Errestaurazioaren Krisia (1898-1923): Kausak eta Ondorioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,94 KB

Errestaurazioko Sistema Politikoaren Krisiaren Sarrera

Alfonso XII.aren garaian Errestaurazioko sistema politikoa eratu zen, eta lorpen inportanteak izan zituen hainbat arlotan. Gerra karlistari eta Kubako gerrari amaiera eman zitzaien, eta egonkortasun handia lortu zen 76ko Konstituzioaren eta bi alderdien txandakatze adostuaren bidez. Hala ere, Euskal lurraldeetako foruzaletasunari eta Kubako autonomia nahiari ez zitzaien irtenbiderik eman.

Maria Kristina erreginaordetzan geratu zen. Alfonso XIII.aren garaian sistemaren krisia sakondu eta orokortu zen. Gerra kolonialek, kinten sistemak eta langile mugimenduak Errestaurazioko sistema politikoa zalantzan jarri zuten, sistema ez baitzen gai arazo horiei irtenbidea emateko. Armada berriro hasi zen presentzia izaten bizitza politikoan, eta 1923an estatu-kolpe militar batek Errestaurazioko sistemarekin amaitu zuen.

98ko Krisia

  • Errestaurazioko lehen krisi handia: Hondamendi koloniala. Kubako Gerraren eta Parisko Bakearen ondorioz, Espainiak inperio koloniala galdu zuen. Nazioarteko krisia izan zen, Europaren hedakuntza inperialista gertatzen zen bitartean. Espainia isolaturik zegoen Kuban, eta potentzia kolonialaren estatusa galtzen ari zen. Krisi ekonomikoa eta gizarte krisia ere gaineratu ziren.

  • Erreakzioak (Erregenerazionismoa): Korronte ideologikoa sortu zen, Joaquín Costa buru zela. Proposamenak: hezkuntza hobetu, Europara zabaldu, autonomia lokala garatu, erdi mailako klaseen parte hartzea bultzatu (oligarkia, sozialistak eta anarkistak baztertzeko), erreforma sozialak, eta burdinazko kirurgialarien beharra sistema eraberritzeko.

  • 98ko Belaunaldia: Idazleak (Unamuno, Machado, Valle-Inclán, Azorín, Baroja eta Maeztu) eta pintorea (Zuloaga). Espainiari buruzko kezka zuten: Espainia ofiziala Espainia errealitatetik urrunduta zegoela uste zuten, eta Europarekiko atzerapenaren kontzientzia zuten.

Marokoko Gerra (1909-1927) eta Bartzelonako Aste Tragikoa (1909)

Gerra koloniala: 1909an marokoarrek meatze-trenbide bati eraso zioten. Kinten sistemak aberatsen semeak soldadutzatik salbu uzten zituen. Gobernuak Kataluniako erreserbistak Marokora bidali nahi izan zituen. Horren ondorioz, enfrentamendu gogorrak izan ziren Bartzelonan (eta Espainian erantzunik ez). Elizen erretzeak gertatu ziren. Errepresio gogorra izan zen matxinada amaitu ondoren.

Ondorioak (Aste Tragikoa)

  • Txandakatze-sistemaren krisia eta monarkiaren desprestigioa.
  • Kataluniako nazionalismoaren eta langile-mugimenduaren garapena.
  • Antiklerikalismoa ezaugarri izan zen herri-matxinadetan.

1917ko Krisia eta Diktadurarako Bidea

1917ko krisia hiru arlotan banatu zen:

  • Krisi Militarra

    Militarren berragerpena Espainiako bizitza politikoan 98ko hondamendiaren ondoren, eta kudeaketa politikoaren eta langile-greben kontra.

  • Krisi Politikoa

    Katalanismoaren indarra estatuaren zentralismoaren kontra, eta erregenerazionismoaren porrota sistema berritu nahian.

  • Gizarte Krisia

    Urritasunaren eta prezioen gorakadaren kontrako grebak, UGTk eta CNTk bultzaturik. Langile mugimenduaren indarraren aurrean, armada eta sektore katalanista batzuk gobernuarekin aliatu ziren, eta errebindikazioak baztertu zituzten.

Ondorioak (1917ko Krisia)

  • Egonkortasun sozial eza handia eta liskar larriak.
  • Krisi politikoa areagotu zen: txandakatze-sistemaren apurketa eta alderdien krisia (gobernu asko).

Errestaurazioaren Amaiera: Diktadura (1923-1930)

Krisiari Marokoko Gerraren porrota gaineratu zitzaion (Annual, 1921). Miguel Primo de Riveraren jeneralaren estatu-kolpea gertatu zen, Italiako Mussolini eredutzat hartuta. Bizitza politikoa bere erara 'erregeneratu' nahi izan zuen, batzuk kontra jarri zirelarik (PSOE, CNT). Alfonso XIII.ak boterea eman zion diktadoreari.

Entradas relacionadas: