Errenazimentua: Krisia, Zientzia eta Gizarte Aldaketak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Religión
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,53 KB
Errenazimentua: Krisia eta Gizarte Aldaketak
Errenazimentuan giza garapenerako bultzatutako itxaropen asko zapuztuta geratu ziren politika-egitura berrien gizarte-gatazken, erlijio-auzien eta guden eraginez. Azkenean, esperantza errenazentista horiek balio-krisi bilakatu ziren. Horregatik, XVII. mendeko kezka filosofiko nagusietako bat izan zen egia aurkitzen eta oinarritzen lagunduko zuen bide berri bat bilatzea.
Asmakuntza Teknikoak eta Zientzia Berria
Errenazimentu garaian zehar asmakuntza tekniko asko egin ziren:
- Iparrorratza
- Bolbora
- Inprenta
- Teleskopioa
Halaber, gertakari horiek poliki-poliki sartuz joan ziren hasi berriak ziren hainbat zientziatan; prozesu horretan, ezagutza praktikoen garrantzia bizkortu zen. Aldi berean, zientzia berri horiek, fisikak aldarrikatzen zuen heliozentrismotik hasita, gizakiak munduari ematen zion taxua aldatu zuten, baita gizakiak bere buruaz zuen ikuskera ere. Errenazimentutik zetozen gizarte-aldaketa haiek, hain zuzen, aldaketa politikoekin bat egin, eta sekulako ondorioak izan zituzten erlijioaren estatusean.
Absolutismoa eta Descartesen Garaia
Descartesen garaian, gizarte-krisia nabaria zen. Errenazimentuko burgesiaren sendotze-prozesuak gizarte-estamentuen arteko antagonismoa gero eta handiagoa izatea bideratu zuen. Hala ere, absolutismoa pertsona orok nahi zuenaren bermetzat ikusarazita zegoen, hots, bakea eta ziurtasuna; aginte osoa monarka boteretsu batek bereganatzen zuen estatu-forma hura bizi-esparru guztietara zabaldu zen. Descartesek jakintza-arlo guztiak bilduko lituzkeen sistema filosofiko bakarra eta unibertsala eratu nahi zuen.
Erlijio-arazoak: Erreforma eta Kontrarreforma
Erdi Aroaren amaieraz geroztik areagotu ziren eztabaida erlijioso eta kulturalak. XVI. mendetik aurrera, bi elizbide bateraezin aurrez aurre jarri ziren: Erreforma mugimendua eta Erromako Eliza katolikoa. Orokorrean, Erreforma proposatu eta garatu zutenek erlijiotasunaren benetakotasuna berreskuratu nahi izan zuten, haien ustez hasierako mezu kristauak bazuena eta Erromako Elizak galbidera eraman zuena.
Errenazimentuan Elizaren doktrina analizatzeko gauzatu zen Trentoko Kontzilioak (1545-1563) ez zuen kristauen arteko batasuna birkonpondu. Erromako Elizak, botere handiko erakundea izaten jarraitu nahi zuela eta, kontzilio hartatik aurrera Kontrarreforma deitutako mugimendua bideratu zuen protestantismoa geldiarazteko.