Erresistentzia garatzeko entrenamendu sistemak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,33 KB
Indarra: Esfortzu muskular baten bidez kanpoko Erresistentzi bat mantentzeko, apartatzeko edo gainditzeko ahalmena. Indarra Izan daiteke:egonkorra,mugikorra,motela,azkarra,lehergarria.
Abiadura
Denbora laburrenean erantzun bat bilakatzeko edo garatzeko ahalmena.
Abiadura izan daiteke:Lekualdatzekoa,keinuzkoa, erreakziozkoa,buruzkoa.
ERRESISTENTZIA
: Esfortzu bat ahal den eta denbora luzeenean mantentzeko ahalmena.Aerobikoa/anaerobikoa.
OINARRIZKO KUALITATE FISIKOEN FAKTOREAK
Bi faktore Dira nagusi:
Arnas Aparatua
Sistema kardiobaskularra
FUNTSEZKOAKNerbio sistema
Gihar Sistema
Hezur sistema
Giroa
KANPOZKOAKElikadura
Herentzia
Faktore bi Hauen eragin positiboak dudarik gabe kualitate fisikoen garapenean eta Hobekuntzan zerikusia izango dute.
Esandako Faktoreak hobetzeko gai dira, herentzia izan ezik, noski.
4-KIROL ENTRENAMENDUAREN PRINTZIPIO NAGUSIAK
4.1-Entrenamenduan Parte-hartze aktibo eta kontzientea izatearen printzipioa
Kirolariak prozesu guztiaren erdigunea Izan behar duenez, berak parte-hartze aktiboa izatea ezinbestekoa zaigu.
Kirolariaren eta entrenatzailearen arteko harremana, errespetuzko eta lagun arteko erlazio finko batean Oinarrituta egon behar du.
Harreman finko hau, elkar informatze Eta elkarren arteko programaketa batean oinarriturik egon beharko luke:
- Bien arteko edo taldeko kideekin Helburuak argi zehaztea.
- Entrenamendu prozesuko saio eta aktibitate zehatz bakoitzaren zergatia Ezagutzea.
- Entrenamendu eta txapelketako emaitzak ezagutzea. Kirolariak bere lorpen Mailak ezagutu eta behin eta berriz, lortu nahi denaren eta lortutakoaren Erreferentziak izan behar ditu.
ENTRENAMENDU PRINTZIPIOAK
Entrenamendu
Batek emaitza egokiak eman ditzan arau edo printzipio batzuk bete beharko ditu;
Entrenamenduaren printzipioak ditugu:
ØAlde anitzetako printzipio (multilateral):
oEntrenatzen hasten garen lehenengo Urteetan entrenamendua orokorragoa izan beharko luke. Gaitasun guztiak modu Orokor batean garatuz. Urteekin espezializatzen joango gara norbere kirol eta Espezialitatera egokituz.
ØProgresio Printzipio:
oEntrenamendu sinple eta errazetik Hasiko geragogor eta konplexuenetara Pasatuz. Kirolariaren errendimendua hobetzen dioan heinean entrenamenduaren Karga progresiboki handitzen joan beharko du: Hasieran bolumenari garrantzia Emanik eta ondoren intentsitateari. Kargaren handitze hau modu progresibo eta Lasai batez egin behar da eta ez modu bortitzean.
ØAtseden printzipioa
:
oEntrenatzea bezain garrantzitsua da Honen ondorengo atsedena.
ØJarraikortasun printzipioa:
oEntrenamendua eraginkorra izan Dadin saioak jarraituak izan behar dira. Denbora luzez ez entrenatzeak ordura Arte lortutako maila gutxitzea dakar. Hau da ez dauka zentzu asko gaur Entrenatu bat egitea eta hurrengoa hemendik hamabost egun barru egitea.
ØBanakotasun printzipioa:
oKirolari bakoitza berezko Ezaugarriak ditu beraz entrenamendua bere ezaugarrietara egokitu beharko da. Honela entrenamendu bera ez zen baliagarria izango bi kirolari ezberdinentzat.
ØAldaera printzipioa:
oEntrenamendurako aukeratzen ditugun Ariketak ezberdinak izan behar dira monotonian eror ez gaitezen. Helburu berdin Bat lortzeko lan mota ezberdinak erabili eta tartekatu ditzakegu.