Errenazimentua Euskal Herrian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,36 KB

Politika eta ekonomia

XVI.mendea,Euskal Herrian, Nafarroaren inbasioarekin hasi zen. Gaztela eta Aragoiko Karlos I.a erregeak, bere agintaldian, guztiz konkistatu zituen Nafarroa Garaiko azken lurrak: 1522an, espainiar tropek Amaiurko gaztelua hartu zuten, eta 1524an, Hondarribia, urte pare batez setiatu ondoren.

Euskal Herriko lurraldeetan, nekazaritzak aurreko mendeetan jasan zuen krisialdiaren ostean, nabarmen indartu ziren harreman komertzialak. Bilboko portuak, esaterako, Espainiako artilearen joan-etorria bideratzen zuen eta harreman estuak egin zituen Flandriako eta Europako beste portu batzuekin.

Antzinatik, euskal arrantzaleak balearen ehizan aritu ziren. XV.mendean, euskaldunak balea-koipearen bitartekari nagusiak ziren Europan. Halaber, XVI.mendea burdingintzaren urrezko garaia izan zen Euskal Herrian. Ontzigintzarako, armagintzarako zein etxegintzarako tresna ugari egiten zen bertako burdinoletan.

Errenazimentua

XIV-XV. mendeetan Italia inguruan bizi zen giro filosofiko eta kultural bereziak Erdi Aroa alde batera utzi eta ideologia berria barreiatu zuen Europan zehar. Errenazimentua deritzo mugimendu honi. Gizartea, Jainkoaren nagusitasunetik antropozentrismora igaro zen; harrezkero, gizakia zen munduaren ardatza.

Italian hain hurbil zuten antzinako klasikoko autoreak eta obrak hartu zituzten eredu. Literaturan, gramatikan eta erretorikan, arkitekturan, pinturan, musikan, eskulturan, fisikan, astronomian, teknologian… ikaragarrizko aurrerakuntza gertatu zen. Erlijioan proposamen berriak egin ziren eta eliza katolikoaren Erreformari ekin zioten Martin Luther-ek, Ulrich Zwingli-k eta Jean Calvin-ek.

Literaturan, Italiako idazle ospetsuek (Dante, Boccaccio eta Petrarca) eredu berrizaleak ekarri zituzten, olerkigintzan gehien bat, eta arin hedatu ziren.

Gorteko kultura

Aldi honek aurrera egin ahala, erregeek beraien inguruan gorteak eratu zituzten, hubileko noblezia babesean hartuta. Artea (arkitektura, eskultura, musika, literatura…) nobleen ezaugarri bihurtu zen. Oso gustuko zituzten desfileak, ikuskizunak, kantaldiak, jokoak eta torneoak.

Literaturaren esparruan teatro ikuskizunak eta musikarekin laguntzeko kantu lirikoak asko garatu ziren. Errenazimentuko humanismoak lagunduta, eredu hauek fineziaz eta bukolismoz hornitu ziren.

Errenazimentua Euskal Herrian

Errenazimentuak euskal literaturan eragina izan zuen, nahiz eta berandu samar iritsi. Garai hartan inprimatu zen lehen euskal lana; euskarazko artzain-eleberri bat ere badugu, garaiko literatura korronteen eraginaren erakusgarri.

XVI. mendeko egile nagusiak

  • Bernart Etxepare apaiz baxenafartarrak Bordelen argitaratu zuen, 1545ean, Linguae Vasconum Primitiae,euskarazko lehen liburua. Erlijiozko olerkien eta olerki profanoen bilduma da, azken horien artean, maitasun poemak, poema autobiografikoak eta euskararen aldekoak.

  • Joan Perez Lazarraga noble arabar gaztea izan zen. Garaiko joera literarioek eraginda, artzain-eleberri bat eta zenbait olerki idatzi zituen. Ez zuen bere lana argitaratu, baina 2004an, Madrilen, eskuizkribua aurkitu zuten. Euskal literaturaren historian zuzen-zuzenean sartu zen.

  • Joanes Leizarragak Testamentu Berriaren itzulpena egin zuen. Leizarragak Joana Alberteko erregina nafarraren agindupean egin zuen lana, Erreforma protestantearen ideiak jendartean zabal zitezen herriko hizkera erabiliz. Hala, euskarazko prosaren eredua ezartzen lagunduzuen Leizarragak.

Errenazimenduak hurrengo mendean ere eragina izango zuen. Ordukoa da garaiko euskal idazle garrantzitsuena: Pedro Agerre Axular nafarra.

1 literatura letra

1.1 hizkuntza idatziarekin lotura

1.2 XVI. mendean lehenengo liburu argitaratuak, berantiarrak dira.

1.3 Inprentaz emandako liburuak kopuru eta ostopoak kontuan eukita indar asko euki du.

2 Erdi aroko gizartea eta kultura

2.1 ahoz ere

2.2 ahozko tradizioa indar handia

2.3 Folklorista eta etnografoen lanari esker ikertketak garapen handia

2.4 ahozko genero literario berriak

2.4.1 kantugintza

2.4.2 bertsogintza

3 Literaturaren artea

3.1 elizaren jardunarekin lotuta bizi da.

3.1.1 trentoko kontzilioan XVI.mendearen amaieran

3.1.2 Kontraerreforma muntatu zenetik aurrera

3.2 Eten barik produkzio hari bera XX. mendearen amaierarte

3.3 euskara beste hizkuntza batzuen parekoa dela frogatzeko literatura

3.4 XVIII.mendean gozamen literarioa bera baino garrantzitsuagoa izan da

4 Literaturaren tresna

4.1 erromantizismoa XIX.mendean

4.1.1 literatur lanen adierazmen eta sentimendua

4.1.2 osagai ideologiko eta politiko adierazmena askotan

4.1.2.1 abertzailetasunak euskara eta euskal literatura adierazpen zehatzetarako XX.mende osoan garapena.

4.2 marxismoaren printzipioak nagusitu

4.2.1 gizartearen balizko aldaketa sozialak eta politikoak

5 Literaturaren artefaktua

5.1XX.mendearen hasieran, abangoardiek ez zuten pisu handia izan euskal letretan

5.2 autonomia aldarrikatzen zuten aldiak ezagutu ditu.

5.2.1lan literarioaren

5.2.2 lan artistikoaren

6.Literaturaren enigma

6.1 denaren ostean, azken urteotan, literaturatasuna bera ere zalantzan jarri

6.2 Literaturaren zeregina eta zentzua objektu nagusi

6.3 Ezaugarri horiek gizartearen eta zibilizazioaren aldaketa handiak

7 Euskal literaturaren mugarriak historian zehar

7.1 erdi aroa

7.1.1 erromantze epikoak eresiak

7.1.2 XV. mendean

7.2 errenazimentua

7.2.1 XVI.mendean

7.2.2 B.Etxepareren "Linguae Vasconum Primitiae" mugarria, 1545.urtean lehenengo obra

7.3 barrokoa

7.3.1 XVI.mendea

7.3.2 Axular "Gero" 1643.urtean euskeraz lehen eleberria

7.4 ilustrazioa

7.4.1 XVIII.mendea

7.4.2 1964 M.Larramendi "el imposible vencido" lana erderaz, euskera ez zekitenontzat irakatzi

7.5 erromantizismoa

7.5.1 XIX. mendean

7.5.2 "urruñako lore jokoak" 1853

7.6 XX.mendea

7.6.1 T.Agirre "kresala"1906

7.6.2 Txillardegi "leturiaren egunkari ezkutua"1957

7.6.3 R.Saizarbitori "ehun metro" 1976

7.6.4 Lizardi "bihotz-begietan"1964

7.6.5 G.Aresti "harri eta herri" 1964

7.6.6 B.Atxaga "obabakoak"1988

Entradas relacionadas: