Erromanikoa: eraikuntza, egitura eta dekorazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,93 KB

Eraikuntza mota

Eraikuntza mota:

  • Batez ere erlijiosoak: elizak eta monasterioak (eliza eta klaustroa nabarmenak) dira.
  • Eraikuntza zibilak eta militarrak: gazteluak, gotorlekuak, harresiak …

Materialak

Materialak: Harlandua da gehienetan.

Oinplanoak

Oinplanoak:

Elizetan:

  • Oinplano basilikala: hiru edo bost nabez osatua, erdikoa zabalagoa, gurutzadura nabe batekin (trantseptua) eta hiru abside semizirkularrekin. Erdiko nabea altuagoa da.
  • Gurutze latinoko oinplanoa: luzetara nabe bakarra du, eta hau beste nabe batek gurutzatzen du (gurutzadura nabeak, trantseptuak); abside semizirkular bakarra du. Batzutan gorputzean hiru edo bost nabe izan daitezke eta erdikoa beti albokoak baino garaiagoa da; gurutzaduran ere hiru nabe izan ditzake kasu hauetan.
  • Peregrinazio oinplanoa: gurutze latinokoaren antzekoa. Burualdea oso garatua izaten dute: abside nagusiaren atzealdetik aldamenetako nabeak luzatu egiten dira eta nabe semizirkular bat sortzen da (girola edo deambulatorioa). Honen inguruan gainera kapera txiki batzuk zabaltzen dira, era erradialean (absidioloak). Peregrinazio elizek bereziki dute girola; kultura lekuak zabaltzen dituzte (mezak kaperetan), eta elizkizunak abside nagusian egiten diren bitartean, fededunei erlikiak gurtzeko sarbide erraza eskaintzen zaie (erlikiak girolaren azpiko kriptan egon daitezke).
  • Oinplano zirkularrak eta poligonalak: badaude gutxiago erabiltzen diren oinplano mota hauek.

Monasterioetako elizek albo batean klaustro bat izaten dute. Patio karratu bat da, erdian lorategi bat duena eta honen inguruan arkuak eta kolomak dituzten arkupetatutako lau galeriak agertzen dira.

Euskarriak

Euskarriak

  • Murrua: oso sendoa eta lodia, bao gutxi eta txikiekin. Hormen kanpoaldean, hau indartsuago egiteko, kontrahorma edo istribuak agertzen dira, gangen bultzadak eutsiz.
  • Pilareak: zutabea ordezkatzen dute. Gurutze formaduna, erdian gune karratu bat eta itsatsitako lau pilare/koloma dituena, bakoitzak arkuak jasotzen dituena (bi fajoia eta bi formero).
  • Zutabe erromanikoak: arte klasikoko proportzio sistema erabat hausten dute. Zutabeek fuste monolitikoa, basa atikoa eta kapitelak dituzte, liso nahiz dekoratuak (landare dekorazioa, irudi geometrikoa, eszena desberdinak garatuz historiatuak...). Kapitelaren gainean arkuak daude. Orokorrean koloma hormari edo pilareari itsatsita agertzen da; klaustroetan, aldiz, helburu eraikitzailearekin baliatzen dira, binaka jarrita (bi koloma elkartuta kapitel bana edo bakarrarekin).

Estalkiak

Estalkiak:

  • Gehienek ganga dute, hobetsiena kanoi ganga. Ganga hauek sostengatzeko edo indartzeko fajoia arkuak (arcu fajoia) nabearen ardatzean zeharka eta arku formeroak ardatzarekiko paraleloak daude, nabe nagusia eta albokoaren artean muga eginez. Kanoi gangak arku fajoien gainean eraikitzen dira eta ganga antolatu eta indartu egiten dute. Nabe nagusia estaltzen dute gehienetan.
  • Ertz gangak: bi kanoi ganga perpendikularki gurutzatuta, alboetako nabeetan kokatzen dira.
  • Abside semizirkularretan esfera-laurdeneko gangak agertzen dira (labe-ganga).
  • Kupula erromanikoak ez dira handiak izaten, ez dute linternarik; askotan kanpoaldean ezkutatuta gelditzen dira zinborioen barruan (dorre poligonalak edo karratuak) eta gurutzeriaren gainean altxatzen dira. Tronpak edo petxinak erabili behar dira, gurutzeria karratua izanez. Petxinek jatorri bizantziarra dute.

Baoak

  • Bao-une gutxi egoten da eta hauek estuak dira: ateak, leihoak. Erdi puntuko arkua erabiltzen dute, eta askotan txaranbeldua (abocinado) agertzen da.
  • Beste bao mota batzuk: arrosetoiak, bao zirkularrak motibo kalaturekin, eta saieterak, bao luze eta oso estuak.

Altxaera

Hierarkizatua azaltzen da, bai barnealdean eta baita kanpoaldean ere.

  • Barnealdean: tamaina desberdinetako nabeak: nabe nagusia zabalagoa eta altuagoa albokoek baino; bien artean arkuteriak irekiz. Eliza batzuetan, alboetako nabeen gainean eta nabe zentralera irekita (triforioaren bidez), galeria bat azaltzen da, tribuna, erromesentzako erreserbatua. Galeria honen zabalera alboko nabearen berdina izaten da. Horma fajoia arkuen bultzada jasotzen duten koloma/pilare itsatsien bidez tramutan zatituta agertzen da, nolabaiteko erritmoa jarriz.
  • Kanpoaldean: bolumen garbitasun handia. Hierarkizazioa erabatekoa da: nabe nagusia, gurutzadura nabea, gurutzadurako zinborioa, abside nagusia nabarmen azaltzen dira gainerako elementuen aurrean; fatxada nagusiaren alde banatara dorreak, baita gurutzadurako transepto nabearen besoetan ere. Gainera, murru edo hormen tramu bakoitza kontrahormen bidez zatituta agertzen da; hauetako bakoitza barrukoen isla izaten da.

Elementu dekoratzaileak

Elementu dekoratzaileak

Dekorazio elementu desberdinak azaltzen dira. Eraikuntza hauek pintura eta/edo erliebeak izan ditzakete, nahiz eta beti ez. Dekorazioa agertzen denean, zona edo zati berezietan kokatzen zen: erliebeak portadan, baoetan, kapiteletan..., edo moldura moduan bandetan ezarrita; pintura absideko horma eta/edo gangetan…

Dekorazio gai nagusienak hauek dira: zerra-hortzak, zig-zag motiboa, xake itxurakoa, diamante puntatua, arrosario gaia, txikorda erakoa... edo testu sakratuen gai erlijiosoak.

Helburu didaktiko erlijiosoa izaten dute gehienetan, fededun analfabetoei begira.

Argiztapena

Argiztapena

Bao-une gutxi egoten da eta hauek estuak direnez, argi gutxi sar daiteke; iluntasuna duten espazioak sortzen dira, otoitz egiteko eta barnebiltzeko egokiak.

  1. a) Baoguneak alboko nabeetan irekitzen dira; erdiko nabean argitasun gutxi dago.
  2. b) Tribunan baoak irekitzen dira; honela, nahiz eta zuzenean ez izan, erdiko nabea argiztatzen da, arkuterien bitartez tribunarekin komunikatuta. Tribunei esker argi gehiago lortzeaz gain, tenpluaren kapazitatea handitu egiten da.

Fatxada eta sarrera

Fatxada eta sarrera

Orientazio jakin bat, erabat sinbolikoa: burualdea ekialdean kokatzen da, eta sarrera mendebaldean. Eliza garrantzitsuenetan sarrera nagusiak bi dorre (karratu) izaten ditu alde banatara eta bakoitza nabe bati dagokio. Fatxada mota honek jatorri borgoiniarra duela dirudi.

Sarrera bao-uneak portada moduan antolatzen dira eta lau zati dituzte:

Alboko nabeetara ere egon daitezke sarrerak, baina gurutzadura nabea dagoenean, honen besoen muturrean zabalduko dira bakarrik.

Portada

Portada: Modu artistikoz diseinatutako sarrera da. Erromanikoan txaranbeldua izatea da ezaugarririk nabarmena. Zutabetan euskarrizten diren arku zentrokidez osatua dago.

Entradas relacionadas: