Errepublikaren ondorioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,65 KB

Ia bi urtez, Azañaren gobernua Errepublikaren erreforma garrantzitsuenak martxan jartzen saiatu zen. Horren ondorioz, Espaina modernoagoa, demokratikoagoa eta laikoagoa bihurtzea nahi zuten.


Erreformak

1931-33 urteen artean, Azaña izan zen gobernuko presidentea eta bi urte horietan, aurreko mendetik konpontzeko zeuden arazo nagusiak jorratu ziren.


  • Nekazaritza-erreformak Espainiako nekazaritza-egitura eraldatzeko helburua zuen eta nekazaritza-ekoizpena eta nekazarien bizimodua hobetzea. Horiek lortzeko neurriak ezarri behar ziren: landatu gabeko lursailak desjabetzea eta lurrak jornalarien artean banatzea. Erreforma egiteko ardura Institución de Reforma Agraria (IRA) erakundeak zuen. Baina, ez zuten diru nahiko diru eta nekazariek desengainua hartu eta gatazka berpiztu zen.

  • Kataluinari autonomia eman zitzaion, 1932an Nuriako Estatua aprobatu zen , eta Generalitatea sortu zen baita ere.

  • Erreforma militarra funtzeskoa zen, armadak boterea asko zuen politikan. Errepublikari leial ez zena erretiro ordaindu behar zuen. Neurri honi esker,  ofizialen kopurua murriztea eta haien leialtasuna bermatzea lortu nahi zen.

  • Lan-erreforma garrantzitsuak egin ziren, langileen bizimodua hobetzeko. Hala nola, gutxiengo soldata eta istripu-aseguruak ezarri ziren.

  • Hezkuntza-erreforma, Bigarren Errepublikaren lehentasuna izan zen. Bi urteetan, 10.000 eskola eraiki ziren eta hezkutzarako aurrekontua %50 handitu zuten.


Erreformen aurkako oposizioa

Gobernuak lur-jabe handien eta Elizako zein armadako goi-hierarkien oposizioa topatu zuen, erreformak oso erradikalak zirela uste zutelako, bai eta beste batzuek; adibidez, anarkistek eta sindikatuek eraldaketa sakonagoak nahi.


1932ko abuztuan, estatu-kolpe bat heman zuen Sanjurjo jeneralak Sevillan, baina porrot egin zuten. Anarkistek, berriz, matxinadak egin zituzten, bai eta finkak okupatu ere, haserre zeudelako, nekazaritza-erreforma handiak egiten ari zirelako. 1933ko urtarrilean, nekazarita-matxinada bat eman zen Cadizeko herri batean, zebait hildakoekin.


1933ko irailean, ekonomia-krisia larriagotu eta gobernuaren onarpenik gabe, horrenbestez, Azañak dimititu zuen eta hauteskundeak egin ziren. Eskuineko alderdiak elkartuta aurkeztu ziren, CEDA (Eskuin Autonomoen Espainiako Konfederazioa) izeneko blokean, Gil Robles buru bezala.

Entradas relacionadas: