Errepublikaren Gobernua eta Indar Politikoak Gerra Zibilean

Enviado por Aitortxu y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,72 KB

Adostasun politiko berriaren bidez, Azañak José Giral Salamancako Kimikako katedradunari eman zion gobernu berria eratzeko eginkizuna, eta, orduan, herriari armak ematen hasi zitzaizkion. Gerra amaitu arte, erakunde errepublikanoak aniztasunean eta indarreko Konstituzioan oinarritu ziren, gerrak muga jakinak ezarri arren. Alderdi eta erakunde errepublikanoen dinamikak gobernu-aldaketak eta gatazkak eragin zituen, batzuetan odoltsuak, talde errepublikanoaren barruan.

Largo Caballeroren Gobernua

1936ko irailaren 5ean, Azañak Francisco Largo Caballerori eman zion Gobernua eratzeko agindua. PSOEko ezkerreko buruzagia zen, eta koalizio oso zabaleko kabinetea eratu zuen; horren barruan, euskal abertzaleak eta nazionalista katalanak, alderdi errepublikanoak, PSOE eta Alderdi Komunista zeuden. Egun batzuk geroago, lau ministro anarkista ere gobernuan sartu ziren.

Espainiako Gerra Zibilean, matxinatuak Madril erasotzen ari zirenean, aparteko gertakari bat jazo zen mugimendu anarkistaren historian: mugimendu horrek parte hartu zuen gobernuan. 1936ko azaroaren 5ean, Gaceta de la República izenekoak izendapenak argitaratu zituen:

  • Juan Peiró, Industriako ministroa;
  • Juan López, Merkataritzako ministroa;
  • García Oliver, Justiziako ministroa;
  • Federica Montseny, Osasuneko ministroa.

Urriaren 6an Euskal Autonomia Estatutua onestea neurri garrantzitsua izan zen. Azaroaren hasieran, Gobernuak utzi egin zuen Madril, hegoaldeko zutabeen mehatxupean baitzegoen, eta Valentziara joan zen. Madril Miaja jeneralak zuzendutako Defentsa Batzorde baten aginduetara gelditu zen; Pozas jeneralaren lankidetza izan zuen, eta garaipen moral handia lortu zen, armada frankistak hiriburua hartzeko ahalegin guztiek huts egin baitzuten. Largo Caballeroren gobernuak, hurrengo hilabeteetan, erreforma politiko eta militar nagusiak egin zituen. Atzerakada batzuk egon arren, Errepublikak Guadalajaran izandako garaipenarekin konpentsatuta, garaitzeko konfiantza handia zegoen. Hala ere, beste faktore batzuek zaildu egin zuten egoera.

Alderdi Komunistaren Gorakada

Espainiako Alderdi Komunistak 10.000 kide zituen gerra hasi zenean, eta gero eta protagonismo handiagoa hartu zuen, honako hauen eraginez:

  • Barruko diziplina.
  • Errusiako horniduren kontrola, funtsezkoak baitziren gerrarako, mendebaldeko herriek blokeoa ezarri zutelako, Esku Hartze Eza Batzordean oinarrituz.
  • Gainerako indar errepublikanoen arteko zatiketa.

PCEk gehienbat batasuna eskatzen zuen, batuta jarduten zuen etsai bati aurre egin ahal izateko. Izan ere, Katalunian alderdi sozialista eta komunista guztiak alderdi berri batean batu ziren: Kataluniako Alderdi Sozialista Batua (PSUC).

Entradas relacionadas: