Errenazimenduko Eskultura: Marmola eta Brontzea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,83 KB

Manierismoak irudien proportzioa, espazio-ikuspegia, lerro argi eta zehaztuen erabilera eta pertsonaien adierazpen neurtu eta goxoak pixkanaka bertan behera uztea ekarri zuen. Ezaugarri honek definitzen du hobekien: ez-konbentzionalaren bilaketa etengabea eta oreka logiko baten suntsipena, lerro edo jarrera deformatzaileak aplikatuz. Jarrera behartuak hartuz oreka baztertzen zuten. Europan zehar zabaldu zen estilo hori, grabatuen bilduma zabalari esker, eta, batez ere, eskulturaren eremuan, Italiatik etorritako brontze txikien ugaritasunari esker. Hauek izan ziren garai horretako ezaugarri nabarmenenak: Harmonia, argitasun eta ideal simetrikoak haustea. Ikuspuntu aniztasuna. Klasizismoari uko egin zion forma dinamikoak bilatuz, serpentinata edo kurba-konposizioa (gorputzak beren baitan, espazio estuetan eta batzuetan eskortzo oso nabarmenekin biratzen ziren).

Barrokoa Eskultura: Testing +

Arte adierazpen hau, eskulturarena, leku gehienetan gehien zabaldutakoa da. Arkitektura eta margogintza ez bezala, Europa guztiarentzako amankomuna zen lengoaia sortzea lortu zuen. Barrokoan, eskulturak margogintzaren balioak izango ditu, hoiek bere maila gorenera eramango ditu. Barrokoan, margogintzaren balioak bereganatuko ditu eskulturak; forma, masa eta pisua ez baitira inoiz orain bezain deseginak eta ukituezinak izan. Ikusmenak du garrantzi gehien. Gauzak nolakoak diren ez du axolik izango, nola ikusten diren baizik, haien aparientzia, daukaten itxura, da garrantzitsuena. Ilusiozko artea da, ilusio bat, zerbaiten itxura egiten duena. Ikus tronpatzearena Trampantojo-arena. Sortu nahi den efektua izango da garrantzitsuena, errealitatea eta artistak sortutako ilusio optikoaren arteko mugak zabaltzera iritsiko da ere. Hauek dira Barrokoko eskulturaren ezaugarriak: Eskulturaren ezaugarri nagusiak Italian eta Espainian. Irizpide estetiko berria; Mugimendua. Figurak ez daude inoiz geldirik edo atsedenean. Mugimenduaren momentu gorenean, oreka ezegonkorra denean azaltzen dira. Ondorioz, serpentinatak arrakasta haundia izan zuen. Arropek tolesdura ugari izango dituzte, mugimendu horren astinduaren ondorioz, zabalak, puztuak, ordenik gabekoak izango dira. Barrokoan gustoko dituzten argi-ilun jokoekin bat datozenak. Joku hauek sortzeko, keinu adierazgarriak eta jantzi sobera haundiak aukeratzen dira.

Generoak/Motak

Lanak bi kategorietan banatu daitezke; apaintzera zuzendutakoak eta arkitektura osatzera zuzendutakoak, hau da, berezko eskultura bezala ulertzen duguna. A. Arkitekturan txertatutakoak:

1. Eraikuntz baten goiko partea azpimarratzeko, lerro horizontal batetan eskulturak lerroan jarrita. 2. Lorategietan apaingarri moduan. 3. Euskarri bezala. Kariatide, Grezian bezala, edo telamones bezala. 4. Apaindura eskultura. Hau izango da ohikoena. Elementu apaingarri hoiekin, amaiera ematen zaio eraikuntzari. B. Mukulu biribilekoak: Eskulturaren ohiko formek, jarraipena izan zuten eta horrela, hilobi, aldare edo bestelakoetan aurkitzen ditugu.

Materialak: Material anitzen erabilera, nobleak erabili ziren; marmola, brontzea baina tokiaren arabera egurra, polikomatua ere. Gaiak: Anitzak; 1. Erlijio gaiak nagusiak ziren. Kontra-erreforma katolikoaren zerbitzura egingo direnak. 2. 3. 4. Gai profanoak jorratu ziren, besteak beste: Erretratuak, gai mitologikoak. Lan asko, Estatu absolutista eta Elizarentzako egin ziren. Heriotzarekin lotutakoak. Oso ugariak da, Barrokoaren izaerarekin bat egiten duena, dramatismoa eta antzerkitasunarekin. Hilobi eskultura asko aukituko ditugu. Teknikak: Taila, kenketa eta modelatzea eta egurraren kasuan koloreztatu eta margotzea ere. Material guztietan, menperakuntza edo abilezia teknikoa bikaina da, horregatik, birtuosismoaz hitzegiten da. Osaera: Irekia da, antzerkitasunari erantzunez eta simetria baztertzen dute. Ikuspuntuen ugalketa ematen da. Errenazimenduko aurrekotasunarekin apurtzen da. Argazkigintzaren nahi edo borondate bat jarraitzen dutela esan dezakegu. Mugimendua fijatu nahi dute, horregatik, osaera askea da. Argia eta koloreak: Argiak garrantzi haundia du, margogintzaren balioak azpimarratuz bilatu nahi den emaitza azpimarratzeko. Italia Erroma gune sortzaile eta hedatzailea izan zen, XVII. mendetik aurrera Italiako beste hiri batzuei eta Europako beste eskola batzuei utzi zien postua. Bernini italiar eskola barrokoaren gailurraren ordezkaria da. Gai landuena erlijiosoa da, baina gai humanoa eta heroikoa (hileta eta zaldizko eskulturak), gai alegorikoak (iturri monumentalak) eta mitologikoak (jauregiak eta lorategiak) ere agertzen dira. Artista aipagarrien artean: Bernini eta Algardi aipatu daitezke. Espainia Eskultura erlijiosoa sortu zen nagusiki. Valladoliden, Sevillan eta Granadan Eskultura Eskolen gune garantzitsuak egon ziren, material erabiliena egurra zen eta polikromatzen zen. Artista nabarmenen artean Gregorio Fernández, Martinez Montañés eta Alonso Cano daude.

Entradas relacionadas: