Erromantizismoa: Jatorria, Ezaugarriak eta Euskal Herria
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,46 KB
Erromantizismoa
XIX. mendean bi kultura-mugimendu aipagarri zeuden indarrean: Ilustrazioa eta Erromantizismoa.
Ilustrazioaren testuingurua eta zentralismoa
XVIII. mendeko Ilustrazioak eta Frantziako Iraultzak eragin handia izan zuten garai hartako Europako ideietan, mundu-ikuskeran eta antolamendu politiko berrian. Hainbat estatuk aurrerapena estatu zentralista boteretsu batekin lotzen zuten, hizkuntza eta nazionalitate txikien kaltetan.
Herri txikien alternatiba Erregimen Zaharra (absolutismoa) aldeztea izan zen, horrek eskaintzen baitzien beren foruak edo gobernu-eredua zaintzeko bermea. Azkenean, monarkia konstituzionalek hartu zuten indarra absolutismoaren kaltetan, eta euskaldunek karlismoaren alde egin baitzuten, beren foruak galdu zituzten.
Ilustrazioaren helburuak Espainian
Zientziaren eta esperimentazioaren bidez, gizartearen aurrerapena bilatzen zuen Ilustrazioak. Adierazgarri dira garai hartako Espainiako hainbat ekimen: ferrokarrila, telegrafoa, argi-indarra eta industria, besteak beste.
Penintsula aurrerabidean jartzeko, botere zentralista hobetsi zen. Hezkuntzari dagokionez, Moyano ministroak 6-9 urte bitarteko umeen derrigorrezko eskolatzea behartu zuen, bide batez gaztelania hezkuntza-hizkuntza bakar bihurtuz eta beste hizkuntzak baztertuz, nazio batua eta bakarra lortzeko asmoz.
Erromantizismoaren funtsa: Sentimenduen aldarria
Giza arrazoimenetik kanpo dauden sentipen, emozio, fantasia eta idealei bidea egin behar zitzaien erromantikoen iritziz. Horretarako, askatasuna beharrezkoa zen bai arteetan, bai politikan, bai ekonomian eta bai erlijioan ere.
Askatasunaren ikuspegiak gizartean
Aldarrikatzen duten askatasun hori bi ikuspegi ezberdinez ageri da gizartean:
1. Ildo liberala
- Indibidualtasuna: Askatasunak ez du mugarik behar.
- Giza eskubideen defentsa.
- Aurrerapen teknikoetan sinesmena.
- Estatuaren boterea mugatu beharra, botoa emateko guztien eskubidearekin lotzen dena.
2. Ildo tradizionalista
Bat egiten dute liberalekin zenbait ezaugarritan, baina iraganean ikusten dute galdutako paradisua. Kristau-fedea da mendebaldeko zibilizazioak eskaintzen duen askok jarraitzen duten bidea.
Beraz, erromantizismoak ezaugarri komunak baditu ere, bada erromantizismo liberal bat eta bada mitologiaren eremuan edo tradizioaren barrutian dirauen erromantizismoa ere.
Erromantizismoaren ezaugarri nagusiak
- Arrazoimenaren etena: Ilustratuek arrazoimenean jarritako konfiantza sendoa eten egiten da. Erromantikoak ez du uste ongizatea arrazoimenean eta jakintzan oinarritu daitekeenik.
- Intuizioa: Mundua ezagutzeko ez dira eredu aproposak ez geometria (Descartes) ez matematika (Newton). Poetaren intuizioa da bidea. Bakoitza da norberaren munduaren sortzaile.
- Balio berriak:
- Ideala: Mundu honetaz gain, beste mundu ideal bat dago, non edertasuna eta ontasuna agertzen diren. Horien bila abiatu behar du erromantikoak. Utopiara heldu nahiak agintzen du.
- Urruti-mina: Bai denboran (Erdi Aroa) bai lekuan (Ekialdea). Egunerokotasunetik ihes egin eta paisaia ukitugabeetan edo ahaztuetan dago zoriona.
- Sinbolismoa: Muga lauso horietara iristeko bidea da.
- Herri eta hizkuntza minorizatuak: Berebiziko garrantzia hartzen dute (Euskararen kasua). Erromantizismoak Europako herri txiki eta nazio sortu berrien ezagutza zabaldu zuen. Herri bakoitzaren hizkuntzaren alde egitean argi uzten du hizkuntza dela herriaren arima eta ardatza. Erromantikoek herri txikien alde egiten dute.
- Artearen helburua: Artistak askatasunez lortzen duen edertasuna da.
- Bizitza eta heriotza: Benetako bizitza ez dago hemen. Maitasuna heriotzarekin lotuta agertzen da. Askatasuna bihurtu da aldarri nagusi, ordura arte onartzen zen batasuna baztertuz.
Literatura erromantikoaren ezaugarriak
- Subjektibismoa: Hau da, nitasunaren obsesioa. Arazo pertsonalak dira gai nagusiak: maitasuna, heriotza... Iragan ideal batean bilatzen da inguruko errealitate prosaikoak ukatzen duena.
- Natura eta emozioak: Paisaiak eta eguraldiak askotan bat egiten dute idazlearen barne-egoerarekin.
- Arau-haustea: Moldeak hausteko joera dago, generoak nahasiz.