez zuen lortu Plautok eduki zuen arrakasta, bere helburua erromatar ikuslegoa hezitzea zelako eta ez barre eragitea. Saiatu zen etika handiko lanekon Erromako publikoa hezitzen baina publikoak bizkarra eman zion. Bere hizkuntza dotore eta garbia da eta bere pertsonaiek era berean hitz egiten zuten Plautoren obretan aldiz, pertsonaiek kultura eta maila sozialaren arabera hitz egiten zuten.
POESIA EPIKOA: Horazio Olerkariaren Ikuspegia
Horazio olerkariak dioenez, epikaren helburu nagusia da errege eta buruzagien ekintza heroikoak kantatzea eta gorestea. Latinezko lehen poema epikoa K.a. III. mendeko Livio Andronikoren Odussia da, Homeroren Odisea lanaren itzulpena. Nevioren Bellum Poenicum ere mende berekoa da, Erromaren eta Kartagoren arteko guda kontatzen du. Kristo aurreko III eta II. mendeen artean, Eniok bere lan nagusia idatzi zuen Annales izenarekin. Erromaren historia bertsoz idatzi zuen.
P.VIRGILIO MARON: Italiako Iparraldeko Poeta
Virgilio Maron Italiako iparraldeko herrixka batean jaio zen. Erromara joan zen erretorika ikasketak egitera. Mezenasen eta Agusto enperadorearen literatura taldean sartu zen. Garai horretan hasi zen Eneida poema epikoa idazten, baina lan handi hura amaitu aurretik hil zen. Eneida, hamabi liburuko epopeia, Virgiliok konposatu zuen K.a. 29 eta 19 urteen artean.
M.ANEO LUKANO: Senekaren Iloba
Marco Anneo Lukano Senekaren iloba zen. Kordoban jaio arren, umetan eraman zuten Erromara, bertan ikas zezan. Neron enperadorearen agindupeko kuestore izan zen. Enperadoreak behartuta, Lukanok bere burua hil zuen. Gazte hil arren, Lukanok hainbat lan idatzi zituen: epigramak eta zenbait antzezlan. Heldu zaigun lan bakarra Pharsalia poema epikoa da.