Erromantizismoa eta positibismoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,87 KB

Erromantizismoak


Ilustrazioaren garaia izan zuen ondorio bezala; erlijioak indarra Galdu eta komunitate zientifikoa eratzen hasi baitzen. XVII. Mendea “Arrazoiko aroa” bezala da ezaguna, eta XVIII. Mendea “argien mendea” bezala. Hau arrazoiaren nagusitasunaren emaitza da, Erdi Aroko iluntasunaren gainean. Errenazimentuan sortutako akademiak Inoiz baino biziago daude. Hauek hedapen zuzena eta ezagueraren Erabilera zaintzen dute. Ondorioz, Ilustrazioan jakitea jarduera Arauemaile eta instituzionalizatua da.

XVIII. Mendean poetika arauemaile garrantzitsuak argitaratzen dira, zeinetan Idazleek errespetatu beharreko arauak inposatzen diren. Arau hauek Poetika klasikoetatik ateratzen dira, Aristoteles eta Horazioren poetik-etatik Hain zuzen. Garai honetan filosofiak eskua sartzen du, bi korronte Desberdinekin; 1) arrazionalismo Cartesiarra (René Descartes) eta 2) Enpirismoa. Descartesek zioen arrazoiak soilik gidatu behar zuela Pentsamendua. Horregatik Bibliaren eta klasikoen (Aristoteles) Autoritatea zalantzan jarri zituen. Hala ere, literaturari begira, Uste zuen Aristoteles eta Horazioren aholku guztiak arrazoizkoak Zirela; beraz, hauek emandako aholkuak errespetatu beharreko arau (axioma) bihurtu ziren. Enpiristek aldiz natura ezagutzeko zentzuen Bidez ikustea ezinbestekoa dela pentsatzen zuten, hau da, gogoeta eta Behaketa kontuak hartuz ezagutuz. Defendatzen zuten esperimentuak direla gauzak ezagutzeko bidea. Gauzak horrela, haien ustez poetika klasikoen aholkuak ezin dira Axioma bihurtu, haien ustez literatura eraldatzen doan izaki biziduna Delako. Erakusten dute literaturan arauak apurtzeko joera dagoela, Eta hau olerkariaren askatasunarekin lotzen dute, hau da, lizentzia Poetikoarekin. Teorilari batzuk ikusi zuten klasikoen arau hauek Betetzeak ez zuela literatura-
lan baten kalitatea bermatzen. Gainera, Esaten zuten idazle bat ez zegoela hauengatik gidatua, baizik eta “goiko erregela” batek gidatzen zituela, hau da, proiektu Literario pertsonalak. Prioektu literario pertsonal hau edozein Erregelaren gainetik jartzen da, idazlearen sorrera askatasunari Askatasuna emanez. Enpirismoarekin, beraz, literatura arrazoitik Bereizten da alde emozionalarekin lotzeko, eta honek gustu Artistikoaren nozioa garatzen du; hots, artelanekiko sortzen den Sentikortasuna. Horrela, bi lan mota bereizten dira: 1) ederrak. Simetrikoak, harmonikoak eta kartesiarrak, baina hotzak normalean. Eta 2) bikainak. Polita ez izan arren, sekula ez da hotza izango eta Hartzailearengan zirrara sortuko du. Lan bikainak eraikitzeko beharra XIX. Mendeko erromantizismoak iragartzen du. Aurretik, Aurrerromantizistek esango dute idazleak kontuan hartu beharreko arau Bakarrak bere arau propioak direla, helburua literatura-lanaren eta Egilearen arteko erlazioa ulertzea eta balioestea delako. Literaturaren sorrera indibiduala bada, eta horrela ulertzen dute Hauek, literaturak ez du mundua irudikatzen, artistaren Sentikortasuna baizik; hau da, artistak mundua nola jasotzen duen, Bere perspektiba hain zuzen. Erromantizismoa Alemanian XIX. Mende Amaieran sortu zen mugimendu kulturala da. Erromantizistek Defendatzen dute sentimenduak arrazoia baino boteretsuagoak direla. Izen hau frantziar roman (eleberria) hitzetik dator. Literaturari dagokionez, kapitalismo Indrustrialaren eta arrazionalismo industrialaren kontra dagoenez, Nahiago izango ditu gai bezala natura, mitologia eta Erdi Aroa. Bestetik, erromantizismoak originaltasunaren etengabeko bilaketa du Bereizgarri. Gainera, defendatuko dute benetako idazle batek, Inspirazioari esker idatziko duela soilik, idazleak mundu Materialaren eta mundu espiritualaren arteko bitartekari bezala Ikusiko baitituzte .




Entradas relacionadas: