Errenazimentuko eta Erdi Aroko Musikaren Historia
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Música
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,21 KB
Errenazimentuko Musikaren Ezaugarriak
Errenazimentuko musikak honako ezaugarri nagusi hauek ditu:
- Polifonia: Ahots bat baino gehiago ditu beti.
- Erabilera: Polifonia ahots-musikan nahiz musika instrumentalean erabiltzen da.
- Berdintasuna: Ahots guztiek, lau nahiz sei izan, garrantzi bera dute.
- Erritmoa: Erritmo neurtua eta erregularra da.
- Testua: Hitzek garrantzi handia dute.
Musika Egiteko Lau Teknika Nagusiak
Errenazimentuan lau teknika nagusi erabiltzen ziren musika konposatzeko:
- Imitaziozko kontrapuntua: Ahots batean doinu labur bat azaltzen da eta beste ahots batek imitatu egiten du jarraian, doinu berean, apur bat altuago edo baxuago (4.eko edo 5.eko distantzian). Beste ahotsek berdina errepikatzen dute elkarren segidan.
- Teknika homofonikoa: Ahots guztiek bertikalean kantatzen dute, erritmo berean eta hitz berak erabiliz.
- Bariazioaren teknika: Gai bera erabiltzen da, baina agertzen den bakoitzean aldaketa edo "bariazioak" egiten zaizkio. Doinua, erritmoa edota harmonia alda daitezke.
- Cantus firmus teknika: Ahots batek doinu bat kantatzen du eta gainerakoek bilbe polifoniko bat osatzen dute haren inguruan.
Ars Nova: Erdi Aroko Polifoniaren Gailurra
Erdi Aroko polifoniak XIV. mendean jo zuen goia Ars Nova mugimenduaren bidez. Ars Nova gotikoko gizakiaren adierazpen molde nagusia izan zen, non erritmoak eta harmoniak aberastuz joan ziren. Guillaume de Machaut da garai hartako musikaririk ezagunena.
Lehenengo Forma Polifonikoak
- Organuma: Doinu gregoriano bati 4. edo 5.eko distantzian bigarren ahotsa gehitzean datza.
- Organum neurtua eta klausulak: Organum neurtuan ahots batek erritmo neurtu bati jarraitzen dio. Klausulak bi ahotsek erritmo neurtuari jarraitzen diotenean sortzen dira.
- Motetea: Ahots bakoitzak bere hitzak kantatzen ditu eta erritmo desberdinak dituzte.
Trobadoreak eta Musika Profanoa
Trobadoreak eta trobalariak: Trobadoreak poeta-musikariak ziren eta zaldun amodioa kantatzen zuten.
- Trobadoreak: Oc hizkuntzan kantatzen zutenak.
- Trobalariak: Oïl hizkuntzan kantatzen zutenak.
- Minnesingerrak: Alemanez kantatzen zutenak.
Trobadoreen Musikaren Ezaugarriak
Erritmo neurtua eta markatua dute, azentuen eta testuaren edukiaren mende. Musika-tresnez lagunduta interpretatzen zen.
Alfontso X.a Jakitunaren Kantigak
Obra honetan askotariko 417 doinu biltzen dira: Probentzako trobadoreen doinuak, espainiar erromantzeak eta arabiarren zein juduen eraginpeko kantuak.
Erdi Aroko Musika Instrumentala
Musika instrumentalaren hastapenak zailak izan ziren. Hasieran, Elizak ez zituen begi onez ikusten instrumentuak, gurtza paganoekin lotzen baitzituen. Hainbat musika-tresna Asiatik iritsi ziren Europara, Bizantziotik eta Espainiatik igarota.