Errenazimentuko Arkitektura eta Michelangeloren Eskulturak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 9,08 KB
ARKITEKTURAREN EZAUGARRI OROKORRAK:
Eraikuntza-tradizio klasikoa berreskuratuz eta ideologia arkitektoniko berriaren teoria guztiak formalduz hasi zen arkitektura errenazentista. Florentzia hasi eta garatu zen XV.mendean, Medici familiak sustaturik.
Quatrocentoko Arkitektura
Florentzia izan zen Errenazimentuko arkitekturaren lehenengo zentroa.
Filippo Brunelleschi
Arkitektu, eskultore, asmatzaile eta injinerua. Santa Maria del Fioreko kupula zoragarrian dimentsio handiko gunea eraiki zuen danbor ortogonal baten gainean.
Michelozzo
Medici-Ricardi jauregia egin zuen. Jauregi errenazentistaren tipologia finkatu zuen: erlatz handi batekin errematatuko hiru gorputz horizontal noiz edo noiz kuxinduak.
Alberti
Meriturik aipagarriena zera izan zuen: jakin izan zuela elementu klasikoak Errenazimentuko norma arkitektonikoan txertatzen. Bere obrarik inportanteena Mantuan dago: San Andres eliza. Rucellai jauregiko fatxada egin zuen ere.
Cinquecentoko Arkitektura
Sasoi horretan estilo errenazentista sistematizatu egin zen eta handitasuna eta klasizismo handiagoa lortu zituen. Erroma kultur gune bihurtu zen, Aita Santuaren babespean.
Bramante
Klasizismo arkitektonikoari hasiera eman zion.
San Pietro in Montorio
Tenplu eredu bat sortu zuen obra honekin. Harmailadi eta podium baten gainean altxatua, apaindura handirik gabeko eta kupuladuna, toskanar kolomateria batez inguratuta dago.
Vatikanoko San Pedro Basilikaren proiektua
Gurutze grekozko oinplanoa (Lurraren irudia) eta petxinek eusten duten kupula ikaragarria (Zeruaren irudia) dauzkan basilika honek unibertsoa sinbolizatzen du eta Aita Santuaren boterea irudikatzen lortu zuen.
Migel Anjel
Vatikanoko San Pedro Basilika kupula amaitzeaz arduratu zen. Bramanteren oinplanoa errespetatuz sekulako kupula eraiki zuen. Kupulak 138metroko altuera du.
Vignola
Jesuiten elizaren eredua ezarri zuen Il Gesu egin zuenean. Eraikin horrek nabe bakarreko oinplano basilikala du.
Palladio
Antzinateko teorikoa berau, estilo klasizista orokortu zuen Rotonda (Villa Capra ere deitua) bezalako villa edo landetxeetan; arkitektura paisaian integratu zuen. Zutabe doriar erraldoiak dituzten atariak eraiki zituen idulki baten gainean eta bertara heltzeko harmailadi batetik igo behar da; eraikinak kupula bat dauka erdian.
Manierismoa
Estilo manierista 1520tik aurrera hasi zen. Hurrengo ezaugarriak zituen: Ordena klasikoarekin apurtu zuen. Elementuen, proportzioen eta kapritxozko dekorazioaren erabilera guztiz librea.
Migel Anjel
Obrak: Biblioteka LLaurrentziarreko eskailera eta Medicitarren kapera.
Giulio Romano
Arkitektura manieristan ordezkari onena. Obra: Mantuako Tearen jauregia, batasunik gabeko eraikin honetan, kapritxoz eta modu bitxia konbinatu zituen elementu arkitektonikoak.
Michelangeloren Eskulturak
David-a (Michelangelo)
IZENA: David-a. EGILEA: Michelangelo. KRONOLOGIA: 1501-1504. NEURRIA: Bloquea kontuan hartuz, 4,34m-ko altuera. Iruzkindu beharreko eskultura David-a da. David-a Michelangelo Buonarrotik egin zuen. Michelangelo, Capresen, 1475eko martxoaren 6an jaio zen eta Erroma, 1564ko otsailaren 18an hil zen. Pizkundeko eskultore, margolari, arkitekto eta olerkilari italiarra izan zen, pinturan eta arkitekturan inoiz izan den artista handienetarikoa. Era askotako lanak egin zituen artearen hainbat alorretan. Hori dela eta, Pizkundeko gizonaren arketipotzat hartzen da, Leonardo da Vinci garaikide eta etsaiarekin batera. David-a, Goliath-i aurre egiteko ekintzaren aurreko tentsio bat aurkezten du, ezkerreko sorbaldan tentsioa eroriz. Miguel Angelek, Donatellok ez bezala, ez du nerabe bat irudikatzen, baizik eta irudikatzen duena gazte indartsu eta kirolari bat da. Bere begirada biziak etsaia aurrean dugula pentsatzera bultzatzen gaituena. Michelangelok, eskultura hau egin ahal izateko 4m baino gehiagoko luzera zuen eta erabilita zegoen Karrarako marmolez egindako bloke hondatu bat erabili behar izan zuen.
Moises (Michelangelo)
IZENA: Moises. EGILEA: Michelangelo. KRONOLOGIA: 1515-1516. NEURRIA: 174 x 195 cm. TIPOLOGIA: Multzo handi baten barruan kokatzen den konkor biribileko eta eseriaren eskultura. Iruzkindu beharreko eskultura Moises da. Moises, Michelangelo Buonarrotik egin zuen. Michelangelo, Capresen, 1475eko martxoaren 6an jaio zen eta Erroma, 1564ko otsailaren 18an hil zen. Pizkundeko eskultore, margolari, arkitekto eta olerkilari italiarra izan zen, pinturan eta arkitekturan inoiz izan den artista handienetarikoa. Era askotako lanak egin zituen artearen hainbat alorretan. Hori dela eta, Pizkundeko gizonaren arketipotzat hartzen da, Leonardo da Vinci garaikide eta etsaiarekin batera. Michelangelok, Moises ia zaharra aurkezten du, baina anatomia boteretsu batekin. Bere eskuineko besoan legearen taula batzuk eramaten ditu eta bere eskerreko besoa aldiz, bere sabelaren gainean kokatzen du. Bestalde, buruan dituen bi adarrak Bibliaren itzulpen okerraren ondorio dira. Moises, bere eskerraldera begiratzen dago, begirada haserre batekin eta amorruz beteta. Bere amorruzko begirada hurrengo bi kasuengatik izan daiteke: alde batetik, hebrearrak urrezko zekor bat gurtzen ari direla konturatzen delako, eta haserreak taulak apurtzera eramaten duelako edo jakin berri duelako Agindutako Lurrara ez dela inoiz iritsiko. Eskultura hau egiteko, Michelangelok marmola erabili zuen. Era berean, gainazal leun eta zimurtsuak ditu eta Moisesen bizarra trepanoz landuta dago, ile kizkur bat osatuz. Hala, ikusten da argiak irrist egiten duela edo izurriteetan argi-itzalak eragiten dituela, eta horrek bolumena handitzen du. Gainazalean testura apartak lortzen ditu, hala nola, besoetako eta belaunetako azala, muskuluen modelatua eta handitutako zainen xehetasuna. Besoen posizioak markatutako kontraposto bat ikus dezakegu. Eskuineko ukondoa oso atzeratua dago, eta hanka aurreratuta eta sendo finkatua dago. Ezkerreko ukondoa aldiz, aurreratu egiten dela dirudi, eta hanka atzeratzen dela dirudi, altxatzeko esfortzua eginez. Konposizio horrekin, artistak potentziazko mugimendua iradokitzen du. Esamoldeak bertan behera uzten du Errenazimentuaren berezko orekaren ideia, indar handia eta izugarria baitu: bizar kiribilduak, begirada amorratua, begietako hutsuneak, ezpain erdi irekiak, behatz krispatuak bizarren gainean… Hau da, terribilitatea deritzona, haserrea lehertu aurreko unea, hots, potentzia-mugimendua. Amaitzeko, simbologiari erreparatu ezkero, esan dezakegu, natura osatzen duten elementuen sinboloa izan daitekeela; hala, bizarrak, ura, ilea eta suaren sugarrak, irudikatuko lituzke. Agian, Moisesek herri hebrearraren traizioa edo haren frustrazioa ikustean izan zuen 'haserrearen irudikapen erraz eta bikaina' izango litzateke, Agindutako Lurra ezin ikusteagatik.
Vatikanoko Pietatea (Michelangelo)
IZENA: Vatikanoko Pietatea. EGILEA: Michelangelo. KRONOLOGIA: 1498-1499. NEURRIA: 174 x 195. ESTILO: Errenazentista. Cinquecento. TIPOLOGIA: Talde eskultorikoa. Iruzkindu beharreko eskultura Vatikanoko Pietatea da. Vatikanoko pietatea, Michelangelo Buonarrotik egin zuen. Michelangelo, Capresen, 1475eko martxoaren 6an jaio zen eta Erroma, 1564ko otsailaren 18an hil zen. Pizkundeko eskultore, margolari, arkitekto eta olerkilari italiarra izan zen, pinturan eta arkitekturan inoiz izan den artista handienetarikoa. Era askotako lanak egin zituen artearen hainbat alorretan. Hori dela eta, Pizkundeko gizonaren arketipotzat hartzen da, Leonardo da Vinci garaikide eta etsaiarekin batera. Vatikanoko Pietatea, Michelangelok 20 urterekin egindako lehen obra handia izan zen. Oro har, Erdi Aroko ikonografian eta, gero, barrokoan, Maria triste irudikatzen da. Ez dirudi, halaber, Ama Birjinaren gorputzak pisatzen duenik, eta Kristoren gorputzak ez du sufrimenduaren zeinurik erakusten. Vatikanoko Pietatea egiteko, eskultoreak erabili zuen materiala hurrengoa izan zen: Karrarako marmola, tratamendu desberdina duena, azalaren testura oso leundua eta zimurtsua eta tolesturetan aristatua. Tolestura aristatu horiek, argiak irrist eta distira egitea eragiten dute edo argi iluna efektua sortzen dute. Piramide-formako konposizio orekatua du. Mariaren ezkerreko eskua da keinu mingarri bakarra, eta Kristoren eskuineko besoarekiko lerro paraleloa egiten du, leun-leun erortzen dena. Miguel Angelek, Maria, Jesus bezain gaztea aurkeztu du. Kristo, eskala txikiagoan egina dago, atera ez dadin (Birjinaren gorputz zabala disimulatzeko), buru txiki batekin eta gorputz batekin, helduta edo desartikulatuta, zig-zag bat irudikatuz. Kontraste batzuk aurkitu ditzakegu, alde batetik, Kristoren gorputza eta Ama Birjinaren tolesturak biluzik eta bestetik, Jesusen gorputz ez oso astunaren sentsazioa, ia oin bat bermatzen ez duena eta Amaren euste-oinarri zabala. Vatikanoko pietatea, lasaitasunaren edo minaren adierazpena izan daiteke. Amaitzeko, simbologiari erreparatu ezkero, esan dezakegu, Ama Birjina beti gaztea purutasun-sinboloa dela; baina beste esanahi bat izan dezakeela ere, hau da, gizateriaren erredentzioarekin lotuta dagoena, eta Ama Birjinaren eskuak semearen sakrifizioa eskaintzen duena horretarako.