Erromako Poesia Lirikoa eta Plautoren Epidiko: Ezaugarriak eta Arauak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,59 KB
Erromako Poesia Lirikoa
Sarrera
Lirika generoa berandu garatu zen Erroman. Lehenengo poema lirikoak K.a. II. mendearen amaieran agertu ziren; horietan, Greziako poeta alexandriarren eragina nabaria zen. Kristo aurreko I. mendean, lirika garatu zen poeta-talde garrantzitsu baten inguruan: poetae novi edo neoteroi (poeta gazteak edo berriak). Poeta gazte horiek epikaren tradizioa eta seriotasuna baztertu eta bide berriak ikertzen hasi ziren. Neoterikoek adiskidetasuna eta arruntasuna aldarrikatu, eta poemetako gai nagusi bihurtu zuten. Talde horrek erromatarren artean oso arrakastatsua zen greziar azpigenero bat ere berritu zuten: elegia. Jatorrizko dolukantu hori amodiozko kantu erotikoa bilakatu zen, neoterikoen eraginez. Elegia berri horietako protagonista emakume batekin maitemintzen da, baina emakumearen maitasuna lortzeko oztopoak besterik ez du aurkitzen.
Katulo
Familia aberatsekoa zen. Erroman ikasi zuen, eta familiak Zesarrekin harreman zuzena izan arren, Katulok ez zuen kargu politikorik hartu nahi izan. Bizitzari etekina ateratzea zuen helburu nagusia, hau da, herritarra maitaleekin eta lagunekin gozatzea. K. Zezilio kontsularen emaztearekin (Klodiarekin) maitemindu zen. Klodia da, seguru asko, Katuloren olerkietako Lesbia. Poetae novi edo neoteroi (poeta berriak edo gazteak) taldeko poeta ezagunena da. Beste taldekideen lanak galdu egin dira. Gazte horiek erromatar poesia zaharra baztertu zuten, poesia greziarra askoz gehiago miresten zutelako. Poema luze eta azalekoen ordez, sentimenduz betetako poema laburrak proposatu zituzten. Carmina poema-liburua 116 poemek osatzen dute. Gehienak laburrak izan arren, luzeak badira ere. Katulok neoterikoen ohiko gaiak landu zituen: poesia erotikoa, lagunarteko esperientziak, naturaren deskripzioa, huskeriak, satira zorrotza, amodioaren gorabeherak, etab. Hizkera gaiari egokitua dago: hizkera naturala eta zuzena, poema laburretan (amodiozkoak eta lagunartekoak); eta hizkuntza jasoa, luzeetan (mitologikoak).
Ovidio
Familia aberatsekoa zen. Erroman erretorika ikasten hasi, eta Atenasen amaitu zuen. Bertan, ikasteaz gain, poesia-emanaldiak ere ematen omen zituen. Politikan aritu zen denboraldi txiki batean, baina laster itzuli zen poesiagintzara. Augustok aginduta, Tomisera erbesteratu behar izan zuen K.o. 9. urtean, eta hantxe hil zen. Ez dago argi Augustok Ovidio erbesteratzeko zein arrazoi izan zuen.
Ovidioren lanik ezagunenak hauek dira: Amores (Amodioak), Ars amatoria (Maitatzeko Ikasbidea) eta Tristia (Saminak). Amores poema-lana hiru liburutan antolatuta dago. Propertzioren elegien eragina nabaria da lehenengo lan horretan. Korina izeneko neska da protagonista; horrez gain, Ovidioren maitale guztiak ere agertzen dira. Kexa eta arrangura (me miserum!) dira nagusi; dena den, lan horrek badu ironia eta arinkeria ukitu bat. Ars amatoria bilduman irakatsi nahi du nola lortu maite den neskaren edota mutilaren maitasuna. Inoiz betetako poema didaktikoak dira, askotan barregarriak. Tristia erbestean idatzitako poema-lan nagusia da, herriminez eta arranguraz betea. Dirudienez, Ovidiok, apaltasunez, munduari erakutsi nahi izan zion Augustok ezarritako zigorra guztiz bidegabea izan zela.
Horazio
Familia xume batean jaio arren, Erroman eta Atenasen ikasteko aukera izan zuen Horaziok. Militarra izan zen, eta Brutoren (Zesarren hiltzailea) armadan borrokatu zen Errepublikaren alde. Bruto hil ondorengo Filiposeko gudan, armada utzi, eta kargu administratibo bat hartu zuen, kuestoretzako idazkaria, hain zuzen ere. Virgilio olerkariaren bitartez, Mezenasen literatura-taldean sartu zen Horazio. Bi lan liriko nagusi idatzi zituen Horaziok: Epodoak eta Odak. Epodoak hainbat gairi buruzko hamazazpi poema edo kantu labur dira. Poema horietan gai hauek ditugu: baserriko bizitza (beatus ille), gudek dakarten hondamena, agure zunen egitearen aurka eta Mezenas adiskidea goraipatzea, besteak beste.
Odak poema-bilduma 104 poemaz osatuta dago, lau liburutan banatuta. Hainbat gai lantzen ditu Horaziok poemetan: eguneroko bizimodua, barru-barruko sentimenduak, abertzaletasuna, bizitzaren gozamena. Azken gai hori da ezagunena: Horaziok gogorarazten digu bizitza laburra dela, eta daukagun denbora urria gozatu behar dugula (carpe diem).
Plautoren Epidiko
Plautoren komedia maitatuena da. Horrela dio, behintzat, Plauto berak, Bacchides obran: “Komedia hau nire burua baino gehiago maitatzen dut”. Argumentu korapilatsua du. Lan honetan, latindar komediako pertsonai klasikoak maisuki aztertzen ditu:
- Adulescens (gazte maitemindua): Gaztearen amodioak tramari hasiera ematen dio.
- Senex (zaharra): Aita gogorra izan arren, gauzak errazegi sinesten ditu. Akzioa ulertzeko iruzurtu izan behar du.
- Servus callidus (esklabo zaharra): Ezinbesteko pertsonaia. Komedia honek bere izena hartzen du. Protagonista izateaz gain, entzulegoarekin ere parte hartzen du. Obraren funtsa da. Genio mistifikatzailea.
- Epidikok bere nagusia den Estratipokles bitan salbatu behar du. Dirua ere lortu beharko dio.
- Akzioan murgiltzeko, Epidiko eta Tesprionen arteko elkarrizketa erabiltzen da. Tesprionek bertan gertatutakoaren berri ematen dio Epidikori. Ikuslea oso modu dibertigarrian sartzen da akzioan.
- Tesprionekin duen elkarrizketan, leporatzearen adiskidetasun doinuaren adibide garbia ikus daiteke: inolako lotsarik gabe biek lapurretan ibiltzen direla aitortzen dute. Tesprionek harrotasuna erakusten du.
- Plautoren komedia guztietan agertu zen testuingurua ere obra honetan ikus dezakegu: ohitura margoak, “vis comica” handiko agerraldiak, ohiko intrigaz osatutako egoerak, herri mintzaira, festa doinua, neologismoak eta hitz jokoak.
Latinezko Hitzak Gaztelaniara Bihurtzeko Arauak
- Amaierako -m desagertzen da.
- Azkeneko azentugabeko -e desagertzen da apokopea sortuz.
- Amaierako -u motza -o bilakatzen da.
- -x grafia -j bihurtzen da.
- -c grafia -z bihurtzen da.
- -es grafia -s bihurtzen da.
- -ae grafia –e bihurtzen da.
- y>i bihurtzen da.
- ph>f bihurtzen da.
- -th grafia –t bihurtzen da.
- ch- grafia –c edo –qu bihurtzen da.
- c->g/t->d/p->b pasatzen da.
- Letra bikoitz berdinak bakun bihurtzen dira.
- QU- pasa a qu, c, cu, g, gu.
- -ns>-s
- Bokal atonoak desagertzen dira. (tabula: tabla).
- ti-, te- ci-,chi-,ce-,-che>z
- b-/d-/g- desagertzen dira.
- PL-/FL-/CL- pasa a doble L (LL).
- -u pasa a –o (u>o)
- -i pasa a e- (i>e)
- -o pasa a –ue (o>ue)
- LL>ll eta NN>ñ
- e>ie
- Latinezko amaierako kontsonanteak gaztelaniaz galtzen dira, salbuespenak: M>n monosilaboetan/ -s eta -l mantentzen dira/ -R barne posiziora pasatzen da (Ad>A).
- F>h
- oe->e
- i>e
- ct>ch edo ct>it>-ch- (octo>oito>ocho)
- Bokal atono guztiak desagertzen dira (e,i,o,u), -A izan ezik (Aberir>Abrir).
- -Mn-, -ng-, -gn-, -nd-, -ni-, -ne- + bokala ñ-ra pasatzen dira.
- Au>o
- U>o
- -c´l-, -g´l-, t´l-> j (acuculam>aguja) / kontsonante + -c´l-, -g´l-, p´l-> ch (cingulum>cincho)
- ai>e (basiare>basiar>baisar>besar)
- N-M> l-m/ M-M> n-m / M-N> m-l / R-R > l-r eta r-l / TI-TI > ti-ci (animam > anima > anma > alma)
- Le, Li + bokala > ll > j (folia > holia > holla > hoja)
- EE> E / LL> i /OO> o / Oi>ui (cogitare>cuidar) / Eu>io (rubeum>rubio) Oa>ua (Joannem>Juan) / Ui>ue
- e>i
- /m’n/ > /mbr/, /m’r/ > /mbr/, /m’l/ > /mbl/, /st/ > /str/, /n’r/ > /ndr/
- ST+kontsonante > s+kontsonante (postpositum>pospuesto) / PT>tt>t (rupturam>rotura)/ M-T>nd (comitem>conde ) / XS>x (exspectationem>expectación)
- H galtzen da (hastam>asta)
- -i eboluzionatzen du (iam>ya, ianuarius>enero, iudicem>juez).
- O>U