Errenazimenduko Maisulanak: Arkitektura, Eskultura eta Pintura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,49 KB

Brunelleschi: Santa Maria del Fioreko Kupula (Florentzia)

Florentziako Santa Maria del Fioreko kupula, Errenazimenduko lehen obra garrantzitsutzat hartzen da. Erabat berria izan zen, berrikuntza tekniko handiak ekarri zituena.

  • Bi kupula bata bestearen barruan.
  • Zinborio oktogonal baten gainean eraikia, alde bakoitzaren azpian egitura bat duela.
  • Kupula eusteko eta liraintasuna emateko marmolezko 8 nerbio ditu.

Materialak: Harria, adreilua eta marmola.

Ezaugarriak:

  • 43 metroko diametroa du.
  • Errenazimenduko kupula eredugarria da.
  • Hiriaren erreferentzia nagusia bihurtu zen.

Quattrocento

Donatello: David (Eskultura)

  • Gai erlijiosoa du ardatz.
  • Brontzezkoa da.
  • Mutil gazte bat irudikatzen du, Toskanako eskualdeko kapela eta sandaliak jantzita.
  • Goliaten burua zapaltzen agertzen da.
  • Gorputzaren pisua zango batean oinarrituta dago: Kontraposto.
  • Tonu ironikoa transmititzen du.
  • Gorputzaren mugimendua "S" formakoa da, Praxitelesen estiloaren antzekoa.

Leonardo da Vinci: Azken Afaria (Pintura)

  • Gai erlijiosoa: Denak harrituta daude Jesusek "traizionatu?" esan duelako.
  • Konposizio simetrikoa: Simetria-ardatza Jesusen aurpegian dago, Jesus erdian kokatuta.
  • Konposizio ordenatua: Zortzi apostolu alde batean eta beste sei beste aldean.
  • Ihes-puntua: Jesusen atzeko leihoan dago; perspektiba eta lerro guztiak bertan amaitzen dira.
  • Geometria: Konposizioan nabarmena.
  • Argia eta bolumena: Argiek bolumena ematen diete figurei. Bi argi-iturri daude.
  • Sfumatoa eta aire-perspektiba: Argi-itzalak gehituz edo gutxituz lortzen da sfumatoa, eta horrek aire-perspektiba sortzen du.

Cinquecento

Bramante: San Pietro in Montorio (Arkitektura)

  • Errege Katolikoek enkargatu zuten.
  • Tradizioak dioenez, San Pedro gurutziltzatu zuten lekuan eraiki zen.
  • Barrutik txikia da (4,5 metro).
  • Kalkulu matematikoen ondorioz ateratako proportzioak ditu.
  • Oinplano biribila du.

Michelangelo: David (Eskultura)

  • Gai erlijiosoa du ardatz.
  • Klasikoan oinarritua dago.
  • Marmolezkoa da.
  • 4 metroko altuera du (Michelangeloren bigarren etapako obra).
  • Irudiak tentsioa eta kontzentrazioa irudikatzen ditu (terribilità).
  • Habaila eskuan du, Goliatek eraso aurretik, tentsio unean.
  • Biluzik dago, gorputza xehetasunez aztertua.

Michelangelo: Adanen Sorrera (Pintura)

  • Gai erlijiosoa.
  • Konposizioa: Fondo neutroa du, perspektibarik gabe. Argi-itzalekin sortzen da perspektiba.
  • Pertsonaiak: Anatomikoki perfektuak, trataera gihartsua. Erreferentziarik gabe margotuak.

Rafael: Ama Birjinaren Ezkontza (Pintura)

  • Gai erlijiosoa.
  • Konposizio simetrikoa: Apaiza erdigunean dago.
  • Eszena (pertsonaiak) behean kokatuta dago, koadroa bitan banatuta, bi planotan.
  • Maria eta Josek antzinako arropa daramate.
  • Bi eszena: Ezkontza behean eta goian eraikuntza poligonala (arkitektura).
  • Ihes-puntua: Eraikuntzaren leihoan dago.
  • Espazioaren irudikapena: Arkitektura, eskailerak, baldosak eta kolore ezberdinak erabiliz lortua.

Michelangelo: Azken Epaia (Pintura)

  • Gai erlijiosoa.
  • Jesus erdian dago, fondo neutro baten gainean.
  • Jesusen begietan terribilità, tentsioa, haserrea eta dramatismoa islatzen dira.
  • Espresibitatea eta bolumena nabarmenak dira.
  • Pertsonaiak anatomikoki perfektuak dira, trataera gihartsua dute.
  • Argi-itzalak eta mugimendua ondo landuta daude.

Michelangelo: La Pietà (Eskultura)

  • Gai erlijiosoa.
  • Marmolezkoa da.
  • Julio II.a Aita Santuak enkargatu zuen.
  • Bloke bakar batean egina dago.
  • Ama Birjina gaztea da, idealizatuta, espresio lasaiarekin.
  • Azalaren eta jantzien tolesturen arteko kontrastea nabarmena da.
  • Hiruki baten barruan sartua dago konposizioa.

Leonardo da Vinci: Haitzetako Ama Birjina (Pintura)

  • Gai erlijiosoa.
  • Pertsonaiak: Ama Birjina, Jesus, San Joan Bataiatzailea eta Uriel.
  • Konposizio piramidala: Sakontasuna ematen du.
  • Ezaugarriak:
    • Errealismoa.
    • Sfumatoa eta difuminatua.
    • Aire-perspektiba: Gero eta urrunago doan heinean.
    • Kolore hotz eta beroen kontrastea.
    • Pertsonaiak eta atzeko elementuak argiaren bidez nabarmenduak.
    • Marrazkiak garrantzia du (ongi prestatua).

Entradas relacionadas: