Errenazimentua: Aro Modernoaren hastapena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,25 KB

Errenazimentua

Errenazimentua Aro Modernoaren hasierako fenomeno kulturala da. XV. mendea (Quattrocento) eta XVI. mendea (Cinquecento) loraldi klasikoaren garaia. Artistarik esanguratsuenak Miguel Angel, Rafael eta Leonardo da Vinci dira. Aitzin Aroko kulturaren printzipioak berriro ezartzen dira, Humanismoaren bidez berriztuz, baina tradizio kristaua ukatu barik. Giza balioek lehentasuna dute. Proportzioa, simetria eta perspektiba zaintzen dira. Edertasuna orden intelektualarekin erlazionatzen da, proportzioan eta zenbakian oinarritzen delarik. Artistak maila sozial altua du eta lana konposatzeko askatasuna du, enkargu gehienak goi burgesiak eta nobleziak eskatzen baitzituzten. Garai honetan mezenas handiak sortu ziren. Artea Italian hasi eta Europa osora hedatu zen. Pinturan arte sinesgarri eta naturalista berpizten da; eskulturan, kanon klasikoak erabiltzen dira eta arkitekturan berriz, erromatar elementu eta teknikak erabiltzen dira, gai mitologikoak berpizten dira. Hau berritze kulturala bultzatzen duen mugimendua da. Gizakia erreferentzia unibertsala da, gauza guztien neurria da. Edertasunaren kanona lortzeko proportzio klasikoaren kanona, naturalismo idealizatua eta harmonia eta oreka behar dira. Optika eta perspektibaren ikerketa egitenda, hasieran geometrikoa edo artifiziala eta gero airetikoa.

ARKITEKTURA

Italiako arkitektura

Quattrocento (XV. mendea)

Mundu klasikorako itzulera Florentzian mamitzen da, Mediciren garaian. Esperimentazio eta bilatze aldia da.

Arkitekto nagusienak:

  • FILIPPO BRUNELLESCHI (1377-1446) Donatello eta Masacciorekin batera, errenazimentuaren aitzindari kontsideratzen da, arkitekturan lan egin zuen.

Lanik inportanteenak dira:

  • Florentziako Santa Maria dei Fioriko kupula. Danbor oktogonal baten gainean kupula bat eraiki zuen neurri handikoa. Kanpoaldetik kasko zorrotzez eta barrualdetik kasko esferikoz estali zuen.
  • San Lorentzo eta Santo Spiritu elizak. Oinplano basilikala erabili zuen. Hiru nabetakoak dira, arkuteriaz banatuak. Kapitel klasikoei taulamendu zati bat gehitzen die liraintasun handiagoa emateko.
  • LEO BATTISTA ALBERTI (1404-1472). Arkitekturari buruzko hainbat liburu idatzi zituen. Proportzio matematikoak aztertu zituen eta funtzionaltasunari eta hirigintzari aparteko garrantzia eman zien. Lan esanguratsua Rucellai jauregia (Pisuak pilastren bidez banatu zituen eta orden klasikoen gainjartzea egin zuen) da.

ESKULTURA

Italiako eskultura

Quattrocento (XV. mendea)

Arkitekturan bezala, Florentzia izan zen eskulturaren hiriburu artistikoa.

Eskultore nagusienak:

  • L. GHIBERTI (1378-1455). Errenazimentuko lehen eskultorea izan zen. Brontzez eginiko erliebeetan maisua, Florentziako Bataiategiko ateetako erliebeak egiteko lehiaketaren irabazlea izan zen. Lehendabiziko ateetan, anatomiaren azterketa sakona nabari da. Bigarren ateetan, perspektiban ikusten diren konposizio arkitektoniko klasikoak. Florentziako Bataiategiko Iparraldeko atean Testamendu Berriko 28 eszena garatzen ditu. Paradisuko Atean, Testamendu Zaharreko eszenak ikus daitezke. Ghibertik erliebeen intentsitatea gutxitzen joan zen, Sakontasun sentsazioa lortzeaz gain, arkitekturan eta paisaietan perspektibaren erabilera azpimarratzen du.

Platonek Timeo darama eta atzamarraz Ideien Mundua seinalatzen du eta Aristotelesek, berriz, Etika darama eta eskuaz seinalatzen du materiaren mundua, esperientziaren garrantzia adieraziz. Pertsonaien ingurune monumentala ere esanguratsua da: eskuinaldean Apoloren eskultura dago eta ezkerraldean, aldiz, Palas Atenearena, pentsamenduaren eta Arteen babesleak. Deigarriena da erabilitako ereduek filosofoak adierazten dituztela, Rafaelen artista garaikideak dira. Artista modernoen kategoria Antzin Aroko jakintsuekin konpara daitekeela ziurtatu nahi du. Platon Leonardoren erretratua da. Heraklito Miguel Angel da, Euklides Bramante da, Pitagoras ezkerraldean lehen planoan dago. Konposaketa ez da itxia, harmonikoa eta estatikoa baino. Dinamismoa lantzen da. Irudiak okertzen dira. Kolorea gero eta intentsoagoa eta distiratsuagoa da, indartsuagoa.

Entradas relacionadas: