Erretorika: Diskurtsoak Sortzeko eta Jendaurrean Hitz Egiteko Artea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,32 KB

Erretorika: Diskurtsoak Idazteko eta Jendaurrean Hitz Egiteko Artea

Erretorika diskurtsoak idazteko eta jendaurrean hitz egiteko ikasten duen diziplina da. Diziplina teoriko eta praktikoa da, eredu erabilgarriak ematen dizkigu. K.a. V. mendean jaio zen Grezian, sofisten eskutik. Hala ere, lehen erretorika-hitzarmena Aristotelesek idatzi zuen, mende bat beranduago. Heziketa-sistema helenistikoetan diziplina garrantzitsua izan zen, eta, gero, Erroman, lehen abokatuak eta erretorika-eskolak agertu ziren. Zizeron hizlari eta politikari handiena izan zen, oratoriako hitzarmenen egilea. Kintilianok erretorikaren zentzua desbideratzen du.

Hiru Diskurtso Mota

  • Auzitegiaren diskurtsoa: Auzitegi batean babesteko edo norbait salatzeko diskurtsoa. Hizlariaren zeregina errealitatea frogatzea da.
  • Diskurtso politikoa: Parlamentu batean jarduera politiko zehatzerako diskurtsoa da. Hizlariaren zeregina proposamenaren bideragarritasuna frogatzea da.
  • Diskurtso erakusgarria: Pertsona bat gaitzesten duen diskurtsoa. Hizlariaren zeregina pertsonaren handitasuna frogatzea da.

Diskurtso Bat Eraikitzeko Bost Pausoko Prozesua

  1. Inventio: Gaia aukeratzea, testuingurua eta perspektiba zehaztea, eta puntu nagusiak era eskematikoan jasotzea. Diskurtsoa hasi baino lehen egiten da.
  2. Dispositio: Ideiak ordenarik egokienean jartzea. Lehen fasean edo diskurtsoa idazten den bitartean egiten da.
  3. Elocutio: Hitzik egokienak aukeratzea diskurtsorako. Diskurtsoa idazten den bitartean egiten da.
  4. Memoria: Diskurtsoa memorizatzea. Diskurtsoa idatzi ondoren egiten da.
  5. Actio: Ahotsaren modulazioak eta keinu egokiak aukeratzea. Memorizatzen den bitartean egiten da.

Diskurtsoaren Egitura

Diskurtsoak lau zutabetan oinarritzen du bere egitura:

  1. Exordio: Sarrera. Diskurtsoa zeri buruz hitz egingo duen azaltzen da (praepositio: diskurtsoa nola antolatuko den).
  2. Narratio: Gertaeren azalpena.
  3. Argumentatio: Gertaeren balorazio argumentatua.
  4. Conclusio: Diskurtsoaren amaiera.

Hizlariaren Helburua

Hizlari ororen helburua entzulea konbentzitzea da. Hori lortzeko, hiru bide daude:

  1. Alderdi logikoa erabiltzea.
  2. Alderdi emozionala erabiltzea.
  3. Bi alderdiak konbinatzea.

Hizlariak gaiaz hitz egiteko aditua eta pertsona ona dela erakutsi behar du. Emozio batzuk piztu behar ditu: haserrea, errukia, beldurra...

Erretorikari Buruzko Eztabaida

Historian zehar, erretorikak eztabaida handia sortu du. Erretorikarekiko jarrera negatiboa Platonekin hasi zen. Iritzi hutsa dela eta mundu sentiberaren itxuran oinarritzen dela esan zuen. Jarrera positiboa Kintilianorekin hasi zen, eta, gero, Errenazimentuan eta Ilustrazioan mantendu zen. Probabilitatea erakustea da, argumentazioa erabiliz. Erretorikak argumentatzen ikasteko balio du. Manipulazioaren arriskua beti dago; hori saihesteko, erretorika irakastea garrantzitsua da. T. Todorovek garrantzi handia ematen dio erretorikaren zentzu semiotikoari.

Entradas relacionadas: