Erromako Historialari Klasikoak eta Haien Lan Nagusiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,71 KB

Erromako Historiografiaren Hastapenak

K.a. V. eta IV. mendeak: Historiografiaren lehen aztarnak LIBRI PONTIFICUM izenekoetan aurkitzen dira. Bertan, pontifizeek gertaera garrantzitsuak idazten zituzten, hala nola:

  • Hauteskundeak eta magistratuen izenak.
  • Suteak eta beste hondamendi batzuk.

Liburu horiek ofizialak eta publikoak ziren. Pribatuak ere bazeuden; familia nobleen artean ohitura zen haien ekintzak goraipatzea eta idaztea, geroko belaunaldientzat.

K.a. III. mendeko Historialariak

Urtez urteko gertaerak bildu, eta antzinako Erromaren historia jaso zuten Annales idazkietan. Historialari aipagarrienak Fabio eta Luzio Zinzio dira. Grekoz idazten zuten, eta helburua Erromaren historia atzerrian zabaltzea zen.

Julio Zesar (K.a. 100-44)

Politikari eta militar garrantzitsua izan zen. Galiako konkistek eta Ponpeio agintariaren aurkako gerra zibilek garrantzi handia izan zuten bere bizitzan eta lanetan. Bi historia lan idatzi zituen:

  • Commentarii de Bello Gallico (Galiako Gerrari buruzkoa).
  • Commentarii de Bello Civili (Gerra Zibilari buruzkoa).

Bi lan horietan, Zesar da protagonista eta kontalaria. Xehetasun etnografikoak eta geografikoak eskaintzen ditu, beti ere hirugarren pertsona erabiliz. Hau propaganda egiteko eta testuingurua aldatzeko modu bat zen, bere burua goratu nahian.

Salustio (K.a. 86-35)

Gaztetatik politikan aritu zen, baina iruzurra leporatu zioten. Zesar hiltzean babes politikoa galdu zuen. Erromako pasarte garrantzitsuak jaso zituen bi lanetan:

  1. Catilinae Coniuratio: Katilina Errepublikaren aurka matxinatu zela kontatzen du, berak bizitako gertakizunak jasoz.
  2. Bellum Iugurthinum: Numidiako erregea hil ondorengo gatazkak kontatzen ditu. Gerra-historia eta historia politikoa eskaintzen digu lan honetan.

Salustioren Estiloa

Literaturaren ikuspegitik, kontakizun bizi eta interesgarria eskaintzen du Salustiok. Batzuetan, pertsonaien erretratuak eta hitzaldiak tartekatzen ditu. Beste batzuetan, idazle hasi berri eta trakets baten ezaugarriak ikusten dira:

  • Kronologia-aldaketak.
  • Zehaztasunik gabeko deskribapenak.

Tito Livio (K.a. 64/59 - K.o. 17)

Erretorika ikasi ondoren, Erromara joan zen eta bertan eman zuen bere bizitza. Lan nagusia Ab Urbe Condita da, hiriaren sorreratik Drusoren heriotza arteko historia jasotzen duena. Oso luzea denez, soilik laburpenak heldu zaizkigu; lan gehiena galduta dago.

Metodologia eta Filosofia

Tito Liviok aurreko historialarien testigantzak erabili zituen iturri gisa. Gertakizun baten bertsio desberdinen aurrean, denak ematen ditu, nahiz eta elkarren artean kontrakoak izan. Honen iritziz:

  • Bertuteari esker egiten du historiak aurrera.
  • Bertutea falta denean etortzen da hondamena.

Bere lanak deskriptiboak, narratiboak eta diskurtsoz beteak dira.

Kornelio Tazito (K.o. 55-120)

Hizlaria, politikaria eta abokatua izan zen, eta kontsula ere idazten hasi baino lehen. Erromaren historia idatzi nahi zuen Historiae eta Annales lanetan, baina lehenago hil zen. Bere lanetan ikus daiteke:

  • Jatorrizko iturriak erabiltzen zituen.
  • Beste historia-lan batzuk aztertzen zituen.
  • Ahozko lekukotasunak biltzen zituen.
  • Historiaren interpretazio egokia ematen zuen.
  • Deskripzio ugari egiten zituen.

Germania

Germania lanean, idazleak argi erakusten du deskribapenak egiteko zaletasuna. Germaniarren lurralde, ohiturak, geografia eta etnia bakoitzaren xehetasunak zehatz ematen ditu.

Entradas relacionadas: