Erromantizismoa eta positibismoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,97 KB

1.SARRERA:


Idatzia izatea da olerkiaren ezaugarrietako bat, eta horrek kultua landua izatea eskatzen du. Baina ez da nahikoa idazten duena kultua izatea. Olerkiak irakurri, ulertu eta gozatu behar dituenak ere alfabetatua izan behar du, ezinbestez. Horregatik herritarrak alfabetatu arte, hartzaile selektoek bakarrik izan dute idatziaz gozatzeko aukera. Euskal Herriaren kasuan, gure hizkuntzaren bilakaerak eragin handia Izan du literaturaren garapenean, eta horixe da olerkari eta olerkien azterketan ikusiko duguna. 1.-Euskararen alfabetatu gabeak gehiengoa izan dira azken 40-50 urteak arte. 2.-Horregatik, ahozkotasuna izan da nagusi gurean XX. Mendeak ondotxo aurrera egin arte. 3.-Olerkariek herritarrek kanmtatzeko moduko moldeetan eman izan dute beren lan poetikoa. 3. MARKO POLITIKO-KULTURALA: XIX.Mendean bi kultura-mugimendu aipagarri daude indarrean: Ilustrazioa eta Erromantizismoa. XVIII. Mendeko ilustrazioak eragin handia izan zuten garai hartako Europako ideietan. Hainbat estatuk, ilustratuen ideietan oinarrituz, aurrerapena estatu zentralista boteretsu batekin lotzen zute, hizkuntza eta nazionalitate txikien kaltean. Azkenean, monarkia konstituzionalak hartu zuen indarra absolutismoaren kaltetan, eta euskaldunek, karlismoaren alde egin baitzuten, beren foruak galdu zituzten. Erromantizismoa ere bidean zen ordurako, ordea, Europako erdi aldean sortu eta XIX. Mendean zabaldu zen kultura- eta politika-mugimendua. Schlegel jotzen da aintzindarietako bat. Neoklasizismoak inposatu nahi zituen arau zurrunen aurkako aldarria izan zen. 1.-Liberalen ildoan, alde batetik, honako ezaugarri hauekin: ->Indibidialtasuna. ->Giza eskubideen defentsa. ->Aurrerapen teknikoetan sinesmena. ->Estatuaren boterea mugatu beharra. 2.-Tradizionalisten ildoan. Bat egiten dute liberalekin zenbait ezaugarritan, baina iraganean ikusten dute galdutako paradisua. Antzinako istorio eta sinesmenetan, aspaldiko Arkadiaren ametsetan dituzte jarriak buru bihotzak, askotan fantasiaren hegaletan. 4. ERROMANTIZISMOAREN EZAUGARRIAK: 1.-Ilustratuek arrazoimenean jarritako konfiantza sendoa eten egiten da. Erromantikoak ez du uste ongizatea arrazoimeneann eta jakintzan oinarritu daitekeenik. 2.-Beraz, mundua ezagutzeko ez dira eredu aproposak ez geometria, ez matematika. Poetaren intuizioa da bidea. Bakoitza da norberaren munduaren sortzailea. 3.-Balio berriak: ->Ideala. ->Urruti-mina. ->Sinbolismoa. ->Norbanako sortzaileari guztizko autonomia aitortzen zaio. ->Artearen helburua artistak askatasunez lortzen duen edertasuna da. ->Benetako bizitza ez dago hemen. 3.-Literatura erromantikoaren ezaugarriak: ->Subjektibismoa. Ideal batean bilatzen da inguruko errealitate prosailkoak ukatzen duena. ->Paisaiak eta eguraldiak. ->Neoklasizismoaren estetikaren aurka, arauak hausteko. ->Aipaturiko ezaugarriok, bestalde, ez dira arrotz gaur egungo literaturan ere. Izan ere, gizakiaren betiereko arazoak dira horko horiek. 6. XIX. MENDEKO EUSKAL OLERKARIAK: Estilo berri bat sortzen da, horretara, ahozkoaren eta idatziaren artekoa, bietako ezaugarriak aldean dituena: erdi ahozkotasunaren estiloa. 1.-Hauen ezaugarriak: ->Mundu egonkor baten lekuko edo adierazle dira.  ->Garaiko gatazka politikoaren isla: foruen galera eta euskararen ardura. ->Euskal berezitasuna nabarmentzea. ->Baserri-munduko ikuspegia da nagusi. Naturaren mistizismoa. ->Bertsolarien ohiko moldeetan idazten dute. PIARRES TOPET ETXAHUN (1786-1862) Bizitza→ Zuberoako Barkoxen jaioa, zoritxarreko haurtzaroa izan zuen. Berak Etxahunen bizitziaren khantoria izeneko bertso sailean kontatzen digunez,gurasoek ez zuten maite izan “edertasunez pobre nintzalako sortu”. Gaztaroan, etxean neskame zuten neskatxarekin maitemindu zen. Gurasoek ez zuten onartzen semearen aukera, eta etxe aberats bateko alabarekin eskonarazi zuten. Ezkontza horrek ez zuen gauza onik ekarri. Emaztearen amorantea zelakoan, bere lagun bati egin zion tiro. Ondorioz espetxera joan eta handik irten eta gero erromes ibili zen. Eskale izan zen hil arte. Obrak→ 1. Olerki autobiografikoak. 2.Olerki satirikoak: Askoren ustez autobiografikoak bezain onak edo hobeagoak. Ezagunenak: Ofizialarenak, Gaztalondo handian, Bi ahizpak, Maria Solt eta Kastero, Barkoxeko eliza, Musde Tiraz. 3. Zirkunstantzia-olerkiak eta beste. Iritzi kritikoa→ Eskola gutxikoa. Haren ziri-bertsoetan eta olerki hunkigarrietan badira inongo olerkari eskolatuenak bezain onak, burutsuak eta irudimenez jantziak. Satirikoak edo ziri-bertsoak espresuki goraipatzekoak dira: Oi, labroari gaixua! bertso saila, Barkoxeko erretorari aberatsen alde zegoelako bota zizkionak: Maria Solt eta Kastero, atso eta agure zaharren arteko maitasun-harremanak direla eta egin zituenak, etab. Olerki autobiografikoak indar eta sentimenduz beteak dira. Etxahun, euskal olerkiaren baratzean, erromantikotasunez gailentzen zaigun poeta da. Dieresidun u-a! ü→ Etxahun. JOSE MARIA IPARAGIRRE (1820-1881): Bizitza→ Urretxun jaio. Madrilera aldatu zuten bizilekua gurasoek. 13 urte zituenean, Euskal Herrira itzuli zen eta karlisten aldeko borroketan sartu, euskal foruen aldeko lehian. Lehen karlistaldia amaitzean, ez zuen onartu Bergarako besarkadak eskaini baina bete ez zuen promesa, eta atzerrira alde egin behar izan zuen, beste askorekin batera. Atzerrian→ Caroline Duprez abeslari soprano frantsesaren babesa izan zuen. Frantsesa ikasteaz gain, zenbait olerkari frantsesen olerkiak irakurtzeko eta musika eta kantu-ikasketak egiteko aukera ere izan zuen. 1852an, Euskal Herrian zen berriz ere. Orduan kantatu zuen lehen aldiz, Gernikako arbola, Madrilgo kafetegi batean. Euskal Herrian ere egin zuen hainbat kantu-saio. Artzain eta tabernari, Argentina eta Uruguai aldean, zortzi seme-alabekin. Miresten zuten lagunek euskal aldundietatik diru-laguntza lortu zioten. Laguntza hori jasotzea Euskal Herrira itzuli zen. 1877an, familiakorik gabe. Itzulaldi horretakoa du bere Hara non diran ospetsua. Ez zuen etxekoekin berriz elkartzeko aukerarik izan. 1881ean hil baitzen alborengoak (pulmoniak) jota. Bertso eta kantuak→ Sei mota berez daitezke: 1. Aberkolak: Euskal Herria gai dutenak. Autobiografikoak ere hemen sar daitezke. Hiru ideia nagusi dira bertso hauen ardatz. Jainkoa, euskara eta Lege Zaharra. Ezagunena: Hara nun diran. 2. Amodiozkoak. 3. Umorezkoak. 4.Dedikatuak. 5. Kritikazkoak. 6. Kontatzaileak. Iritzi kritikoa→ Neurria eta errimak baldar samar erabiltzen ditu sarritan. Ez da bertso-jartzaile teknikoa, ez du puntu aberatserako joerarik, ez-kontrasterik, ez ironiarik. Olerkari baino musikari eta abeslari hobea dela esan daiteke, baina batez ere, kaleko, herriko jendearen sentimenduekin lotura bete-betea lortzen du. Herri-kantari modura neurtzen badugu, maila handia lortu zuen Iparagirrek. Euskal Herriaren egoerak eta herriarekiko konpromisoak markatu zuten Iparagirreren jarduna. LORE JOKOAK: Anton Abadia:  XIX.Mendearen bigarren erdiaren hasieran euskal ohiturak eta kultura bultzatzeko antolatu ziren jaialdietan, pilotari, bertsolari, dantzari eta abarrekin batera, olerkariek ere izan zuten beren lanak aurkezteko aukera. XIX. Mendearen bigarren ia zati osoan antolatu zituen (iparraldean) Abadiak Lore-joko horiek. Mendearen azken aldera Hegoaldean ere ospatu ziren. Erromantizismoak eragin handia zuen urte horietako bilakaeran. Baztertuetako hizkuntzek arreta berezia lortu zuten. Felipe Arreste Beitia (1841-1906): Bere obrarik garrantzitsuena Ama euskeriari azken agurrak.

Entradas relacionadas: