Errenazimentuko eta Erlijio Erreformako Hiztegia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,37 KB
Kolonaurreko herriak: Amerikan bizi ziren herriak edo kulturak Kolon heldu baino lehen.
Kartografia: Mapak aztertzen dituen zientzia.
Mapa portulanoa: Portuak eta kostaldeko oztopoak adierazten dituzten mapak.
Astrolabioa: Izarraren posizioan oinarritzen den orientatzeko tresna.
Iparrorratza: Ipar geografikoa adierazten duen orientatzeko tresna.
Karabela: Oso azkarrak eta zama edukiera handia duten belauntziak, Aro modernoan sortutakoak.
Kristobal Kolon: 1489. urtean Amerikara heldu zen lehen nabigatzailea izan zen.
Tordesillasko Ituna: 1494an Tordesillasen sinatutako ituna, aurkitutako lurraldeak Portugal eta Gaztelaren artean banatzeko.
Magallanes: Munduari lehen bira emateaz gain, lurra biribila zela frogatu zuen nabigatzailea.
Elkano: Magallanesen tripulantea, Getariarra eta Magallanes hil zenean munduari bira eman zion pertsona, 1519an.
Kolonia: Atzerriko herrialde batek menderatzen duen lurraldea.
Pribilegioak: Pertsona batzuek baino ez dituzten eskubideak edo betebeharren faltak.
Gizarte estamentala: Estamentuetan banatuta dagoen gizartea, hau da, bizitzeko eraren arabera sailkatuta.
Monarkia: Estatuburutzat errege-erregina duen herrialdea.
Burguesia: Botere ekonomiko eta politiko handia duten taldeak.
Humanismoa: XIV. mendean sortu eta XV. mendearen amaieran eta XVI. mendearen hasieran une gorena izan zuen filosofia eta kultura korrontea.
Errenazimentua: Aintzinaro klasikoen berreskurapena suposatzen duen XV. eta XVI. mendeetako Europako mugimendu kultural, politiko eta artistikoa.
Geozentrismoa: Lurra unibertsoaren erdigunea dela bultzatu zuen teoria.
Heliozentrismoa: Eguzkia unibertsoaren erdigunea dela eta gainontzeko planetak bere inguruan biratzen dutela bultzatzen duen teoria.
Antropozentrismoa: Gizakiari garrantzia ematen zion humanisten pentsamoldea.
Teozentrismoa: Jainkoa erdigunea zela eta Erdi Aroko pertsonak sortu zuten pentsamoldea.
Mezenasa: Artisten babesleak eta haien lanak finkatzen zituzten pertsona aberatsa.
Gutenberg: 1440. urtearen inguruan inprenta mugikorra asmatu zuen asmatzailea.
Koperniko: XVI. mendean teoria heliozentrikoa garatu zuen pertsona.
Quattrocentoa: XV. mendean eman zen eta kulturaren erdigune bezala Florentzia zuen arte estilo errenazentistaren lehenengo aldia.
Cinquecentoa: XVI. mendean eman zen eta kulturaren erdigune bezala Erroma zuen arte errenazentistaren bigarren aldia.
Kupula: Estalki semiesferikoa.
Erreforma (erlijio erreforma): Erdi aroaren amaieran Eliza katolikoaren zenbait ohitura eta sortutako kritikak zirela eta eman ziren hots kritikoak.
Kontraerreforma (erlijioari dagokionez):
Biblia: Kristauen liburu sakratua.
Koltzilioa: Kontraerreformaren erabaki nagusiak hartzeko elizako goi karguen bilera.
Trentoko Kontzilioa: 1545 eta 1563 urteen artean katolikak eta protestanteak bakatzeko bildu zen goi karguen bilera.
Dogma: Ukaezina den baieztapena, zalantzan ezin dena jarri.
Erlijio-dogma: Ukaezina den printzipioa.
Anglikanismoa: Henrike VIII. erregeak 1534an Ingalaterran Eliza katolikoari banatuz sortu zuen erreforma mugimendua.
Kalbinismoa: Joan Kalbinek Genevan (Suitzan) Eliza katolikotik banatuz sortu zuen erreforma mugimendua.
Induljentziak: Diruaren truke partekatzeko saltzen ziren elizako dokumentuak.
Iñigo Loiolakoa: Erreformari aurre egiteko eta Aita santuak defendatzeko Jesuitak sortu zuen pertsona.
Inkisizioa: Eliza katolikoaren auztegia, Elizaren aurkako ideiak epaitzeko eta zigortzeko.
Eskumikatzea: Eliza katolikotik baztertzea, sakramentuak jasotzen debekatuz.
Zelibatua: Kleroak ezkontzeko debekua.