Erromako Historialari Klasikoak: Errepublika eta Inperioa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,24 KB
ERREPUBLIKA
Zesar (K.a. 100 – K.a. 44)
Erroman jaioa. Silaren alboan hasi zen, baina laster diktadorea eta alderdiko burua bihurtu zen. Karrera politiko eta militar harrigarria izan zuen:
- Magistraturak eta kargu politikoak.
- Lehen Triunbiratua.
- Galiak konkistatu zituen.
- Gerra Zibilean Ponpeio menderatu zuen.
Zesarren obra historikoak
- De Bello Gallico: 8 liburu. Galiaren deskribapena eta herrialdeak.
- De Bello Civili: 3 liburu. Gerra Zibilaren gertakizunak.
Zesarren obretan beti aipatu izan da bere objektibotasuna kualitate gisa. Zesarrek hirugarren pertsonan idazten zuen, Zesarren izena errepikatzea inpaktanteagoa zelakoan. Gaur egun, Zesarren helburua propaganda politikoa egitea zela uste da. Narratzen dituen gertakizunak benetakoak dira zalantzarik gabe, baina batzuetan autoreak momentua eta testuingurua aldatzen ditu, beti bere burua defendatu eta goratu nahian. Zesarren iturriak lehen eskukoak dira. Zesarren hizkuntzaren, lexikoaren eta egitura sintaktikoaren garbitasuna eredu bihurtu da.
Salustio (K.a. 87 – K.a. 35)
Amiternon jaioa. Bizitza politikoan murgildu zen, Zesarren lagun mina izanik (Afrikan). Zesar hil ondoren, politika utzi eta obra historikoak idatzi zituen.
Salustioren obra nagusiak
- Historiae: Gaur egun galduta dago. 5 liburutan sailkatua. Silaren aginte politikoa kritikatzen du, askatasunaren defentsa eginez.
- Bellum Catilinae: Katilinaren aginte osoaz jabetzeko nahia narratzen du.
- Bellum Iugurthinum: Numidiako gerra kontatzen du.
Zesar historialari militarra bezala, Salustio historialari politikoa da. Moralista gisa ezagutzen dugu; bizitzaren laburtasunaz, izpirituaren nagusitasunaz, ohituren ustelkeriaz eta aberastasuna mespretxatu beharraz hitz egiten du. Historiaren ikuspegi dramatikoa dauka, pertsonaiak eta egoera gatazkatsuak aukeratuz. Bi teknika erabiltzen ditu:
- Deskribapena edo erretratua.
- Pertsonaien ahoan jartzen dituen hitzaldiak.
Estiloa zehatza, asimetrikoa eta arkaizantea da. Bere prosa sakona eta solemnea da.
INPERIOA
Tito Livio (K.a. 59 – K.o. 17)
Augustoren garaian, ideia unibertsalak pizten dira. Augustok plangintza politiko-ekonomiko-morala zuen, antzinako ohiturak eta bertuteak berreskuratzeko asmoz. Liviok Augustoren planarekin bat zetozen obrak idatzi zituen.
Ab Urbe Condita (Erroma Sortu Zenetik)
- Edukia: 142 liburu. Gaur egun 1-10 eta 21-45 artekoak kontserbatzen dira.
- Helburua: Mundu guztiaren gainetik dagoen herriaren ekintza ospetsu eta gogoragarriak narratzea, Erroma aberri handiena dela erakutsiz. Helburu moralizatzailea du.
Metodo historikoa: Akatsak ditu, historia literatura genero bezala ikusten baitzuen, eta ez obra zientifiko bezala. Liviok bere pertsonaien ahoan asmaturiko hitzaldiak jartzen ditu; beraz, ez dute balio historikorik, nahiz eta bitxi literarioak izan. Liviok iturrietatik hartutako analisiak ez ditu kontrastatzen; beraz, fidagarritasuna eskasa da. Estiloa brevitas-aren aurkakoa da, bere obrak kutsu poetiko bat baitu.
Tazito (K.o. 55 – K.o. 120)
Tazitoren obra nagusiak
- Agricola
- Germania
- Historiae: 14 liburuz osatua. Neronen heriotzaren urtetik Domizianoren heriotzara arteko Erromako historia narratzen du.
- Annales: Tiberio, Klaudio, Kaligula eta Neronen aginte garaiaren berriak narratzen ditu.
Iturri ezberdinak erabiltzen ditu (idatziak, ahozkoak, etab.). Aipagarria da Tazitoren zintzotasun eta objektibotasun nahia; haserrerik eta partzialtasunik gabe idazten duelako (sine ira et studio). Hala ere, ikuspegia sarritan ezezkorregia da. Historiaren ikuspegi moralizatzailea du.
Tazitok zehaztasuna eta asimetria ditu ezaugarritzat. Bere estiloa serioa da, bizitasunez eta grinaz beterik dago. Erretratu psikologikoak eta eszena dramatikoen deskribapena egiten artista bat da.