Errenazimentua, Erreforma Protestantea eta Katolikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,17 KB

Egoera Berria Europan: Errenazimentua

XV. mendean aldaketa handi bat egon zen, Errenazimentua deitzen zaiona.

  • Ekonomian: Trukearen ordez dirua nagusitzen hasi zen.

  • Politikan: Jauntxoen agintea amaitu eta monarkiaren indarra areagotu zen, Eliza babesetik aldenduz.

  • Bizitza ulertzeko moduan: Indibidualismoa gorakada handia izan zuen eta agintearen aurrean joera kritikoagoa agertu zen.

Eliza Eraldatzeko Beharra

Bizitzari eta sinesmenari begiratzeko modu berriek aldaketak eskatzen zituzten.

  • Garai hartan Elizak zuen botere eta arte-erabilera handiak fededunen espiritualtasuna bigarren mailan utzi zuen.

  • Behe kleroaren (monjak eta fraideak) prestakuntza eskasa eta bizimodu ez eredugarria nabarmendu ziren.

  • Gizartearen prestakuntza erlijiosoa urria zen, nahiz eta zeruan eta infernuan sinesten zuten.

Martin Luther eta Erreforma Protestantea

Martin Luther XVI. mendeko gertakari erlijioso eta politikoen protagonista izan zen.

  • Alemaniar jatorriko agustindar fraide honek liburu santua irakasten zuen Wittembergeko unibertsitatean.

Lutherren Tesien Defentsa

  • Pertsona bakoitza da Liburu Santuaren interpretatzaile bakarra, ez Eliza.

  • Jainkoarenganako fedeak bakarrik salbatzen du, ez ekintza onek.

  • Santuen eta Ama Birjinaren kultua eta indulgentziak kendu egin behar dira.

  • Bi sakramentu besterik ez dira baliagarriak: bataioa eta eukaristia.

  • Hierarkiak ez du botererik Elizaren barruan.

Erreforma Protestantearen Hedapena Europan

Hedapena 1534an hasi zen.

  • Joan Kalbinek erreforma protestantea ezarri zuen Genevan, eta Henrike VIII.a Ingalaterran Eliza Katolikotik aldendu zen.

Erreforma Katolikoa (Kontrarreforma)

XVI. eta XVII. mendeetan Eliza Katolikoak bizitako berritze-aldia da.

Katolizismoak erreforma protestanteari emandako erantzuna izan zen. Kontrarreformaren oinarrizko tresna nagusia Trentoko Kontzilioa izan zen.

Trentoko Kontzilioa (1545-1563)

Historiako kontzilorik luzeena izan zen. Bi helburu nagusi zituen:

  1. Fedearen edukiak argitzea.
  2. Kleroa prestatzeko eta kristauak hobeto hezteko beharrezko arauak dekretatzea.

Jazarpenetik Elkarrizketara

Elizaren bi sektoreak jazarpen egoeran sartu ziren, kristauak katolikoetan eta protestantetan banandu zirelako.

Vatikanoko II. Kontzilioaren helburua kristau guztien arteko batasunaren berrezarkuntza sustatzea izan zen.

Ikasbide Teologikoen Konparaketa

Salbamena

Protestanteak: Gizakia bekataria da eta ez da gai ekintzen bitartez salbatzeko.

Katolikoak (Trento): Gizakia ekintzen bitartez Jainkoaren graziarekin bat egiten duenean salbatzen da.

Eliza eta Agintea

Protestanteak: Elizaren eginkizun bakarra HITZA aldarrikatzea eta irakastea da, kristauek elkar hobeto ezagutzeko.

Katolikoak: Liburu Santuaz gain, Elizak aldarrikatutako fede-egiek ere balio dute.

Entradas relacionadas: