Errenazimentua eta Ilustrazioa: Gizarte Eraldaketak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,44 KB

1. Gizarte-Eraldaketa Errenazimentuan

1.1. GIZARTE-ERALDAKETA Errenazimentua antzinako greziar-erromatar balioetara itzultzea proposatu zuen kultura-mugimendua da. Italian XIV. mendean sortu zen, baina Europara XV-XVI. mendeetan iritsi zen. Aldaketak ekonomian, artean eta politikan. Erdi Aroaren amaiera. Gizakiaren eta gizartearen eraldaketa sakona:

  • Noblezia erregearen mendeko bihurtu. Monarkia handitu.
  • Protokapitalismoa garatu. Burgesia indartu.
  • Nazio-estatuen sorrera.
  • Europako erlijio-batasunaren apurketa. Elizaren zatiketa aldaketa sakonak gizartean.
  • Luterok testu sakratuaren azterketa librearen alde: eskubidea bere fedea purua bada interpretatzeko.
  • Espainiar inperioa indartu: Ameriketako aurkikuntza + elikagai berriak, biztanleria handitu.
  • Babesleek Errenazimentuko arte eta kultura bultzatu. Izen-abizeneko jenioa sortu.

1.2. Antropozentrismoa

Gizakia bere buruaren jabe sentitzen hasi eta bere bizitza inoren laguntzarik gabe gidatzeko gai. Erdi Aroko teozentrismoaren (Jainkoa zentro) aurrean, Errenazimentuan gizakia munduaren ardatz eta patuaren jabe. Natura-legeen mendekotasuna (antropozentrismoa) onartu. Arrazoian konfiantza guztia: pentsatzeko askatasuna erraztu. Humanismoa sortu. Gizakia gogoetaren erdigune bilakatu.

1.3. Zientzia-Iraultza

Filosofia modernoaren sorrera oso lotuta zientzia modernoaren garapenarekin.

  • Heliozentrismoa. Koperniko: eguzkia erdian. Elizaren geozentrismoa baztertu.
  • Unibertsoaren neurria. Unibertsoari buruzko jakin-mina indartu. Natura ikergai bihurtu. Giordano Bruno: unibertsoa mugagabea + erdigunerik ez + gizakia ez unibertso gainetik.
  • Natura-legeak. Kepler: lege matematikoa planeten higidura azaltzeko. Galileo: pendulua eta inertziaren legea. Lege hauen arabera higidurak ez du bultzatzaile iraunkorrik behar (Jainkoa). Unibertsoa bere kabuz dabilen “makina” da.
  • Descartes: Geometria Analitikoa sortu. Guztia arrazoitu egin zitekeen mundua arrazonagarria delako. Jakintza zientifiko eta filosofikoaren eredua matematika da.

1.4. Politika

Politikan, Makiavelok estatu-nazio modernoari buruzko hausnarketa: botereari eusteko estatu-arrazoia edozein kontsiderazio etiko edo moralen gainetik. Politika, morala eta erlijiotik bereizi. Estatuaren helburua biziraupena (gezurra ez da txarra okerragoa sahiesteko).

1.5. Filosofia

Arrazionalismoarekin (arrazoia) eta enpirismoarekin (esperientzia) Modernitatea eraikitzen hasi.

2. Ilustrazioaren Laburpenak

1. LABURPENA Kantek testu honetan aditzera ematen du gizakia bere erruzko adingabetasunetik askatzea dela ilustrazioa, alegia, adimena beste norbaiten gidaritza gabe erabiltzeko duen ezintasunetik askatzea. Baina ezintasun hori ez dator adimenaren ezatik, baizik eta ausardiaren gabeziatik. Horregatik da “sapere aude” ilustrazioaren leloa.

2. LABURPENA Testu honetan Kantek aditzera ematen du ilustrazioa bultzatuko duela arrazoiaren erabilpen publikoak -norbaitek, aditu bezala publiko guztiaren aurrean egiten duena-, librea baita, arrazoiaren erabilpen pribatuan, berriz, -hari kargu jakin batean onartzen zaiona-, askatasuna murriztu egiten da komunitateko hiritarrek pasiboki jokatu behar dutelako gobernuak zuzenduta, helburu publikoak lortzeko edo hauek ez oztopatzeko. Hala ere, murrizketa honek ez du ilustrazioaren bidea galaraziko.

Entradas relacionadas: