Errenazimendua eta Zientzia Iraultza: Aro Berri Bat

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,97 KB

Errenazimendua: Kultura eta Gizarte Eraldaketa

Errenazimendua XV. eta XVI. mendeetan Italian eman zen korronte kulturala izan zen, Grezia eta Erromako autore klasikoen berpiztearekin lotuta dagoena. Garai honetan, hainbat aldaketa sozial, politiko, ekonomiko eta kultural gertatu ziren, eta aurrerapen teknikoek protagonismo handia izan zuten.

Gizarteak eraldaketa sakona jaso zuen: ekonomian merkataritza garatu zen; gizartean burgesia indartu zen; politikan, lehen estatu modernoak sortu ziren; eta erlijioan, Eliza Katolikoaren barruko unitatea apurtu eta protestantismoa sendotu zen. Kultura-mailan, arrazoia eta fedea bereizteko joera indartu zen, eta horren ondorioz humanismoak eta zientzia-iraultzak indar handia hartu zuten.

Humanismoa eta Antropozentrismoa

Gainera, antropozentrismoa nagusitu zen ikuspegi teozentrikoaren aurrean, Jainkoa onarturik baina gizakiaren autonomia goraipatuz. Humanistek Antzinaroko pentsalarien ideiak berreskuratu zituzten, gizakiari buruzko ikuspegi naturalista azpimarratuz.

Zientzia-iraultza eta Metodo Berria

Zientzia-iraultzak autoritateen azalpenak baztertu zituen; aurkikuntzak arrazoiaren emaitzetan oinarritzen ziren. Ondorioa zientzia modernoa izan zen, egindako aurrerapenen ondorioz, Zientzia Iraultzaz hitz egitea ahalbidetzen diguna.

Iraultzaren Pentsamendu Nagusiak

Iraultzan, pentsamendu orokorrak honako hauek ziren:

  • Mundua Jainkoaren kreazioa dela aitortu arren, errealitate autonomo gisa ikusten zuten.
  • Metafisikatik urrundu ziren, eta galdera zientifikoak planteatzearekin konformatu ziren.
  • Natura kosmos bateratu gisa ikusten zuten, lege natural gutxirekin dena azal daitekeela pentsatuz.
  • Ikerketa autonomoan oinarritu ziren: tradizioak baztertuz, datu enpirikoetan oinarritutako ikerketa defendatu zuten.
  • Matematika deduktiboaren erabilera defendatzen zuten esperimentazioan.

Heliozentrismoa eta Pentsalari Handiak

Heliozentrismoaren teoria Kopernikok proposatu zuen, Eguzkia unibertsoaren erdigunea zela esanda. Horrela, gizakiaren ikuspegia aldatu zen. Giordano Brunok unibertso mugagabea defendatu zuen, Elizari eta Aristotelesi kontra eginez; horregatik kondenatua izan zen. Keplerrek lege matematikoak erabili zituen planeten higidurak azaltzeko. Eta Galileok azaldu zuen nola higidurak ez duen bultzatzaile baten beharrik; Descartesek ideia horrekin bat egin zuen.

Asmakizun Teknikoak eta Haien Eragina

Beste asmakizun teknologikoek, hala nola kartografiak, nabigazio-teknikek eta inprentak, merkataritza eta kultura zabaldu zituzten. Inprentak testu zientifiko, humanistiko eta biblikoen kopiak zabaltzea ahalbidetu zuen, eta horrek kultura demokratizatu egin zuen. Polbora, berriz, monarkiaren aldetik nobleziaren aurka erabiltzen zen.

Entradas relacionadas: