Errepublikaren aurkako altxamendua eta gerraren garapena

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,24 KB

Errepublikaren aurkako altxamendua eta gerraren garapena

1 Altxamendua

1932ko altxamendua (Sanjurjada) gidatzeagatik kondenatu zuten eta Biurteko Beltzean askatu zuten. Ezkerrak irabazi zuenean Portugalera erbesteratu zen. Handik itzultzeko bidean hil zen. Honen ondoren, Franco jenerala nabarmendu zen erreboltarien gerra-buruzagi nagusi gisa.

Alzamiento Nacional (1936ko uztailak 17-18)

  • Nazionalen gunean horrela deitu zioten II. Errepublikaren aurka eginiko altxamenduari. 1936ko uztailaren 17an matxinatu ziren Marokoko tropak, Franco buru, eta preso hartu edo hil zituzten gobernu konstituzionalari leial iraun zuten militarrak. Franco jeneralak Kanarietako Uharteetan zuen postua une hartan eta Marokora joan zen armadaren buruzagitza hartzeko.
  • Melillan hasi zuen Yagüe jeneralak. Franco, berriz, Marokoko armadaren buru jarri zen. Aldi berean Queipo de Llano Sevillan, Mola Iruñean eta beste zenbait altxamendu izan ziren.
  • Ordena eta erlijioa defendatzen zuten aitzakiaz justifikatu zuten altxamendua. Nazionalismoa eta zentralismoa nahi zituzten.
  • Bartzelona eta Madrilen altxamenduak porrot egin zuen, baina beste hainbat lekutan indarra hartu zuen eta Espainia bi gunetan banatu zen. Gerra zibila hasi zen.

Gobernuak, 1932ko Sanjurjadaren antzera saioak porrot egingo zuelakoan, ez zituen behar bezalako neurriak hartu. Casares Quiroga, Gobernuko presidenteak, kargua utzi zuen. Azañak, Errepublikako presidenteak, Giral (ezkerreko errepublikanoa) agindu zion gobernua osa zezan. Errepublikazaleak izan ziren ministro guztiak, baina Herri Fronteko alderdi guztien sostengua zuten.

Ekonomiaren ikuspegitik,

  • Gobernuak industriaren eta meatze-baliabideen parte handiena eta penintsularen ekialdeko nekazaritza lurrak gorde zituen beretzat.
  • Erreboltariek Mesetako labore lurrak zituzten: Galizia, Leon, Gaztela, Nafarroa, Araba, Sevilla, Cadiz, Kanarietako Uharteak eta Maroko.

Armada kopurua ia berdina banatu zen bi aldeetan, baina erreboltariek kolonietako tropak zituzten eta horiek ziren esperientzia handiena zutenak.

Laguntzak:

  • Gobernuaren alde jarri ziren ezkerreko erakunde politiko eta sindikalak.
  • Erreboltariek, berriz, Falangeko milizien eta errekete karlisten laguntza izan zuten.

Bi Espainiatan banatu zen estatua eta Euskal Herrian ere bi aldeetan banatu zen:

  • Alde batean, Araba eta Nafarroa, matxinatuen alde.
  • Bestalde, gobernuari leial iraun zuten Bizkaiak eta Gipuzkoak, hiru bloke handitan banaturik (eskuin, ezker eta nazional). Salbuespenak izan ziren, Donostiako Loiolako kuartela, adibidez. Kostaldeko euskal lurrak bere kideetatik apartatuta geratu ziren. Kantabria eta Asturiasekin batera. Komunikazioak oso zailak izan ziren hauentzat eta oraindik oztopo gehiago izan zituzten kanpoko estatuen interbentzioaren aurkako tratua sinatu zenean, itsasbideak eta mugak blokeatu egin baitziren.

Iruñean egoteak garrantzi handia izan zuen. Bere postutik errazagoak ziren karlistekiko harremanak, estatu-kolpearen prestakuntzari begira, karlistak nagusi baitziren Nafarroan. Errepublikaren hasieratik ari ziren karlistak bere indar paramilitarrak, erreketeak, entrenatzen, faxista italiarren laguntzaz. Beraz, uztailaren 18an, armadako tropez gain, ongi antolatu eta ekipaturiko guda-talde ugariak erabili ahal izan zituzten erreboltariek iparraldeko frontean.

2 Gerraren garapena:

  • Erreboltariek konpondu behar izan zuten lehen arazoa armada Marokotik Penintsulara garraiatzea izan zen eta, horretan, garrantzi handikoa izan zen italiarrek eta alemanek emandako laguntza. Bi herri horietako hegazkinen bitartez aireko zubi bat antolatu zuten Afrika eta Andaluzia bitartean eta horrela igaro zen kolonietako armada.
  • Penintsulara igaro bezain laster, altxaturiko tropak elkartzen saiatu ziren eta Madrilerantz abiatu ziren.
  • Baina, espero ez zuten bezala, Madrilgo hiriaren konkista saioak huts egin zuen hasieran, Errepublikako armadak, miliziek eta Nazioarteko Brigadek oso gogor defendatu baitzuten. Porrotaren ondoren, hurrengo baterako utzi zuen Francok Madrilgo konkista eta gerra luze bati ekiteko antolamendutan hasi zen.

Entradas relacionadas: