Errenazimenduko Musika: Teknika, Erlijiozko eta Profano Kantuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,32 KB

1. Errenazimenduko Musika Egiteko Teknika Nagusiak

Imitaziozko Kontrapuntua

Ahots batean doinu oso laburra azaltzean oinarritzen da; doinu hori gero beste ahots batek ere egingo du, bai soinu bakarrarean, bai apur bat altuago edo baxuago. Gainontzekoek behin eta berriro errepikatuko dute doinu berbera.

Cantus Firmus

Sistema oso antzinakoa da, eta Errenazimenduan perfekziorik handiena lortu zuen. Ahots batek doinu bat kantatzen duen bitartean, gainontzeko ahotsek bilbe polifonikoa josten dute beraren inguruan.

Bariazioaren Teknika

Gai bat behin eta berriro errepikatzean datza, errepetizio bakoitzean apur bat aldatuz. Aldatzen direnak:

  • Doinua
  • Erritmoa
  • Harmonia
  • Kontrapuntua

2. Kantu Polifoniko Erlijiosoak

Eskola franko-flandestarrak, Italia eta Espainia izan ziren gune nagusiak.

Motetea

Desagertu egin zitzaion letra desberdinak izatearen ezaugarri hura.

Meza

Polifoniaren Eskolak

Belgikan eta Holandan hasi ziren loratzen. Musikagile nagusiak:

  • Guillermo Dufay
  • Josquín Desprès (Errenazimenduko musikagilerik nagusienetakotzat hartzen da)

Italia

Giovanni de Palestrina iritsi zen gailurrera. Trentoko Kontzilioak ondoko bi ezaugarriak ezarri zituen:

  • Alderdi profano guztiak ezabatu.
  • Testuaren menpe egon.

Palestrina Elizaren lehenengo musikagiletzat hartu zuten. Meza batzuk egin zituen, ospetsuena Martzelo Aita Santuarena (Palestrina).

Espainia

Arte guztiak mugiarazi zituen izpiritu berbera gertatu zen musikarekin. Musikaren garrantzia garai hartako Kantutegietan adierazita gelditu zen: Upslakoa, Segoviakoa, Sevillakoa, Sevillako Colombina eta Jauregikoa.

Espainiako Ezaugarriak
  • Polifonia zorrotza eta aszetikoa (ez du adornorik, lehorra da).
  • Latinezko musika erlijiosoa kontrapuntistikoa da; profanoa gaztelaniazkoa eta bertikala da, eta erritmo nahiz bizitasun handia dauka.
  • Musika erlijiosoan mistizismoa da nagusi, eta hori adierazpen sakonaren bidez lortzen da.
  • Musika testuari lotuta dago, eta modu sutsuan adierazten du testu hori.

Musikagile nagusiak:

  • Juan de Enzina (lan ugari egin zituen, profanoak nahiz erlijiosoak).
  • Musika erlijiosoan: Cristobal de Morales, Francisco Guerrero, Tomás Luis de Victoria, Mateo Flecha.

Koral Protestanteak

Alemania oso lotuta zegoen erlijioarekin. Luteroren iritziz, teologiaren atzean, musika zen munduko gauzarik garrantzitsuena. Lutero musikagilea eta xirularia zen. Koral deritzon musika-forma sortu zuen, erlijio berriaren sinbolo bihurtu zen; Korala protestantearen himnoa izan zen.

3. Kantu Polifoniko Profanoa

Madrigala

Europa. Musika-forma polifonikoa da, hizkuntza arruntean kantatua. Helburua gizakiak izaki profanotzat dituen sentimenduak adieraztea da, letra eta musika lotuz.

Madrigalaren Ezaugarriak
  • Gizakiaren adierazpen lirikoa da, bizipenak eta sentimenduak kantatzen baititu.
  • Gortean kantatzen da.
  • Musika-hizkuntza oso zaila dauka, eta kromatismoa erabiltzen du.
  • Musikak testua deskribatu eta imitatu nahi du.

Musikagile nagusia: Claudio Monteverdi.

4. Espainiako Errenazimenduko Kantu Profanoa eta Beraren Formak

Erromantzea

Espainiako antzinako erromantzeen gaiei buruzko forma polifonikoa da. Estruktura berdina dute. Musika herrikoia da. Jauregiko Kantutegian jasota daude.

Gabon-kanta

Jatorri herrikoi profanoa dauka, eta hiru zati ditu: leloa, kopla eta leloa. Musikagile nagusia Juan del Enzina, lan gehienak Jauregiko kantutegian jasota daude. Handik eta urte askotara bihurtu zen Gabonetako kanta.

Entsalada

Genero polifoniko profanoa da, eta bertan Madrigalaren, herri kantaren, gabon-kantaren, erromantzearen eta dantzaren zenbait estilo nahasten dira. Mateo Flecha izan zen konposagile nagusia.

Entradas relacionadas: