Erromako Antzerkigintza: Generoak, Plauto, Terentzio eta Seneka

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,7 KB

Erromako Antzerkigintza: Sarrera eta Generoak

Erroman, Gerra Punikoen ondoren gertatzen den helenizazio prozesuari esker garatu zen antzerkigintza.

Tragedia eta Komedia: Ezaugarri nagusiak

Antzerki mota nagusiak bi ziren:

  • Tragediak: Jainkoak eta heroiak aurkezten zituzten obrak. Ondorioz, obran erabilitako estiloa landua zen eta hizkuntza kultua.
  • Komediek: Gizon arrunta aurkezten zuten obrak. Erabilitako hizkuntza, berriz, baldarra eta informala zen.

Tragedia motak

  • Fabula crepidata edo coturnata: Gai grekoa zuten tragediak.
  • Fabula praetexta: Erromako legenda eta historian oinarritutakoak.

Komedia motak

  • Fabula palliata: Gai grekotik hartutako komedia latindarra.
  • Fabula togata: Gai eta pertsonaia erromatarrak agertzen ziren.
  • Fabula trabeata: Komedia erromatarra, nobleentzat egina.

Erromatar Antzerkigintzaren Aurrekariak

Erromatar antzerkigintzaren aurrekariak Aro Arkaikoa, Aro Klasikoa eta Aro Postklasikoa dira. Hauek ziren forma nagusiak:

  • Kantu Fesceninoak: Tonu satirikoa zuten adierazpenak ziren. Beraien helburua jainkoen inbidiak uxatzea zen.
  • Farsa edo fabula Atelana: Genero literario klasikoa.
  • Saturae: Musikatutako dialogo laburrak ziren; normalean flautista batek lagunduta.

Plauto (K.a. 215-184): Komediaren Maisua

Sarsinan (Umbriako hiria) jaio zen. Gaztaroan hainbat konpainia dramatikoetan parte hartu zuen, eta merkataritzan lan egiten saiatu zen, baina porrot egin zuen. Porrotaren ondoriozko zorrengatik, errota batean esklabo gisa lan egin behar izan zuen. Egoera horretan, arrakasta izan zuten hiru obra idatzi zituen (K.a. 215. urtean).

Une horretatik aurrera, hil zen arte (K.a. 184. urtea), eszenatoki erromatarraren jaun eta jabe bilakatu zen.

Argumentuen egiturari dagokionez, nahiko berdintsuak dira: gazte bat esklabo batez maitemintzen da, baina ez du hura erosteko baliabiderik. Ondorioz, bere esklaboak jaunari laguntzea erabakitzen du, bere manumisioaren truke. Amaiera beti zoriontsua da. Plautoren antzerkigintzaren helburua dibertitzea da, eta eszena bakoitzean efektu komikoa lortzea du xede.

Terentzio: Estilo Landua eta Hezitzailea

Jatorriz kartagoarra zen. Erromara esklabo gisa iritsi zen, eta Terentzio Lukano senatariak erosi zuen. Manumisioa lortu ondoren, legez, senatariaren izena hartu zuen. Eszipiondarren zirkuluan sartzea lortu zuen, eta oso gazte hil zen.

Helburuari dagokionez, obrek ez dute entretenitzea bilatzen, baizik eta erakustea. Erabilitako tonua landuagoa da, eta lexikoa askoz ere zabalagoa eta zainduagoa.

Erromatar eta Greziako tragedien arteko ezberdintasun nagusia zera da: tragedia grekoa antzezteko pentsatuta zegoen bitartean, tragedia erromatarrak irakurtzeko konposatzen ziren.

Seneka: Tragedia Erromatarra eta Estoizismoa

Kordoban jaio zen. Hezkuntza oso zabala jaso zuen, eta filosofia estoikoaren usteak bere egin zituen. Klaudio enperadoreak Korsikara erbesteratu zuen, baina Agripinak, bere seme Neron (gerora enperadore izango zena) hezteko ardura hartzeko, Erromara ekarri zuen.

Neronen tutore eta laguntzaile izan zen, Neronek bere buruaz beste egitera behartu zuen arte, ustez, konplot batean parte hartu zuelako.

Senekari bere tragediei patetismoa eta efektismoa ematea gustatzen zitzaien. Filosofo estoiko gisa, jainkoen eragina guztiz deuseztatzen du, gizakia bere patuaren jabe dela uste baitzuen.

Entradas relacionadas: