Errepublikaren Zabalkuntzaren Ondorioak eta Inperiorako Trantsizioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,65 KB

Zabalkuntzaren Ondorioak

Batetik, konkistei esker, aberastasun handiak lortu zituzten. Besteak beste, hauek aipa daitezke:

  • Gerran lortutako altxorrak
  • Konkistatutako lurraldeak ustiatzea
  • Merkataritzak gora egitea
  • Esklaboen lana

Bestetik, krisi politiko eta sozial handia eragin zuen:

Krisi Politikoa

Senatuak konkistatutako lurralde zabalak kontrolatzeko zuen zailtasunak eragin zuen. Horren eraginez, agintarien ustelkeria eta aginte-abusuak nagusi izan ziren.

Gizarte-krisia

Generalak eta goi-karguak konkistatutako lur ugariz jabetu zirenean gertatu zen. Horietan, latifundioak sortu eta esklaboek lantzen zituzten. Horrek nekazari txikiei kalte handiak eragin zizkien, prezioetan ezin zutelako latifundioekin lehiatu. Nekazariek zorrak egin edo lurrak saldu beharra izan zituzten.

Errepublikatik Inperiora

Gizarte Gatazkak

Konkistek aberastasun handia ekarri zuten Erromara, baina gizarte desberdintasun izugarri handiak ere sortu ziren. Pertsona batzuk aberastu egin ziren gerrako harrapakinekin, zergen kobrantzarekin, esklaboen erosketarekin eta lursail handien ustiapenarekin. Baina nekazari gehienek porrot egin zuten, lurrak utzi eta armadan sartu ziren. Askok saldu egin zituzten lurrak, eta Erromara joan ziren bizirik irauten ahalegintzeko.

Gerra Zibilak

Arazoaren ondorioz, Senatuak 3 gobernarik osatutako talde bati eman zion bere aginteen zati bat. Talde hori lehen triunbiratoa zen, Zesarrek, Ponpeiok eta Krasok osatuta. Baina Kraso hil zen partoen kontrako borrokan eta, berehala, Zesar eta Ponpeioren arteko gerra sortu zen. Zesarren kontrako erreakzioa sortu zen Senatuan. Egoera horren aurrean, Zesar Galiatik Italiarantz abiatu zen. Rubikon ibaia zeharkatu eta Italian sartzea Erromari gerra deklaratzea zen. Zubia zeharkatzean, zalantza egin zuen aurrera egin ala ez. Zesar eta Ponpeioren arteko gerra zibilak 4 urte iraun zuen eta Hispanian, Grezian eta Egipton garatu zen. Azkenean Ponpeio erail zuten eta Zesarrek irabazi zuen. K.a. 48. urtean, Zesar biziarteko diktadore izendatu zuten. K.a. 44. urtean, Marko Antoniok errege-koroa eskaini zion Zesarri. Berak uko egin zion, baina senatari batzuk beldurtu ziren. Zesar hil zuten. Zesar hil eta gero, agintea lortzeko beste borroka bat hasi zen. Bigarren triunbiratoan Lepido, Marko Antonio eta Oktavio kideak izan ziren. Marko Antonioren eta Kleopatraren suizidioak Mediterraneoaren jabe bakar egin zuten Oktavio, 33 urte zituela. K.a. 27. urtean Senatuak Oktaviori Augusto eta Printze tituluak eman zizkion. Horrela, Errepublika desegin eta inperioa hasi zen.

Entradas relacionadas: