Erromanikoa: Arkitektura eta Pintura Ezaugarriak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,3 KB

Arkitektura Erromanikoa: Berrikuntzak

Berrikuntza nagusiena pilare erromaniko edo gurutze-formakoaren erabilera da.

Pilareak eta Arkuak

Fajoiak nabearekiko transbertsalki daude, eta formeroak, berriz, longitudionalki.

Estalkiak

Kanoi ganga.

Portadak

Forma txaranbeldua dute, arkiboltaz osatuta, eta arkibolten tamaina barrurantz txikitzen doa.

Apaindura

Harriz eta fresko teknikaz egiten da. Era askotakoa izan daiteke:

  • Geometrikoa (ajedrezatua, zig-zagean)
  • Landare-gaiak
  • Animaliak (errealak eta fantastikoak)
  • Figuratiboak

Erromes Bideak eta Santiagoko Bidea

Testuinguru Historikoa

XI. mendetik aurrera erromesbideen hedapena gertatu zen. Kontinentean egonkortze politikoa nagusitu zen eta, ondorioz, hedatze demografiko eta ekonomikoa eman ziren. Garaiko pertsonak galtzadetatik ibiltzen ziren ondorengo arrazoiengatik: merkataritza, gurutzadak, eskolaratzea eta erlijio-kutsu handia.

Santiagoko Bidea

Erromesbideetatik esanguratsuena Santiagoko Bidea da. Alfontso II.a Asturiaskoaren erregealdian apostoluaren hilobia aurkitu zen. Ondorioz, Mendebaldeko leku sakratu bihurtu zen. Ordutik aurrera, Santiagoko Bidea Santiago de Compostelan dagoen Apostoluaren hilobira heltzeko erromesek egindako bidea da.

Erromes Elizak

Santiagoko Bidean zehar eraikuntzak egin ziren, tipologia berezia sortuz: erromes-elizak. Eliza guztiek oinplanoan markatutako gurutzadura dute, eta nabeak gangadunak dira. Erdiko abside zabalak girola du, kapera erradialekin deanbulatorioaren inguruan eta gurutzaduraren besoetan. Erdiko nabean kanoi-gangak fajoiez indartuta daude, eta alboetan ertz-gangak ezartzen dira. Euskarriak zutabe itsatsiak dituzten gurutze-formako pilareak dira, eta tribunak nabe nagusian triforio eran kokatzen dira.

Pintura Erromanikoa: Ezaugarriak

Ezaugarri Orokorrak

Eskultura marko arkitektonikoari lotuta zegoen. Funtzio didaktikoa zuen.

Antinaturalismoa: irudiak zurrunak ziren, eszenek ez zuten erlaziorik... Espazioak lerroen bidez soilik markatuta zeuden, joera hieratikoak ziren nagusi eta aurpegiek espresibitate falta zuten.

Izaera laua eta aurrez aurreko ikuspegia.

Metamorfosia edo deformazioa: erabiltzen zuten, adibidez, Kristo zurruna (minik ez duena) gurutzean, Jainko garailearen irudia adierazteko, eta Birjina umearekin tronuan.

Ezaugarri Espezifikoak

  • Izaera sinbolikoa.
  • Adierazpen handia (pintura osoan).
  • Antinaturalismoa: Adierazpena edertasuna baino garrantzi handiagoa zuen.
  • Eskematizatzeko joera eta konposizio sinpleak.
  • Kolore lauak, tonu-itzalik gabe eta gama kromatiko txikia (nahasketarik ez).
  • Pintura bidimentsionala, laua eta bolumenik gabe.
  • Konposizio irekia. Irudiak aurrez aurre kokatuak, hieratikoak, estilizatuak eta luzangak.
  • Ez da inoiz hondoa agertzen, ezta perspektiba ere; hondoak uniformeak dira, kolore bakarrekoak.
  • Hormetarako fresko teknika erabiltzen da.
  • Aldareetako aurrealderako oholen gaineko pintura ere egiten da. Teknika tenplea da eta gaiak ugariak dira: Ama Birjina, Kristo edo santuen historiak.

Entradas relacionadas: