Errenazimenduko Arkitektura eta Eskultura: Ezaugarriak eta Berrikuntzak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,39 KB

Errenazimendua Arkitekturan

Errenazimenduko ideien sorreran hiru arrazoi azpimarratu behar ditugu. Lehenik eta behin, inprentaren sorkuntza, Gutenberg alemaniarrak 1455ean asmatua. Inprentak liburugintza-sistema berria ekarri zuen eta jakintza pertsona eta herri gehiagotara zabaltzeko aukera eman zuen.

Bigarren arrazoia, turkiarrek Konstantinopla hartzean ihes egindako bizantziar jakintsuak Italiara heltzea litzateke. Jakintsu horiek Greziako antzinako kultura ekarri zuten. Kultura hori jakin-min handiz aztertzen hasi ziren eta Errenazimenduko hainbat ideiaren jatorri izan zen.

Hirugarren arrazoia, Unibertsitateko irakaskuntza zabaltzea litzateke, XVI. mendearen bigarren aldia sormen handiko loraldia izan zen hainbat unibertsitatetan. Latinez irakasten zuten, Europako toki askotatik etorritako irakasleak hartzen ziren eta teologia eta medikuntza ez ziren, ordura arte bezala, jakintza-bakarrak. Unibertsitate horietan filosofia, teologia, eta batez ere, zuzenbidea ikasten zuten profesionalak eta intelektualak prestatzen ziren. Legegizonak izan ziren, gainera, Estatu nazionaletako burokrazia berriaren oinarria.

Quattrocentoko Arkitektura Ezaugarriak

  • Arku zorrotzak desagertzen dira eta puntu erdiko arkua erabiliko da berriro. Arku eta dintelaren arteko alternantzia, kanoi gangak. Ertz gangak estaldura bezala, eta baita estaldura ateburuduna kasetoiekin.
  • Orden konposatua, pilastra erromatarrak, orden klasikoak.
  • Taulamendua berragertzen da eta eraikuntza errenazentistaren osagaia bihurtzen da. Erlaitzaren garrantzia elementu apaingarri bezala, aspektu berezia da.
  • Eraikuntzaren zatien arteko proportzio klasikoak errekuperatu egiten dira, eta gotikoaren altura baztertzen da. Vitruvio erromatar tratadistaren arauak jarraituz.
  • Erdi Aroko oinplanoak eraldatzen dira, basilika eta gurutze planta erabiliko dira.
  • Jauregiak eraikuntza inportanteak bihurtuko dira, nagusitzen den antropozentrismoari dagokion bezala. Patio zentral eta karratu baten inguruan antolatzen dira. Harlanduak azpimarratuak agertzen dira gainera.
  • Elementu dekoratiboak, villa erromatarretatik hartzen dira: gruteskoak edo candellieri, putti>kupidoak>aingerutxoak, lore sortak>girnaldak, lokarriak, dominak, eta abar.
  • Materialak: adreiluak eta harria, marmolarekin estalia.
  • Hiriek garrantzi handia hartuko dute, eta hor altxatzen dira eraikuntza garrantzitsuenak: Villak, jauregiak, eta elizak. Villak hirietatik gertu dauden noble eta merkatari aberatsen etxeak dira. Jauregiak hirian bertan daudenak dira, nobleziaren ikurra bihurtuko dira. Bi jauregi mota izango ditugu: Quattrocentokoa eta Cinquecentokoa. Lehenengoa kanpotik, oraindik mantentzen ditu gotorlekua izatearen arrastoak: sendoak dira, apainketarik gabeko murruak, harrizko bloke handiak, neurri handikoak, hiru solairutakoak. XVI. mendean eboluzio bat jasango dute eraikuntza hauek: alboetan arku-galeriak eta bi zatiko eskailerak agertzen dira.

Filippo Brunelleschi

Jatorri nobiliarrekoa, arkitekturari eskaini aurretik, matematika ikasi zuen eta horrela perspektibari buruzko teoria landu zuen. Gizon errenazentistaren prototipoa da: zibilizazio klasikoa miresten duelako, Erromara bidaiatu zuen, eta baita helburu intelektual handiak dituelako, bai ingeniari mailan, bai eskulturan, urregintzan eta eskulturan ere. Dena dela, bere lana arkitekturan zentratua zen. Erromatarren eraikuntza sistema ikasi zuen eta egokitu zuen garai berrietara. Hori ikusi zen, esate baterako, Florentziako katedralaren kupula altxatu zuenean: kupula erdiesferikoa izatea ezinezkoa zelako sistema berria erabili zuen: kupula bikoitzarena. Gotikoarekin etena adierazten du. Estilo berriaren sortzailea:

  • Oinplano zirkularreko elizak: Pazzi Kapera.
  • Puntu erdiko arkua erabiliz berriro.
  • Marra horizontalak nagusi dituen jauregi errenazentista sortuz: Pitti Jauregia.

Quattrocentoko Eskultura Ezaugarriak

  1. Eskultura marko arkitektonikotik askatzen da. Programa ikonografikotik ateratzen da, eta berez duen garrantzia, eskultura aske eran adierazten da.
  2. Erliebeak egiten jarraitu zen, perspektibari arreta berezia jarriz, sakontasun espazialaren ikerketak bihurtuz. (Libertik egingo dituen erliebeak).
  3. Gaiaren aldetik ere askatasun gehiago egongo da. Barietate handia egongo da, alegia, Antzinateko mitologia, historia landuko dira. Erdi Aroko programa ikonografikotik desagertzen dira poliki-poliki. Honek ez du esan nahi erabat desagertzen direnik gai erlijiosoak, askotan hauek elizaren testuingurutik kanpo lantzen dira, eta giza ikuspegi batetik, irudikatutakoen balore pertsonalak azpimarratzea bilatuz. Esate baterako, Donatelloren obretan ikusten da hori: David eta Judith, San Jorge, Hababuck profeta.
  4. Gorputz biluziak eta erromatar munduko elementu arkitektonikoen agerpena berreskuratzen da.
  5. Teknika berriak Erdi Aroko oroigarriekin elkar biziko dira: eszena berean, adibidez, denboran urrun gertatuko diren uneak azaltzerakoan.
Arkitektura Gotikoa

: Katedrala hiritar kulturaren eredua, eta arte guztiak uztartzearen adibidea. Arkitektura eta eskultura monumentalak.

-Eraikuntza nagusia: Katedrala. Biziki handitu ziren hiriak. Ekonomia handitu eta gremioak zabaldu. Urte gutxi batzuetan katedral asko eraiki ziren. Frantzian hasi zen mugimendua eta erlijioarengatik zegoen sentimenduarengatik gertatu zen hori dena. Ondoren Espainia, Alemania, Italiara… hedatu.

-Eraikuntza planteamendua: Fatxadak (fatxadetako tinpanoetan gaiak aurkeztuko ziren). Beira Leihoak (irudiak aurkeztuko ziren. Leihoetan barrena iragazitako argitan islatuko da eliza). Arku Zorrotzak (Zirkulu erdikoak baino bultzada txikiagoak alboetan). Gurutze-gangak (nerbioetan elkar ebakitzen duten bi arku zorrotz elkartzuten arteko emaitza da. Arbotanteak (erradio handiko arku soil bat). Horma-bularrak (ebakidura laukizuzenekoa zen astikoa eta pinakulo bat ageri zuen goialdean).

-Eraikuntza-elementuak: Oina(latin gurutzekoa), Girola (aldare nagusia inguratzen duen gune bat da). Triforioa (erdiko nabeetan dago, alboetara eramaten duen arkuen gainean). Abside Kaperak (Absideko Kaperak). Arrosa-leihoak. Dorreak. Aurrealdeko dekorazioa. (kontrahorma, gableteak, txaranbelak, galeriak…).

Entradas relacionadas: